Kailash Satyarthi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kailash Satyarthi
Kailash Satyarthi March 2015.jpg
Bizitza
Jaiotza Vidisha1954ko urtarrilaren 11 (64 urte)
Herrialdea  India
Hezkuntza
Heziketa Samrat Ashok Technological Institute
Hizkuntzak hindia
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktibista eta ingeniaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
IMDb nm4093741
http://www.kailashsatyarthi.net/

Kailash Satyarthi (hindi grafian: कैलाश सत्यार्थी) (Vidisha, 1954ko urtarrilaren 11) Indiako umeen eskubideen aldeko ekintzailea da.

Umeen lana eta esklabotzaren kontra lan egin du. Berak gidatutako erakundeak, Bachpan Bachao Andolan erakundeak, 80.000 bat ume askatu ditu lan gogorretatik edo esklabotzatik. Ume horiei hezkuntza jasotzeko aukera eta gizarteratzeko aukera eskaini zaizkie.

2014. urtean Bakearen Nobel Saria eman zioten Malala Yousafzai ekintzailearekin partekaturik. Umeen alde egindako lana saritu zitzaion; umeen jazarpenaren kontra egindako lanagatik, umeen hezkuntzarako eskubidea lortzen laguntzeagatik.