Edukira joan

Zerrenda:Nafarroa Behereko udalerriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroa Behereko udalerriak eta eskualdeak:
     Agramont      Amikuze      Arberoa      Baigorri-Ortzaize      Garazi      Oztibarre

Nafarroa Behereko 97 herriek 76 udalerri osatzen dituzte sei eskualdeetan:

Hala ere, jarraian 77 udalerri zerrendatzen dira. Izan ere, Pagola udalerriaren Herri Barnea Zuberoako Arbaila eskualdean egon arren, udalerria bitan banatzen duen Izpaxuri ibaiaren mendebaldea Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean dago. Hala ere, Zuberoako udalerritzat jotzen da eta bere biztanleriaren eta azaleraren datuak Zuberoarentzat zenbatzen dira osorik, ez Nafarroa Beherearentzat.

Aldiz, bere datuak Nafarroa Beherearentzat zenbatzen diren Agaramont eskualdeko Ezkoze udalerria ez dago Euskal Hirigune Elkargoan eta Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegia lanaren arabera (gaur egun Euskal Herriko lurgunea zehazten duen autoritate mailako iturri bakarra) ez da Nafarroa Beherea, Bearno baizik.[1]

Nafarroa Behereko udalerrien zerrenda
Udalerria Eskualdea INSEE kodea Herritarra Biztanleria
(2025)
Azalera
(km²)
Dentsitatea
(bizt./km²)
Oharrak
Ahatsa-Altzieta-Bazkazane Garazi 64008 ahatsar, altzietar, bazkazandar 261 14,64 17,8
Aiherra Arberoa 64086 aihertar 1.128 27,65 40,8 Arberoa eskualdeko hiriburua.
Ainhize-Monjolose Garazi 64013 ainhiztar, monjolostar 168 10,30 16,3
Aintzila Garazi 64011 aintzildar 117 6,26 18,7
Aiziritze-Gamue-Zohazti Amikuze 64010 aiziriztar, gamuar, zohaztiar 699 9,50 73,6
Akamarre Agaramont 64161 akamartar 1.024 33,90 30,2 Landak (Sòrda l'Abadia) eta Bearnorekin (Lèren) mugan.
Aldude Baigorri-Ortzaize 64026 aldudar 332 23,27 14,3
Amendüze-Unaso Amikuze 64018 amendüztar, unastar 472 7,66 61,6
Amorotze-Zokotze Amikuze 64019 amoroztar, zokoztar 219 15,20 14,4
Anhauze Baigorri-Ortzaize 64026 anhauztar 389 12,33 31,5
Arberatze-Zilhekoa Amikuze 64034 arberaztar, zilhekoar 329 5,29 62,2
Arboti-Zohota Amikuze 64036 arbotiar, zohotar 313 14,55 21,5
Arhantsusi Oztibarre 64045 arhantsusiar, arhantsusitar 66 5,32 12,4
Armendaritze Arberoa 64046 armendariztar 398 17,27 23
Arnegi Garazi 64047 arnegitar 237 21,21 11,2
Arrosa Baigorri-Ortzaize 64490 arrosatar 543 18,43 29,5
Arrueta-Sarrikota Amikuze 64051 arruetar, sarrikotar 440 22,81 19,3
Azkarate Baigorri-Ortzaize 64066 azkaratear 348 5,82 59,8
Baigorri Baigorri-Ortzaize 64477 baigorriar 1.527 69,44 22 Baigorri-Ortzaize eskualdeko hiriburua.
Banka Baigorri-Ortzaize 64092 bankar 358 49,60 7,2
Bastida Arberoa 64289 bastidar 1.000 23,39 42,8
Behaskane-Laphizketa Amikuze 64106 behaskandar, laphizketar 505 5,64 89,5
Behauze Amikuze 64105 behauztar 259 11,26 23
Behorlegi Garazi 64107 behorlegitar 66 20,58 3,2
Bidarrai Baigorri-Ortzaize 64124 bidarraitar 693 38,20 18,1
Bidaxune Agaramont 64123 bidaxundar 1.338 30,43 44 Agaramont edo Bidaxunerria eskualdeko hiriburua.
Bithiriña Amikuze 64120 bithirindar 561 24,80 22,6
Bunuze Oztibarre 64150 bunuztar 133 6,60 20,2
Burgue-Erreiti Agaramont 64113 burguetar, erreititar 123 11,37 10,8
Buztintze-Hiriberri Garazi 64155 buztintzear, hiriberritar 102 5,67 18
Donaixti-Ibarre Oztibarre 64487 donaixtiar, ibartar 197 30,03 6,6
Donamartiri Arberoa 64489 donamartiritar 350 14,69 23,8
Donapaleu Amikuze 64493 donapaleutar 2.204 7,54 292,3 Amikuze eskualdeko hiriburua.
Donazaharre Garazi 64484 donazahartar 900 11,64 77,3
Donibane Garazi Garazi 64485 donibandar 1.479 2,73 541,8 Nafarroa Behereko hiriburua. Garazi eskualdeko hiriburua.
Donoztiri Arberoa 64476 donoztiritar 442 13,71 32,2
Duzunaritze-Sarasketa Garazi 64154 duzunariztar, sarasketar 210 12,04 17,4
Eiheralarre Garazi 64492 eiheralartar 290 30,30 9,6
Erango Agaramont 64031 erangoar 187 5,30 35,3
Ezkoze Agaramont 64205 ezkoztar 237 5,61 42,2 Barrendegia Bearnon. Ez dago EHEan. Euskaltzaindiaren 2011ko irizpidearen arabera[1], Bearnoko udalerria da eta ez Nafarroa Beherekoa.
Ezterenzubi Garazi 64218 ezterenzubitar 303 45,87 6,6
Gabadi Amikuze 64228 gabadiar 274 8,31 33
Gamarte Garazi 64229 gamartear 125 9,91 12,6
Garrüze Amikuze 64235 garrüztar 320 3,13 102,2
Heleta Arberoa 64259 heletar 758 23,45 32,3
Hozta Oztibarre 64265 hoztar 100 17,08 5,9 Oztibarre eskualdeko hiriburua.
Ibarrola Oztibarre 64267 ibarrolar 73 8,87 8,2
Iholdi Arberoa 64271 iholdiar 550 21,63 25,4
Ilharre Amikuze 64272 ilhartar 147 10,55 13,9
Irisarri Arberoa 64273 irisartar 870 26,39 33
Irulegi Baigorri-Ortzaize 64274 irulegitar 364 9,38 38,8
Izpura Garazi 64275 izpurar 667 7,85 85
Izturitze Arberoa 64277 izturiztar 537 13,60 39,5
Izura-Azme Oztibarre 64437 izuratar, azmetar 226 15,26 14,8
Jatsu Garazi 64283 jatsuar 206 10,65 19,3
Jutsi Oztibarre 64285 jutsiar 200 15,17 13,2
Labetze-Bizkai Amikuze 64294 labeztar, bizkaitzar 144 8,79 16,4
Lakarra Garazi 64297 lakartar 171 4,40 38,9
Landibarre Oztibarre 64313 landibartar 297 28,86 10,3
Larribarre-Sorhapürü Amikuze 64319 larribartar, sorhapürtar 187 10,65 17,6
Larzabale-Arroze-Zibitze Oztibarre 64314 larzabaldar, arroztar, zibiztar 449 18,08 24,8
Lasa Baigorri-Ortzaize 64322 lasar 334 14,79 22,6
Lekunberri Garazi 64327 lekunberritar 196 58,09 3,4
Lüküze-Altzümarta Amikuze 64362 lüküztar, altzümartar 385 8,31 46,3
Martxueta Amikuze 64368 martxuetar 264 8,16 32,4
Mehaine Arberoa 64375 mehaindar 274 12,73 21,5
Mendibe Garazi 64379 mendibetar 172 41,77 4,1
Oragarre Amikuze 64425 oragartar 531 36,43 14,6
Ortzaize Baigorri-Ortzaize 64436 ortzaiztar 878 42,38 20,7
Ostankoa Amikuze 64429 ostankoar 102 9,35 10,9
Pagola[oh 1] Oztibarre 64120 pagolar 246 15,90 15,5
Samatze Agaramont 64502 samaztar 709 13,26 53,5 Barrendegia Lapurdi eta Landetan. Euskal Herriko herririk iparraldekoena.
Suhuskune Garazi 64528 suhuskundar 165 11,83 13,9
Uharte Garazi Garazi 64538 uhartear 816 11,66 70
Uhartehiri Amikuze 64539 uhartear, uhartehiriar 213 11,74 18,1
Urepele Baigorri-Ortzaize 64543 urepeldar 271 26,44 10,2
Zaro Garazi 64166 zaroar 170 4,01 42,4
Nafarroa Beherea (guztira) baxenafar 33.092 1330,81 24,9
  1. Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugak erditik zeharkatzen du Pagola udalerria, baina Herri Barnea Zuberoan dago, metro gutxian.
  1. 1 2 Gale, Euskaltzaindia Arauak Prestatzaileak: Andres Iñigo-Patxi. (2011). «Euskal Herriko Udalen Izendegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2026-04-30).