Edukira joan

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Irudia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte2009ko urriaren 3a - 2009ko abenduaren 13a
Data2009
2013
Partehartzaile kopuru44
Parte-hartzaileak
Irabazlea

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia edo BTN09 urriaren 3 eta abenduaren 13 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XV. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 44 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 14 saio izan zituen, horien artean 6 final-laurden, 7 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 13an jokatu zen Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren eta Maialen Lujanbio atera zen txapeldun, txapelketa honen aurreneko emakume txapelduna bilakatuz. 80 urteko Joxe Agirre bertsolariak jarri zion txapela Maialen Lujanbiori.

Parte-hartzaileak

Guztira 44 bertsolarik, 10 epailek eta 10 gai-jartzailek hartu zuten parte. Bertsolarien artean, 2 Arabatik, 12 Bizkaitik, 21 Gipuzkoatik, 4 Nafarroatik eta 5 Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoatik joan ziren.

Bertsolariek 18 eta 48 urte bitartean zituzten, gazteena Maddalen Arzallus eta zaharrena Andoni Egaña zirela.

Bertsolariak

Gai-jartzaileak

Epaileak

Saioak

Final-laurdenak

Final-laurdenetan 36 bertsolari aritu ziren lehian, guztiak herrialdekako txapelketetan sailkatuak. Sei final-laurden egon ziren eta 6 bertsolari saio bakoitzeko. Puntu gehien batu zituzten bertsolariak finalaurrekoetarako sailkatu ziren.

Zestoako final-laurdena Gurutzeaga pilotalekuan izan zen 2009ko urriaren 3ko 17:30etan. 750 lagundik gora bertaratu ziren Inazio Usarraldek aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Hamarreko txikia Kartzela Guztira
Jone Uria 138,5 137,5 122,5 130 133 661,5
Uxue Alberdi 131,5 126 125 133,5 144 660
Iñaki Gurrutxaga 124,5 134,5 118 132,5 133 642,5
Oihana Bartra 120,5 108 114,5 131 138 612
Miren Artetxe 122,5 119 111,5 111 119,5 583,5
Odei Barroso 114,5 109,5 116,5 116 118 574,5

Leitzako final-laurdena Udal kiroldegian izan zen, 2009ko urriaren 10eko 17:30etan. 900 lagun inguru hurbildu ziren Fernando Anbustegik aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Hamarreko txikia Kartzela Guztira
Etxahun Lekue 123,5 125,5 132,5 119 142,5 643
Ainhoa Agirreazaldegi 125,5 133 111 128,5 136 634
Iñigo Manzisidor "Mantxi" 134 129,5 117,5 128,5 112 621,5
Xabier Sukia 115,5 118,5 115,5 124,5 130 604
Ibon Ajuria 118,5 117 114,5 119 129,5 598,5
Iñigo Olaetxea 114,5 109 116,5 119,5 115,5 575

Bilboko final-laurdena Arriaga antzokian izan zen, 2009ko urriaren 11ko 17:30etan. Mila bat zaletu bertaratu ziren Maite Berriozabalek aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Hamarreko txikia Kartzela Guztira
Iñaki Zelaia 134,5 120,5 134,5 126 127,5 643
Julio Soto 122,5 111,5 144 129,5 132 639,5
Maddalen Arzallus 123 125,5 126,5 134 127,5 636,5
Amaia Agirre 120 120,5 130 140 121 631,5
Jexux Mari Irazu 128 119 124 128 100,5 599,5
Asier Otamendi 110 114,5 129,5 119,5 114,5 588

Uztaritzeko final-laurdena Kiroleta pilotalekuan izan zen, 2009ko urriaren 17ko 17:30etan. 700 bat lagun hurbildu ziren Joana Itzainak aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Hamarreko txikia Kartzela Guztira
Beñat Gaztelumendi 142 132 127 131,5 150,5 669
Arkaitz Estiballes 125 137,5 137 124 132,5 661
Aitor Sarriegi 130 120,5 128,5 133,5 132,5 657
Xabi Paia 115 139 120,5 126 134 644,5
Unai Muñoa 128 127,5 108 127 125 615,5
Erika Lagoma 115 95,5 106,5 125 125 567

Zarauzko final-laurdena Aritzbatalde pilotalekuan izan zen, 2009ko urriaren 18ko 17:30etan. 1.300 bat lagun bertaratu ziren Saroi Jauregik aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Hamarreko txikia Kartzela Guztira
Iker Zubeldia 134,5 135,5 128 122 123 643
Iratxe Ibarra 126 119 122,5 130 130 627,5
Unai Agirre 123 114,5 130,5 127,5 126,5 622
Joxe Munduate 128,5 121,5 128,5 118 112 608,5
Xabier Silveira 141 126 120,5 126,5 81,5 595,5
Oihane Perea 109,5 113,5 95 112 128,5 558,5

Laudioko final-laurdena Granja pabilioian izan zen, 2009ko urriaren 24ko 17:30etan. 800 ikusle inguru bertaratu ziren Zuriñe Iarrituk aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Hamarreko txikia Kartzela Guztira
Miren Amuriza 127 126,5 121,5 151 129,5 655,5
Fredi Paia 127,5 123 125,5 142,5 130,5 649
Jon Martin 124 137 118,5 129,5 130 639
Onintza Enbeita 127,5 129 131 123 122 632,5
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" 124,5 114,5 113,5 125,5 123 601
Iñigo Izagirre 114,5 121,5 113 122 125 596

Sailkapena

Postua Bertsolaria Puntuak
Saioetako txapeldunak
Uztaritzeko irabazlea Beñat Gaztelumendi 669
Zestoako irabazlea Jone Uria 661,5
Laudioko irabazlea Miren Amuriza 655,5
Zarauzko irabazlea Iker Zubeldia 643
Bilboko irabazlea Iñaki Zelaia 643
Leitzako irabazlea Etxahun Lekue 643
Puntukako sailkapena
Puntuazioz 1.a Arkaitz Estiballes 661
Puntuazioz 2.a Uxue Alberdi 660
Puntuazioz 3.a Aitor Sarriegi 657
Puntuazioz 4.a Fredi Paia 649
Puntuazioz 5.a Xabi Paia 644,5
Puntuazioz 6.a Iñaki Gurrutxaga 642,5
Puntuazioz 7.a Julio Soto 639,5
Puntuazioz 8.a Jon Martin 639
Puntuazioz 9.a Maddalen Arzallus 636,5
Puntuazioz 10.a Ainhoa Agirreazaldegi 634
Puntuazioz 11.a Onintza Enbeita 632,5
Puntuazioz 12.a Amaia Agirre 631,5
Puntuazioz 13.a Iratxe Ibarra 627,5
Puntuazioz 14.a Unai Agirre 622
Puntuazioz 15.a Iñigo Manzisidor "Mantxi" 621,5
Puntuazioz 16.a Unai Muñoa 615,5
Puntuazioz 17.a Oihana Bartra 612
Puntuazioz 18.a Joxe Munduate 608,5
Puntuazioz 19.a Xabier Sukia 604
Puntuazioz 20.a Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" 601
Puntuazioz 21.a Jexux Mari Irazu 599,5
Puntuazioz 22.a Ibon Ajuria 598,5
Puntuazioz 23.a Iñigo Izagirre 596
Puntuazioz 24.a Xabier Silveira 595,5
Puntuazioz 25.a Asier Otamendi 588
Puntuazioz 26.a Miren Artetxe 583,5
Puntuazioz 27.a Iñigo Olaetxea 575
Puntuazioz 28.a Odei Barroso 574,5
Puntuazioz 29.a Erika Lagoma 567
Puntuazioz 30.a Oihane Perea 558,5


Finalaurrekoak

Finalaurrekoetan 24 bertsolari aritu ziren lehian, final-aurrekoetatik sailkatutako 17 bertsolari eta eta 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpi finalistak. Finalaurrekoek bi txanda edo itzuli eduki zituzten. Lehenengo txandak lau saio izan zituen eta saio bakoitzeko sei bertsolarik hartu zuten parte. Bigarren txandara pasatzeko puntuazioz sailkatu behar zuten.

Bi itzulietako puntuak batu ondoren, puntu gehien zituzten zazpi bertsolariak sailkatu ziren finalerako.

Lehen txanda

Bergarako saioa lehenengo finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 7ko 17:30etan ospatu zen Udal pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte, horien artean automatikoki sailkatutako Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio iazko finalistak. 1.550 ikusle inguru hurbildu ziren Alaitz Rekondok aurkeztutako saiora.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Seiko motza Kartzela Guztira
Maialen Lujanbio 146 141 128 136,5 157 708,5
Aitor Mendiluze 140 134 136,5 132,5 137 680
Beñat Gaztelumendi 135,5 130,5 131 122 125,5 644,5
Jon Martin 127 136 114,5 118,5 123 619
Etxahun Lekue 120 127,5 121 116,5 123,5 608,5
Fredi Paia 119,5 110 119 128 119,5 596

Gasteizko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 8ko 17:30etan ospatu zen Europa pabilioian. 6 bertsolarik hartu zuten parte, horien artean automatikoki sailkatutako Unai Iturriaga iazko finalista. 1.200 bat zale batu ziren Saroi Jauregik aurkeztutako saioan.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Seiko motza Kartzela Guztira
Miren Amuriza 130 128 129,5 131,5 136,5 655,5
Iñaki Zelaia 133,5 113,5 134,5 133,5 128,5 643,5
Arkaitz Estiballes 127,5 130,5 120 125,5 127 630,5
Unai Iturriaga 123,5 119,5 120 134 129 626
Xabi Paia 122,5 125 117 126,5 125 616
Maddalen Arzallus 128 120 102,5 130 107,5 588

Tolosako saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 14ko 17:30etan ospatu zen Usabal kiroldegian. 6 bertsolarik hartu zuten parte, horien artean automatikoki sailkatutako Sustrai Colina eta Igor Elortza iazko finalistak. 1.700 bat lagunek jarraitu zuten Saroi Jauregik aurkeztutako saioa.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Seiko motza Kartzela Guztira
Sustrai Colina 107,5 130,5 124 137 131 646
Uxue Alberdi 120,5 122,5 124,5 133,5 136,5 637,5
Igor Elortza 132,5 107,5 117,5 136 135,5 629
Iñaki Gurrutxaga 115 119 133 130,5 128,5 626
Ainhoa Agirreazaldegi 111 121 111,5 120,5 130 594
Iker Zubeldia 117 134 117,5 114 108,5 591
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko momentu bat, Hendaian.

Hendaiako saioa laugarren finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 15eko 17:30etan ospatu zen Beltzenia pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte, horien artean automatikoki sailkatutako Amets Arzallus eta Jon Maia iazko finalistak. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Seiko motza Kartzela Guztira
Amets Arzallus 142,5 135 142,5 137,5 146,5 704
Jon Maia 128 131,5 133 139 147,5 679
Julio Soto 127 122 130,5 130 143 652,5
Aitor Sarriegi 124 136 129 131 131 651
Jone Uria 121 120 128 138 127 634
Onintza Enbeita 124,5 120 127,5 133 126,5 631,5
Lehen txandako sailkapena
Postua Bertsolaria Puntuak
Saioetako txapeldunak
Bergarako irabazlea Maialen Lujanbio 708,5
Hendaiako irabazlea Amets Arzallus 704
Gasteizko irabazlea Miren Amuriza 655,5
Tolosako irabazlea Sustrai Colina 646
Puntukako sailkapena
Puntuazioz 1.a Aitor Mendiluze 680
Puntuazioz 2.a Jon Maia 679
Puntuazioz 3.a Julio Soto 652,5
Puntuazioz 4.a Aitor Sarriegi 651
Puntuazioz 5.a Beñat Gaztelumendi 644,5
Puntuazioz 6.a Iñaki Zelaia 643,5
Puntuazioz 7.a Uxue Alberdi 637,5
Puntuazioz 8.a Jone Uria 634
Puntuazioz 9.a Onintza Enbeita 631,5
Puntuazioz 10.a Arkaitz Estiballes 630,5
Puntuazioz 11.a Igor Elortza 629
Puntuazioz 12.a Unai Iturriaga 626
Puntuazioz 13.a Iñaki Gurrutxaga 626
Puntuazioz 14.a Jon Martin 619
Puntuazioz 15.a Xabi Paia 616
Puntuazioz 16.a Etxahun Lekue 608,5
Puntuazioz 17.a Fredi Paia 596
Puntuazioz 18.a Ainhoa Agirreazaldegi 594
Puntuazioz 19.a Iker Zubeldia 591
Puntuazioz 20.a Maddalen Arzallus 588

Bigarren txanda

Bigarren txandako finalaurrekoak lehen itzuliko sailkapenaren eta puntuazioen arabera antolatu ziren. Txanda honetan, finalaurrekoen lehen itzuliko puntuazioak ere kontuan hartu ziren. Beraz, lehen eta bigarren txandako puntuak batuz puntu gehien lortu zituzten zazpi bertsolariak sailkatu ziren finalerako.

Gernikako saioa bosgarren finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 21eko 17:30etan ospatu zen Jai-Alai pilotalekuan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Bernardo Mandalunizek aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Hamarreko handia Zortziko txikia Hamarreko txikia Lauko handia Kartzela Guztira
Sustrai Colina 130 125 137,5 129,5 133 655
Igor Elortza 130,5 138,5 134,5 128,5 109 641
Beñat Gaztelumendi 129 120,5 127 128,25 129,5 634,25
Miren Amuriza 134,5 122,5 135,5 124,25 114,5 631,25
Jone Uria 125,5 120,5 120 124,75 122,5 613,25
Jon Martin 120,5 135,5 117 131 102,5 606,5

Iruñeko saioa seigarren finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 22ko 17:30etan ospatu zen Anaitasuna pabilioian. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Alaitz Rekondok aurkeztu zuen saioa.

Bertsolaria Hamarreko handia Zortziko txikia Hamarreko txikia Lauko handia Kartzela Guztira
Unai Iturriaga 140 130,5 135 139,25 147,5 692,25
Amets Arzallus 134 138,5 138,5 135,25 139,5 685,75
Aitor Mendiluze 136 136 129,5 130,75 137,5 669,75
Iñaki Zelaia 121,5 121,5 132 130,25 134 639,25
Julio Soto 120,5 111 132,5 137,5 128 628,5
Onintza Enbeita 117 125 130,5 125,25 123 620,75

Donostiako saioa zazpigarren finalaurrekoa izan zen. 2009ko azaroaren 29ko 17:30etan ospatu zen Antonio Elortza belodromoan. 6 bertsolarik hartu zuten parte. Sei mila ikusle bildu ziren Saroi Jauregik aurkeztutako saioan.

Bertsolaria Hamarreko handia Zortziko txikia Hamarreko txikia Lauko handia Kartzela Guztira
Maialen Lujanbio 136 135,5 146,5 144,5 140,5 703
Jon Maia 132 132 136 125 136,5 661,5
Aitor Sarriegi 135 134,5 125,5 121,25 135,5 651,75
Uxue Alberdi 133 130 129,5 124,75 132,5 649,75
Arkaitz Estiballes 129,5 119 119,5 128 131,5 627,5
Iñaki Gurrutxaga 123 114,5 124 122 124,5 608
Bigarren txandako sailkapena
Postua Bertsolaria Lehen itzuliko puntuak Bigarren itzuliko puntuak Guztira
1. Maialen Lujanbio 708,50 703 1.411,50
2. Amets Arzallus 704 685,75 1.389,75
3. Aitor Mendiluze 680 669,25 1.349,25
4. Jon Maia 679 661 1.340
5. Unai Iturriaga 626 692,25 1.318,25
6. Aitor Sarriegi 651 651,75 1.302,75
7. Sustrai Colina 646 655 1.301
8. Uxue Alberdi 637,50 649,75 1.287,25
9. Miren Amuriza 655,50 631,25 1.286,75
10. Iñaki Zelaia 643,50 639,25 1.282,75
11. Julio Soto 652,50 628,50 1.281
12. Beñat Gaztelumendi 644,5 634,25 1.278,75
13. Igor Elortza 629 641 1.270
14. Arkaitz Estiballes 630,50 627,50 1.258
15. Onintza Enbeita 631,50 620,75 1.252,25
16. Jone Uria 634 613,25 1.247,25
17. Iñaki Gurrutxaga 626 608 1.234
18. Jon Martin 619 606,50 1.225,50

Finala 2009ko abenduaren 13an ospatu zen, Barakaldon, Bilbao Exhibition Centren, 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusian bezala. 14.500 bertsozalek bete zuten Bilbao Exhibition Centreko aretoa. Goizeko saioa 11:00etan hasi zen; arratsaldekoa, berriz, 16:30ean. Finalean zortzi bertsolarik hartu zuten parte; horien artean Andoni Egaña, 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna zenez, zuzenean sailkatu zen.

Zuriñe Iarritu, Saroi Jauregi eta Alaitz Rekondok aurkeztu zuten finala.

Goizeko saioa
Bertsolaria Zortziko handia Zortziko txikia Puntua emanda Seiko motza Kartzela
Andoni Egaña 139,50 137,50 92 139,50 135,50
Maialen Lujanbio 141 141 101,50 154 153
Amets Arzallus 140,50 142 88 136,50 155
Aitor Mendiluze 132,50 144 87 135,50 118,50
Jon Maia 138 141,50 88,50 143 140,50
Unai Iturriaga 138,50 142,50 80 137 135,50
Aitor Sarriegi 130,50 125 87 128,50 125,50
Sustrai Colina 132 135 90,50 133 146,50
Arratsaldeko saioa
Bertsolaria Hamarreko txikia Puntutan Gaia emanda
Andoni Egaña 138 134 145,50
Maialen Lujanbio 145,50 133,75 160
Amets Arzallus 137 125,50 153,50
Aitor Mendiluze 129,50 119,75 142,50
Jon Maia 132 132 144,5
Unai Iturriaga 130 130,75 152
Aitor Sarriegi 127,50 126,25 133,50
Sustrai Colina 126,50 134 140
Buruz burukoa
Bertsolaria Seiko motza Zortziko txikia
Maialen Lujanbio 144 139
Amets Arzallus 138,50 147,50
Kartzelako lana
Bertsolaria Bederatziko txikia Gaia emanda
Maialen Lujanbio 57 161
Amets Arzallus 57 161
Sailkapena
Postua Bertsolaria Puntuak
1. Maialen Lujanbio 1.630,75
2. Amets Arzallus 1.582
3. Jon Maia 1.060
4. Andoni Egaña 1.058
5. Unai Iturriaga 1.046,25
6. Sustrai Colina 1.037
7. Aitor Mendiluze 1.009,25
8. Aitor Sarriegi 983,75

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia