Saddam Hussein

Wikipedia(e)tik
Sadam Hussein» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saddam Hussein
Saddam Hussein at trial, July 2004.JPEG
Irakeko presidentea

1979ko uztailak 16 - 2003ko apirilak 9
Ahmed Hassan al-Bakr - Coalition Provisional Authority
Irakeko lehen ministro

1994ko maiatzak 29 - 2003ko apirilak 9
Ahmad Husayn Khudayir as-Samarrai - Mohammad Bahr al-Ulloum
Bizitza
Jaiotza Al-Awja1937ko apirilaren 28a
Herrialdea  Irak
Heriotza Bagdad2006ko abenduaren 30a (69 urte)
Hobiratze lekua Al-Awja
Heriotza modua heriotza zigorra (urkamendua)
Familia
Aita Hussein 'Abid al-Majid
Ezkontidea(k) Sajida Talfah  (1958 -  2006ko abenduak 30)
Samira Shahbandar  (1986 -  2006ko abenduak 30)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Baghdad
Kairoko Unibertsitatea
(1960 - : zuzenbide
Hizkuntzak arabiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, party leaderra eta poeta
Jasotako sariak
Gradua Mushir
Sinesmenak
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Baath Alderdi Arabiar Sozialista
IMDb nm0404010
Saddam Hussein Signature.svg

Saddam Hussein Abd al-Majid al-Tikriti (1937ko apirilaren 28a - 2006ko abenduaren 30a). Arabieraz: صدام حسين عبد .المجيد التكريتي politikari eta militar sunitar-irakiarra. Irakeko diktadore izan zen 1979tik 2003ko apirila arte eta beranduago, 2006ko azaroaren 5ean, gizateriaren aurkako krimenengatik heriotz zigorrera kondenatu zuten.

Baath Alderdikoa (zeinek panarabismo sekularraren, ekonomia modernizazioaren eta sozialismoaren alde jotzen zuen), Irakeko 1968ko estatu kolpean parte hartze handia izan zuen Husseinek. Hori dela-eta, Ba'ath alderdiak boterea eskuratu zuen. Boterean Ahmed Hassan al-Bakr zeudela (Saddam Husseinen lehengusua), Hussein presidenteordea izan zen. Gobernua eta armadaren arteko lehiaz baliatuta, errepresioa areagotu eta bere autoritatea indartu zuen.

Presidentzia lortutakoan, gobernu autoritarioa osatu zuen. Iranen kontrako gerraz (1980-1988) zein Golkoko inbasioaz (1991) profitatu zen aginteari eusteko. Independentziaren alde jotzen zuten kurduarrek zein xiiek Husseinen errepresio latza jasan behar izan zuten. Beste aldetik, arabiarren artean ospe handia izaten zuen, Israeli aurre egiteagatik.

Saddam kartzelan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saddam Iraken harrapatu zutenean

Ameriketako Estatu Batuek kargutik kendu zuten 2003ko herrialdea inbaditzean. Abenduaren 13an atzemanda, gizateriaren kontrako krimenak leporatu zizkioten Irakeko gobernu berriak izendatutako Epaitegi Berezian. Auzitegiak 2006ko azaroaren 5ean eman zuen epaia, eta Sadam Hussein heriotza zigorrera kondenatu zuen. Azkenik, 2006ko abenduaren 30 urkatu egin zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saddam Hussein Aldatu lotura Wikidatan