Intxaurrondo arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-deskribatutako espezieak]] +deskribatutako taxoiak]])
Zorion (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
47. lerroa: 47. lerroa:


{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}
{{Euskal Herriko zuhaitzak}}


[[Kategoria:Juglans]]
[[Kategoria:Juglans]]
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]]
[[Kategoria:Euskal Herriko zuhaitzak]]
[[Kategoria:Sendabelarrak]]
[[Kategoria:Sendabelarrak]]
[[Kategoria:Landare apaingarriak]]
[[Kategoria:Landare apaingarriak]]

11:07, 29 maiatza 2020ko berrikusketa

Intxaurrondo arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaJuglandaceae
GeneroaJuglans
Espeziea Juglans regia
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakintxaur, English walnut wood (en) Itzuli, walnut leaf (en) Itzuli eta walnut oil (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…
Juglans regia

Intxaurrondo arrunta (Juglans regia) Juglans generoko zuhaitza da, jatorriz Ekialde Hurbilekoa baina Europa osotik Himalaia eta Txina hego-ekialdea arte etxekotua. Intxaurrak ematen ditu.

Ezaugarriak

Hosto-erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke. Itxura sendoa du, eta adaburu zabala eta biribildua.

Zurtoina – Azala

Enbor lodia du. Azalak zilar-koloreko grisa du, eta arrail sakonak sortzen zaizkio azalean adinarekin.

Hostoak

Hosto handi eta konposatuak dituzte intxaurrondoek, eta 3tik 9ra foliolo. Hostoak apurtzean, oso usain bereizgarria nabaritzen da.

Loreak

Lore arrak eta emeak desberdinak dira: arrak aurreko urteko adarretan zintzilik dauden infloreszentziatan baturik daude (gerba erakoak); emeak, aldiz, urteko adaxken puntan jaiotzen dira, 2-3 ale txikiko taldetan.

Fruituak

Fruitu globularrak —drupak— ematen ditu intxaurrondoak. Fruituaren kanpoko alde berdea belztu eta deskonposatu egiten da, eta intxaurra uzten du agerian.

Habitata

Baso misto eta haltzadietan da ugaria.

Erabilera

Intxaurra oso fruitu gozoa eta elikagarria da. Ebanisterian oso preziatua da zura.

Gaur egun, barietate frantziarrak eta amerikarrak interes handia dute, berehala hazten direlako.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.