Edukira joan

Kaffa zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kafa zaldi» orritik birbideratua)
Kafa zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Etiopia

Kafa zaldia Etiopiako bertako zaldi arraza bat da [1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik Kafa zaldia ponien sailkapen taldean kokatzen da. Arrazaren jatorria Kaffa eskualde ohiantsu eta menditsua da.

Zaldi hauek bereziki lor-zaldiak bezala erabiltzen dira. Ez dago stud-libururik eta abere hauen populazioaren inguruko datu gutxi dago.

Arrazaren eugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etiopiako bertako zaldi arrazarik handiena da. DAD-IS datu-basean erregistratutako batez besteko altuera soin gurutzera 1,26 m- koa da batez beste behorretan, eta 1,33 m- koa zaldi arretan . Kafa Etiopiako zaldi handienetako bat da, eta “basoko zaldi” astunaren morfologia dauka. Morfologiari dagokionez, Kafa Horro eta Bale arrazetatik oso gertu dago, eta aitzitik oso urrun Selaletik.

Etiopiako beste zaldi arrazekin konparatuz altuagoa da, gorputzaren luzera handiagoa eta bular zabalagoa. Bularra eta sorbalda sakonak dira. Gorputza sendo eta lodia da, saihetsak ondo biribilduak. Zurda luzea izaten da, eta gehienetan lepoaren eskuineko aldean erortzen da.

Zaldi hauek gehienetan kanpoan bizi dira urte osoan, eta gutxitan dute aterpea.

2017 urteko Ikerketa genetiko batek, Selaleren talde genetiko berean sailkatu zuen Kafa zaldia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Delesa Kefena, Effa. (2012-7-12). «Morphological diversities and ecozones of Ethiopian horse populations» Animal Genetic Resources/Resources génétiques animales/Recursos genéticos animales (Cambridge University Press) 50: 1-12. ISSN eta 2078-6336 2078-6344 eta 2078-6336..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]