Turks eta Caicos uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Turks eta Caicos uharteak
'Turks and Caicos Islands (en)
Turks eta Caicos uharteetako bandera
Bandera

Turks eta Caicos uharteetako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Each Endeavouring, All Achieving
(ingeles: «Bakoitzak saiatzen, denok lortzen»)
Turks eta Caicos uharteakren kokapena
Hiriburua Cockburn Town
21°45′N 71°35′W / 21.75°N 71.583°W / 21.75; -71.583Koordenatuak: 21°45′N 71°35′W / 21.75°N 71.583°W / 21.75; -71.583
Hiri handiena [[Providenciales]]
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Gobernua
Erregina
Gobernadorea
Itsasoz haraindiko lurraldea (Aginte zuzena)
Elisabet II.a
Gordon Wetherell
Dependentzia
Gobernua
Erresuma Batuarengandik (1848)tik
Behin-behineko deuseztapena, beraz, aginte zuzena (2011ra arte)
Eremua
• Guztira
• Ura

417 km² (199.)
% 0
Biztanleria
• Zenbatespena (2007)
• Dentsitatea

Herritarra

21.746 (208.)
61 biztanle/km²

Turks eta Caicos uharteetar
Dirua estatubatuar dolarra (USD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -5)
Bai (UTC -4)
Interneteko domeinua .tc
Telefono aurrezenbakia +1 649

Turks eta Caicos uharteak (ingelesez Turks and Caicos Islands edo TCI) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Karibe itsasoan kokatuta dago eta bi multzotako uharteek osatzen dute.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Turks eta Caicos uharteetako lehenengo biztanleak karibeak ziren. Uharteetara ailegatzeko lehendabiziko europarra bai Kristobal Kolon (1492ko urriaren 12) bai Juan Ponce de Leon (1512) izan liteke.

Nahiz eta Europako herrialde askok uharteak kontrolatu zituzten, ez zegoen okupazio ofizialik eta uharteak piratez bete ziren. Azkenean, XVII. mendeko bukaeran, Erresuma Batuak jabetza aldarrikatu zuen, Bahamekin lotuz. Urteetan zehar, Bahamak eta Bermuda uharteen produktuak bereganatzeko eztabaidan egon ziren, 1848an kolonia bereizi bihurtu arte. Gero, Erresuma Batuak Jamaikarekin eta Trinidad eta Tobagorekin lotu zuen.

Trinidad eta Tobagok 1962an independentzia lortu zuenean, Kanada uharteen anexioa aldarrikatu du sarritan.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Turks eta Caicos uharteak sei barrutietan banatuta daude:

Zb. Barruti administratiboa Hiriburua Azalera
(km²)
Biztanleria
(2006)
Hauteskunde-barrutiak
Caicos uharteak
1 Providenciales eta Mendebaldeko Caicos Blue Hills 163,6 22642 4
2 Ipar Caicos Bottle Creek 144,9 1895 2
3 Erdialdeko Caicos Conch Bar 144,2 468 1
4 Hego Caicos eta Ekialdeko Caicos Cockburn Harbour 136.8 1579 2
Turks uharteak
5 Turk handia Cockburn Town 17,6 5567 4
6 Salt Cay Balfour Town 9,1 186 -
Turks eta Caicos uharteak Cockburn Town 616,3 32337 13

[aldatu] Geografia

Turks eta Caicos uharteen mapa

Turk eta Caicos sortzen duten uharteen multzo biak Ozeano Atlentikoan daude, Bahametatik hego-ekialderantz, Hispaniolatik iparralderantz, eta Miamitik 914 kilometrotara. Geografikoki, Bahametan daude baina ez politikoki. Caicos uharteak eta Bahametako Mayaguana eta Inagua handien artean Caicos itsasartea dago.

Turk eta Caicosek zortzi uharte nagusi eta hoguei uharte txiki ditu:

[aldatu] Caicos uharteak

Caicos uharteak herrialdean nagusiak dira (589,5 km² eta 26.584 biztanle). Zortzi uharte ditu:

  • Uharte nagusiak, mendebaldetik ekialdera:
    • Mendebaldeko Caicos (biztanlerik gabe)
    • Providenciales (22.542 biztanle)
    • Ipar Caicos (1.895 biztanle)
    • Erdialdeko Caicos (468 biztanle)
    • Ekialdeko Caicos (biztanlerik gabe)
    • Hego Caicos (1.579 biztanle)
    • Ambergris Cay (Biztanlerik gabe)
  • Uharte txikiak, Providenciales eta Ipar Caicos artean kokatuta:
    • Pine Cay (30 biztanle)
  • Parrot Cay (100 biztanle)

[aldatu] Turks uharteak

Caicos uharteak eta Turks uharteen artean Turks itsasartea dago. Oso uharte txikiak dira (26.7 km² eta 5.753 biztanle). Uharte nagusi bi daude:

  • Turk handia (5.567 biztanle)
  • Salt Cay ( 186 biztanle)

Uharte guztiak Turks haitzarrian daude (450 km²).

[aldatu] Mouchoir haitzarria

Turks uhartetatik 25 kilometrotako Mouchoir itsasarteak bananduta Mouchoir Bank haitzarria dago. Eskualdera 1,8 metroko sakonera dago eta 600 km² azalera du. Geografikoki, gertuko Silver eta Navidad haitzarriak leku bera dira baina politikoki Dominikar Errepublikakoak dira.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Turks eta Caicos uharteak


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turks eta Caicos uharteak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak