Wikipedia:Bazenekien/2011
Appearance
2011[aldatu iturburu kodea]
- ... probabilitate teoriak Pierre de Fermat eta Blaise Pascal frantziar matematikarien arteko korrespondentzian, Chevalier de Méré pertsonaiak Pascali planteaturiko zorizko jokoen ebazkizunen gainean, izan zuela jatorri XVII. mendean?
- ... argazki eta irudietan gehien agertzen den Eskoziako lekua Eilean Donan gaztelua dela, munduan zehar jende askok modu okerrean Ness lakuan dagoela pentsatu eta Urquhart gazteluarekin nahasten duela, eta Jakobiten matxinadaz baliatuz 1719ko apiriletik maiatzera arte espainiar gudaroste bat gazteluaz nagusitu zela?
- ... II. Mundu Gerra historian hildako gehien eragin zituen gerra izan zela eta 50.000.000-70.000.000 pertsona bitartean, gehienak zibilak, hil zirela bertan?
- ... 1591 arte Sanferminak urrian ospatzen zirela, eta udazkeneko eguraldi kaxkarrarengatik erabaki zutela hain ospetsu bilakatu den uztaileko egunera aldatzea?
- ... munduan errealitatea zuzenean islatzen duten onomatopeia eta bestelako hitz mimetikoetan japoniera eta euskara hizkuntza aberatsenetakoak direla? Audioan, euria gogotik ari duela adierazteko japonierazko hitz mimetikoa.
- ... oraingoz ozeanoetan neurtutako punturik sakonena Marianetako itsas hobian dagoen Challenger osina dela, eta National Geographicek dioenez haren sakonera handiena 11.034 metro dela?
- ... Eskozian Irn-Bru izeneko freskagarri bat herrialde horretako edari herrikoi eta ospetsuenetakoa dela, eta Coca Cola eta Pepsi freskagarri ezagunen antzeko salmenta kopuruak lortzen dituela, herrialde hartan bi estatubatuar edari horien lehiakide zuzena bilakaturik?
- ... Errekorren Guinness Liburuaren arabera munduko hiri parkerik txikiena AEBetako Portland hiriko Mill Ends Park dela, eta soilik 61 zentimetrotako diametroa eta 0,292 metro²-ko azalera dituela?
- ... Charles Osborne estatubatuarra Errekorren Guinness Liburuan zotin luzeena izan duen gizakitzat erregistratua dagoela, eta 1922tik 1990ko ekainaren 5 arte 69 urtez 430 milioi zotin egin zituela kalkulatu izan dela?
- ... Austria Garaian Fucking izeneko herri bat badela, ingelesez hitz horrek larrua jo esan nahi duela, eta herri haren sarrerako bide seinalea Austria guztiko seinalerik lapurtuena dela?
- ... berez bikingoek ez zituztela kasko adardunak erabiltzen, baizik eta aurkariek halaxe irudikatu zituztela deabruzko izakien itxura ematearren?
- ... inoiz jaso diren elur-maluta handienak 38 cm zabal eta 20 cm lodi zirela, eta Estatu Batuetako Montanan izan zirela 1887. urtean?
- ...argiaren abiaduran bidaiatu ahal lukeen espazio-ontzi batek Andromeda galaxiara iristeko —gugandik hurbilena dagoen galaxia— bi milioi hirurehun mila urte beharko lituzkela?
- ...Erresuma Batuko Londres hirian dagoen Trafalgar Square enparantzak bere izena 1805. urtean Napoleondar Gerretan jazo zen Trafalgarko guduaren omenez daramala? Eta gudu horretan, Horatio Nelson buruzagi zutela, britainiarrak frantziar eta espainiarren aurka garaile atera zirela?
- ... Aiako Harria mendia Euskal Herriko lurzorurik zaharrena dela, granitozko intrusio batek sortua orain dela 300 milioi urte?
- ... hainbat kirol esatari, entrenatzaile eta futbolarik 2010eko Munduko Futbol Txapelketan futbol partiduetan vuvuzela turuta jotzearen debekua eskatu zutela? Hegazkin baten motorrak aireratzeko unean 130 dezibel sortzen dituela, eta vuvuzela bakar bat 127 dB-ko soinua sortzera irits daitekela?
- ... Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian dagoen Sequoia Parke Nazionalan munduko zuhaitzik garaienak daudela, eta hauek sekuoia zuhaitzak direla?
- ... Li Ching Yuen txinatarra ustez behin ere izan den gizonezkorik zaharrena edo adinduena izan zela, eta dioetenez 1677. urtean jaio eta 1933ko maiatzaren 6an hil zela?
- ... Argentinan Idiazabal izeneko udalerri bat badagoela, eta hau Demetrio Jauregialtzo Albisu idiazabaldarrak sortua izan zela? Eta Mexikon Durango izeneko estatu bat ere badagoela, eta haren hiriburua den Durango hiria 1563an Francisco Ibarra eibartarrak Bizkaiko Durango udalerriaren omenez sortu eta izen eman ziola?
- ... 1849an Kalifornia estatua Mexikotik Estatu Batuetara iragan aurretik euskal jatorriko gobernadore ugari izan zituela? Jose Joaquin Arrillaga aiarra (1792-1794), Diego Borica Retegi gasteiztarra (1794-1800) edota Pablo Vicente Sola arrasatearra (1815-1822). Baita Ipar Amerikan jaiotako hauek ere: Jose Maria Etxeandia (1825-1831) eta Manuel Mitxeltorena (1842-1845). Eta azken urteotan, John Garamendi demokrata ere saiatu izan dela Urrezko Estatua (Golden State) ezizenez deituriko estatuaren gobernadore aulkia eskuratzen?
- ... Gipuzkoako Donostia hiriburuan Urumea ibaia gutxienez hamalau zubik zeharkatzen dutela eta honako hauek direla? Zurriolako zubia, Santa Katalina zubia, Maria Kristina zubia, Mundaiz zubia, Jose Antonio Agirre zubia, Realaren zubia, Mikel Laboa pasabidea, Egiako zubia, Topoko zubia, Urdintzuko zubia, Espartxoko zubia, 27 Poligonoko zubia, Martuteneko zubia eta Ergobiko zubia.
- ... Roberto Goizueta, euskal jatorriko kubatar-estatubatuar enpresaburua, 1980ko abuztutik 1997ko urriaren 18ra arte Coca-Cola freskagarri ospetsua ekoizten duen enpresako zuzendari nagusia izan zela?
- ... 1783an munduan lehen aldiz Bergarako Mintegian eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan Elhuyar anaiek (Joan Jose eta Fausto Elhuyar Zubize) wolfram edo tungstenoa elementu kimikoa bakartzea lortu zutela?
- ... Kanadako Ternua uhartetik 25 kilometro hegoaldera dagoen Saint-Pierre eta Mikelune uharteko biztanleria jatorria Euskal Herria, Bretainia eta Normandiatik etorritako etorkinetan datzala, eta uharte honen armarrian herrialde hauen banderak gehituz adierazita dagoela?
- ... hiri kondaira baten arabera Joseph Ignace Guillotin frantziar mediku eta politikariak gillotina asmatu zuela eta 1814an bere asmakuntza horrekin exekutatuta hil zela, baina kondaira hau gezurra dela?
- ... Erresuma Batuko hiriburua den Londres hiriko zubirik zaharrena Londresko zubia dela eta bertan zintzilikatu zuten lehenbiziko zigortuaren burua William Wallace eskoziar abertzalearena izan zela?
- ... Castelló eta Tarragonako hainbat kobazulotan aurki daitekeen Gollumjapyx smeagol izeneko artropodoak J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna eta Hobbita eleberrietako Gollum/Sméagol pertsonaiaren izena daramala?