Kubako misilen krisia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Misilen kokapena Kuban, 1962ko azaroa

Kubako misilen krisia 1962ko urriaren 14tik azaroaren 20ra Estatu Batuen eta Sobiet Batasuna nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da. Krisi hau Gerra Hotzeko tentsiogunerik handienetarikoa izan zen.

Izan ere, 1962an Kubako eta Sobiet Batasuneko gobernuek misil nuklearrak paratu zituzten Kuban. Estatu Batuetako inteligentzia militarrak armak topatu zituenean, AEBetako gobernua ahalegindu zen misilak handik mugiarazten. Tentsioa 1962ko urriaren 27an erpinera iritsi zen (Larunbat Beltza). Urriaren 28an John F. Kennedy AEBetako presidenteak eta U Thant NBEko buruak hitzarmena lortu zuten sobietarrekin ez inbaditzeko itun baten truke.

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.