Immigrazioa Euskal Herrian
XIX. eta XX. mendeetan Euskal Herrira milaka etorkin etorri da.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar Euskal Herrian ohikoagoa izan da bertakoen atzerrirako emigrazioa, kanpoen immigrazioa baino. Baina, XIX. mendean gauzak aldatu egin ziren, eta Industria Iraultzak erabat aldatu zuen joera hori, eta Euskal Herria Espainiar estatutik etorritako milaka etorkinen jomuga bihurtu zen.
Migrazioen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko industrializazioaren lehen faseak meagintzari eragin zion, eta horrekin batera
XX. mendearen lehen erdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen erdialdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Zibilaren ondoren, ekonomia suspertzearekin batera, immigrazio olde berria hasi zen. Jada mendearen hasieran asko hazi ziren hiri eta herri batzuek bikoiztu egin zuten biztanleria. Bizkaian Barakaldok 100.000 biztanleak gainditu zituen. 1950etik 1975era Ermua 800 biztanleko herri txikia izatetik 16.000 biztanleko herria izatera pasatu zen, Eibar eta inguruetako lantegi handien lan beharra asetzera etorritako milaka etorkin galiziarrei esker.
1970eko hamarkadako krisialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkadako mundu mailako krisialdiak eragin gogorra eduki zuen Euskal Herriko gune industrialetan. Hainbat enpresak ateak itxi behar izan zituzten, tartean Bilboaldean jende gehien laneratzen zuten Labe Garaiek, besteak beste. Langabezia %30era hazi zen ondorengo urteetan eta krisia eta depresioa nagusi izan ziren.
Industria-gunea izandakoak bertan behera geratu ziren eta ontziolak eta altzairugintzarekin zerikusia zuten hainbat enpresa lanik gabe geratu ziren labe garaiak itxi eta gero. Ingurumenak ere kalte handiak jasan zituen, Barakaldoko gune batzuetan hondakin kimikoak baitzeuden, Lindanea esaterako.
Aurretik milaka etorkinen jomuga izandako herriak (Barakaldo, Santurtzi, Basauri, Portugalete, Eibar, Ermua, Elgoibar, Zumarraga, Pasaia...), kontrako efektua jasaten hasi ziren jendeak bizimodu hobearen bila beste herri batzuetara alde egin zuenean. Espainiatik etorritako hainbat etorkinek euren jaioterrietara jo zuten. Horrek biztanleriaren beherakada handia ekarri zuen.
XXI. mendeko migrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiar estatutik kanpo jaiotako biztanleria EAEn eta Nafarroan | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | Etorkinak | %a | |||||||||||||||||
1996 | 16.444 | %0,63 | |||||||||||||||||
1998 | 19.511 | %0,74 | |||||||||||||||||
1999 | 22.764 | %0,86 | |||||||||||||||||
2000 | 30.328 | %1,15 | |||||||||||||||||
2001 | 55.442 | %2,09 | |||||||||||||||||
2002 | 69.094 | %2,58 | |||||||||||||||||
2003 | 87.972 | %3,27 | |||||||||||||||||
2004 | 102.542 | %3,80 | |||||||||||||||||
2005 | 122.314 | %4,50 | |||||||||||||||||
2006 | 137.959 | %5,05 | |||||||||||||||||
2007 | 154.445 | %5,62 | |||||||||||||||||
2008 | 183.382 | %6,60 | |||||||||||||||||
2009 | 203.492 | %7,26 | |||||||||||||||||
2010 | 210.160 | %7,47 |
1990eko hamarkadaren amaieran, eta bereziki hurrengo hamarkadaren hasieran, Euskal Herrian immigrazio prozesu berri bat hasi zen. Hasieran, etorkinen ailegatzea motela izan zen, eta bereziki Araban eta Nafarroan bildu ziren, bi probintzia hauetan nekazaritzak eskainitako lanpostu ugariagoek erakarrita. 2000ko hamarkadaren bigarren erdian, berriz, immigrazioa hego Euskal Herri osora zabaldu zen.
Etorkinen banaketa ez da homogeneoa lurralde osoan, portugaldar gehien Gipuzkoan dago, bulgariar gehien Nafarroan, marokoar gehien Nafarroa hegoaldean eta boliviar gehien Bizkaian. Horrez gain, sexuaren araberako alde handiak daude nazionalitateen artean: Hego Amerikatik etorritako etorkinetan emakume gehiago izaten da, batez beste hegoamerikar guztien %60 inguru emakumeak dira. Magrebetik eta Afrikatik etorritako etorkinetan gizonezkoak dira nagusi, eta herrialdez herrialde aldeak dauden arren, batez beste, %80 edo gehiago gizonak dira.
Postua | Herrialdea | 2001 | 2006 | 2010 | % hazkundea 2001-2010 |
---|---|---|---|---|---|
Guztira | 55.442 | 137.959 | 210.160 | ▲%279,1 | |
1 | Maroko | 5.078 | 13.182 | 23.958 | ▲%371,8 |
2 | Errumania | 782 | 8.659 | 21.875 | ▲%2.697,3 |
3 | Kolonbia | 4.830 | 15.784 | 17.150 | ▲%255,1 |
4 | Ekuador | 5.771 | 20.915 | 16.768 | ▲%190,6 |
5 | Bolivia | 102 | 7.677 | 15.278 | ▲%14.878,4 |
6 | Portugal | 5.823 | 9.487 | 15.257 | ▲%162,1 |
7 | Argelia | 2.057 | 5.024 | 7.798 | ▲%279,1 |
8 | Brasil | 351 | 4.809 | 7.663 | ▲%2.083,2 |
9 | Bulgaria | * | 3.985 | 7.556 | |
10 | Peru | 703 | 3.024 | 5.518 | ▲%684,9 |
11 | Txina | 1.132 | 3.107 | 5.184 | ▲%358,0 |
12 | Paraguai | * | 1.181 | 4.806 | |
13 | Argentina | 934 | 3.854 | 3.776 | ▲%304,3 |
14 | Senegal | * | 1.610 | 3.390 | |
15 | Frantzia | 1.956 | 2.874 | 3.366 | ▲%72,1 |
16 | Dominikar Errepublika | 1.164 | 2.151 | 3.313 | ▲%184,6 |
17 | Italia | 793 | 1.983 | 3.177 | ▲%300,6 |
18 | Ukraina | * | 1.926 | 2.827 | |
19 | Nigeria | * | 1.541 | 2.533 | |
20 | Nikaragua | * | 263 | 2.419 |
Herrialdeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araban, Nafarroan gertatu bezala, 2000ko hamarkadaren hasieran hasi zen Espainiar estatutik kanpo etorritako biztanleen immigrazioa. Probintziako ekonomian nekazaritzak duen garrantziak sektore horretan lan egitera etorritako ehunka etorkin erakarri zituen (batez ere Araba hegoaldeko guneetara).
Bestalde, hamarkada guztian zehar Gasteizen izandako hirigintza hazkundeak, (Salburua eta Zabalgana auzo berriak eraikitzearekin), milaka lanpostu sortu zituen eraikuntzaren sektorean[1].
Bizkaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaian etorkinak Bilbon, Durangaldean eta ipar-ekialdeko kostaldeko herrietan biltzen da. 1970eko hamarkadako krisialdiaren eraginak nabarmenak dira oraindik ere Bilboaldearen ezkerraldean (langabezi tasa probintziako batez besteko tasaren gainetik dago), eta hori dela eta, Barakaldon, Santurtzin eta Ortuellan, besteak beste,, herrialdeko beste herrietan baino etorkin gutxiago bizi da.
Bermeon, Gernikan eta batez ere Ondarroan, biztanleriaren hamarren bat etorkina zen 2000ko hamarkadaren amaieran. Oro har, herri horietara joandako biztanleak arrantzan aritzen dira (batez ere afrikar jatorriko etorkinak). Gernikan, hego-amerikarren kopurua asko handitu da azken urteetan.
Bilbo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko biztanleriaren %6,7 da etorkina gaur egun, duela hamar urte baino hamar aldiz gehiago. 1996an Espainiar estatutik kanpo jaiotako Bilboko biztanleak ia ez ziren 1.000, gaur egun ordea, kopuru hori 23.762 pertsonakoa da (udalak 2006an emandako datuen arabera).
Oro har, hiri guztian zehar hedatu dira etorkinak, dena den, erdiguneko auzo batzuetan nabarmentzen dira gehien. Esaterako, Ibaiondon, Abandon eta Uribarrin. Ibaiondoko barrutia aipagarriena da, bertako San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan, etorkinen kopurua biztanleriaren %18 eta %26 ere bada, hurrenez hurren.
Etorkin gehien dituzten auzoak:
|
Etorkin gutxien dituzten auzoak:
|
Gipuzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizioz, Euskal Herriko beste herrialdeetan baino portugaldar gehiago bizi izan da beti Gipuzkoan eta 2009ko erroldan, nazionalitate ugariena izaten jarraitzen zuten. Horrez gain, Goierrin pakistandarrak zabaldu dira.
2008an mundu mailan hasitako krisialdiak eta higiezinen burbuilaren lehertzeak Euskal Herrian eta Espainian eragindako krisialdi sakonagoak etorkinak Gipuzkoara erakarri zituen, bertan langabezia Espainiar estatuko baxuena zela eta.[2].
Ipar Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Euskal Herrian azken urteetan izandako immigrazioaren ezaugarriak guztiz desberdinak dira.
Nafarroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroan etorkin gehienak Iruñerrian eta hegoaldeko Erribera eskualdean biltzen dira. Dena den, nekazaritzak herrialdean duen garrantzia dela eta, etorkinak Nafarroa osoan zehar hedatu dira azken urteetan. Etorkin gutxien ipar-ekialdeko gune menditsuenetan dago.
2000. urtetik aurrera Nafarroa osoan izandako immigrazioak eragina izan du Iruñerrian ere. Horrela, Nafarroako batezbestekoaren antzekoa da gune-metropolitarrean bizi diren etorkinen ehunekoa, %10 2007ko datuen arabera. Dena den, etorkinen banaketa aski aldatzen da udalerriz udalerri, bai eta auzoz auzo ere.
Eskuarki, erdiguneko udalerrietan immigrazioa handiagoa da, Iruñan, Berriozarren edo Barañainen, batezbestekoaren gaineko emaitzak erakutsiz. Bestalde, hegoaldeko eta ekialdeko udalerrietan, etorkin gutxiago dago. Izan ere, udalerri horietara Iruñeko gazte ugarik jo du babes-ofizialeko etxebizitza merkeagoen bila, hiriburuko prezio altuetatik ihesi.
Iruñeko auzoak eta udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean etorkin gehien dituzten auzoak honakoak ziren 2008. urtearen hasieran:
Iruñeko auzoak:
|
Iruñerriko udalerriak: |
Etorkinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marokoarrak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errumaniarrak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoamerikarrak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinatarrak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorio linguistikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrira doazen etorkin guztiak erdaldunak dira. Horrek eragin zuzena du kaleko erabilera indizeetan. Batzuek gaztelaniaren edo frantsesaren aldaera bat dakarte, beste batzuek ez dakite Euskal Herriko hezkuntza sisteman erabiltzen diren hizkuntzetatik bakar bat ere ez.[3]
Espainia aldetik etorritako etorkinen bigarren belaunaldian, euskara ezaguera eta erabilera zabalagoa da. Euskararekiko atxikipena, ordea, ez da hain zabala.
Espainiaz at etorritako 2000 hamarkadetako etorkin berrien matrikulazioei dagokionez, EAEn, %20 matrikulatua zegoen D ereduan, %30 B ereduan eta %50 A ereduan.[4]
EAEn, 2020 hamarkadan matrikulazioetan bilakaera ikusi zen, A eredutik B eta D ereduetara. Ikasle gehienak ikastetxe publikoetan ematen zuten izena, % 67, eta horietatik % 48 B eta D ereduetan. (D ereduan % 45). Itunpeko ikastetxe pribatuetan ere B eta D ereduetan matrikulatzen ziren ikasle gehienak. (A ereduan ikastetxe publikoko % 1,4 eta itunpeko % 4,3).
Adin txikiko etorkinen zentroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasorik gabe etortzen diren 18 urtetik beherako etorkinak hartzeko zentroak eraiki zituzten foru aldundiek. Zentro horietako gazte batzuen jokaerak haserrea sortu zuen herritar askorengan[5]
Bizkaian, Loiun, Artzentalesen, Muskizen, Urduñan eta Zornotzan eraiki ziren adin txikiko etorkinentzako zentroak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.assadaka-marruecos.org/foro/2007/03/inmigracin-y-realpolitik.html[Betiko hautsitako esteka] Assadaka elkarte Marokoarraren webgunea.
- ↑ http://www.diariovasco.com/v/20100501/economia/gipuzkoa-mantiene-tasa-paro-20100501.html Diario Vasco egunkariko albistea.
- ↑ Ibarraran Bigalondo, David Lasagabaster Herrarte & Juan Manuel Sierra, Amaia. (2007). Inmigración y aprendizaje de lenguas en un contexto bilingüe. Lete ISBN 84-611-4249-7. PMC 434518400. (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ http://www.euskonews.com/0339zbk/gaia33905es.html
- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080518/vizcaya/vecinos-acogida-20080518.html El Correo Español egunkariko albistea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herrirako immigrazio espainiarraz Euskonews webgunea.
- Immigrazioari buruzko albistea Argia astekarian.
- (Gaztelaniaz) "Riomundo": Extremaduratik eta Zamoratik etorritako familia bati buruzko eleberria gazteleraz on-line (Jon Maia, Txalaparta 2005).
- "Miñan" liburua on-line (Ibrahima Balde eta Amets Arzallus, Susa 2019): Ginear baten migrazioaren kronika.