Eisaku Satō
Eisaku Satō (japonieraz: 佐藤 榮作 Satō Eisaku , Tabuse, 1901eko martxoaren 27a – Tokio, 1975eko ekainaren 3a) japoniar politikaria izan zen. Alderdi Liberaleko idazkari nagusi izan ondoren (1946), Posta eta Telegrafoetako ministroa (1951-1952), eta eraikuntzakoa izan zen (1952-1953). Lehen ministroa zen bere anaia Kishik Finantzetako ministro izendatu zuen lehenik (1958-1960) eta Industria eta Barne Merkataritzakoa, ondoren (1961-1962). Teknologia eta Indar Atomikoko ministro izan zen ondorengo bi urteetan, eta Tokioko Olinpiar Jokoak antolatzeko arduradun nagusi izendatu zuten. 1964an Lehen ministro egin zuten, eta kargu hori izan zuen 1972. urtera arte. 1974. urtean Bakearen Nobel saria eskuratu zuen, Seán MacBride irlandar politikariarekin batera, arma nuklearrak ez hedatzeko hitzarmena sinatu zuelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]