Ibilbide luze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
GR 10 ibilbideko argibideak Baigorrin

Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.

Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.

GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.

Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.

Seinaleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliztapena :
- GR : gorria eta zuria
- GRP : gorria eta horia
- Ibilbide laburrak (PR) : horia

GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:

GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.

GRen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chantilly, Coulommiers, Provins, Fontainebleau, Chevreuse, Mantes-la-Jolie

Rouen (Itsas Sena),Paris,Dijon (Urrezko Kosta)

La Baule (Loira Atlantikoa), Saumur (Maine-eta-Loira), Orleans (Loiret), Nevers (Nievre), Mont Mezenc (Loira Garaia)

Bergen-op-Zoom (Herbehereak), Hasselt (Linburg-Belgika), Metz (Mosela), Belfort (Belfortgo lurraldea), Chamonix (Savoia Garaia), Niza (Itsas Alpeak)

Ballon d'Alsace gailurretik (Vosges mendikatea, Alsazia), Dijon (Urrezko Kosta), Saint-Etienne (Loira), Lodeve (Herault), Andorra la Vella (Andorra)

Saint-Amour (Jura), Leoncel (Drome), Saint-Tropez (Var)

Bergen-op-Zoom (Herbehereak), Brusela (Belgika), Paris (Frantzia)

Fontainebleau (Sena-eta-Marne)etik Bourbon-Lancy (Saone-eta-Loira)ra

Dieppe, Le Havre, Etretat, Fecamp, Saint-Valery-en-Caux, Veules-les-Roses (Itsas Sena)

Eskozia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GR-1: Ibilbide Historikoa. Ampurias-etik (Girona) Finisterrera (A Coruña).
  • GR-7: Andorratik Gibraltar-era.
  • GR-8: Ulldeconatik (Tarragona) Villel-a (Teruel).
  • GR-10 (Espainia): Puzol (Valentzia) Aldea del Obispo-ra (Salamanca).
  • GR-10.1: Cotos mendatetik (Madril eta Segovia probintzien arteko mugan) Fuenfria mendatera (Madril eta Segovia probintzien arteko mugan)
  • GR-14: Duero arroan. Duero ibaiaren ibilbidea jarraitu asmo duen GRa, baina bi zati daude soilik balizaturik: San Martín de Rubiales - Villafranca de Duero artekoa Valladoliden eta Saucellego urtegitik San Lorenzoko zubira artekoa Salamancan.
  • GR-16: Serrabloko bidexka. Biescas-etik Nocito-ra (Huesca).
  • GR-18: Ribagorzako bidexkak. Fonz-etik (Huesca) Anetoko gainera (Huesca).
  • GR-19: Sobrarbeko bidexka. Biadosgo aterpetxetik Muro de Rodara Huescan.
  • GR-24: Calatayud, Daroca eta Gallocantako bidexkak. Aldehuela de Liestos-etik Peracencera (Teruel).
  • GR-26: Tierra de Campos bidexka. Valladolid hiriburutik Mayorgara (Valladolid).
  • GR-27: Esgueva bailarako bidexka. Valladolidetik Encinas de Esguevara.
  • GR-30: Torozos mendiak. Valladolidetik abiatzen da.
  • GR-33: Lluna plena bidexka. Castellón de la Planatik San Juan de Peñagolosara (Castellon).
  • GR-36: Espadan mendilerroa. Vilavellatik Montanejosera, Castellón de la Plana eta Valentzia artean.
  • GR-37: Serrania - abelbideak (Valentzia).
  • GR-39: Mestako albelbidea. Veredaseko amabirjinaren ermitatik Fuenteovejunara (Cordoba).
  • GR-40: Soriako Erret Abilbidea. Cordobatik Veredaseko amabirjinaren ermitara (Cordoba).

Katalunia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GR 2: Junqueratik (Girona) Aiguafredara (Bartzelona).
  • GR 3: Katalunia Erdiko Ibilbidea. Leidan hasi eta berriro ere hara itzultzen da 1.000 km pasa egin ostean.
  • GR 4: Puigcerdatik (Girona) Mequinenzara (Zaragoza, Espainia) Montserratetik igaroz (Bartzelona).
  • GR 5: Natur Parkeen ibilbidea. Canet de Mar-etik atera (Bartzelona) eta Sitges-era (Bartzelona) joaten da Bartzelona hiribazterrari itzulia emanez.
  • GR 6: Bartzelonatik Montserratera (Bartzelona). Erromes bidaia.
  • GR 15: Pirinioen atariko bidea. Pont de Suert-etik (Leida) Acumuer-a (Huesca) doa.
  • GR 92: Mediterraneoko bidea. Portbou-tik (Girona) Ulldecona-ra (Tarragona).
  • GR 96: Monserraterako erromes bidea. Vallvidreratik Montserratera (Bartzelona).
  • GR 97: Sant Celoni - La Beguda Alta (Katalunia).
  • GR 107: Gizon Onen bidea. Queralt-etik (Bartzelona) Montsegur-a (Ariege, Okzitania).
  • GR 170: L'Estany - Vidrà (Katalunia).
  • GR 171: Pinos-etik (Leida) Pauls-era (Tarragona).
  • GR 172: Bellprat-etik Mussara (Tarragona).
  • GR 173: Sant Llorenç Savall - Sant Llorenç Savall (Katalunia).
  • GR 174: Prioratoaren bidea. Teixetako lepotik Albarcara (Tarragona).
  • GR 175: Santes Creus - Santes Creus (Katalunia).
  • GR 176: Navas - Navas (Katalunia).
  • GR 177: Moia - Moia (Katalunia).
  • GR 192: Cambrils - Amposta (Katalunia).
  • GR 211: Vielha - Vielha (Katalunia).
  • GR 221: Harriaren bidea Sec-en (Balear uharteak)
  • GR 241: Borreda - Borreda (Katalunia).

Okzitania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royan (Itsas Charente), Limoges (Vienne Garaia), Puy de Dôme (Puy-de-Dôme), Saint-Flour (Cantal), Pont-Saint-Esprit (Gard), Grasse (Itsas Alpeak)

Saint-Véran (Alpe Garaiak), Tarascon, (Bouches-du-Rhône), Conques (Aveyron), Langon (Gironda)

San Martingo Harria (Bearno), Bagneres-de-Luchon (Garona Garaia), Merens-les-Vals (Ariege), Banyuls (Ipar Katalunia)

Galizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GR-53: Vigoko ibilbide panoramikoa (Pontevedra).
  • GR-56: Transourensearra (Galizia).
  • GR-94: Landa bidea. Vigotik (Pontevedra) Santiagora (A Coruña).

Kanariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • GR-130: Itsasertzeko bidea (Palma uhartea).
  • GR-131: Bolkanen ibilbidea (Palma uhartea).

Kortsika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibilbide luze Aldatu lotura Wikidatan