Hispano-Americano hotela

Koordenatuak: 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hispano-Americano hotela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W / 43.32; -1.98
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1913
Arkitektura
Hotela 1914an.

Hispano-Americano hotela Donostiako hotel ospetsua izan zen nahiz eta maila nagusikoa ez izan. 1913an irekita 1973an ateak itxi zituen. Eraikuntzak gaur egun zutik dirau Prim kalearen eta San Martin kalearen izkinan, Donostiako zonalde erromantikoaren etxe enblematiko bat izanik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotelaren lehenengo diseinua Manuel Domínguez Barros arkitektoak 1909an egin zuen. Badarik ere, 1919an, Ramon Cortazarren gidaritzapean bi solairu gehitu zitzaizkion. 1913an ireki zen. Eraikuntzaren estiloak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren arabera oinarri klasizista du baina eklektikoki apainduta. Hotelen artean, luxuzkoa ez bazen, hasieran lehen mailakoen artean kokatzen zen baina, urteen poderioz, jaisten joan zen. 1973an, itxi egin zenean bakarrik bi izar zituen. Itxi ondoren, 1982an, 80 milioi pezeta ordainduta, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen, bertan Ogasuna kokatzeko asmoz.[1] Ogasunak 1986an ireki zen baina eraikuntzaren antolaketa ez zen oso egokia eta, 1995an, bulego horiek Errotaburuko dorreetara eraman zituzten. Gaur egun hotela izan zenak erabilera komertzialak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diario Vasco, 1982ko abuztuaren 31, 5.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • (Gaztelaniaz): [1] Hotela Ogasunaren bulegoa bihurtu zeneko oroimenaren berria.