Betty Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betty Williams

Bizitza
JaiotzaBelfast1943ko maiatzaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBelfast2020ko martxoaren 17a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ralph Williams (en) Itzuli
James Perkins (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt Dominic's Grammar School for Girls (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbakearen aldeko aktibista
Enplegatzailea(k)Nova Southeastern University (en) Itzuli
Sam Houston State University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaNobel Women's Initiative (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
IMDB: nm1752915 Edit the value on Wikidata

Elizabeth Williams, jaiotzaz Smyth (Belfast, Irlanda, 1943ko maiatzaren 22a - ibidem, 2020ko martxoaren 17a) 1976an Máiread Corriganekin batera Bakearen Nobel Saria irabazi zuen emakumea izan zen. Community of Peace People edo "Bakearen Jendea" taldeko kideak, Irlandako gatazka bide baketsuetatik konpontzeko lan egiten zutelakoan eman zitzaien saria.

2010eko martxoan Euskal Herriko gatazkari ere irtenbidea errazteko argitaratutako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943an Belfasten jaioa, katoliko bataiatu zuten baina familian erlijio-eragin ugari zituen: amaren aldetik aitona judua (senide asko Holokaustoan galduak) eta amona katolikoa zituen, aita aldiz protestantea. Beraz, erlijioen arteko elkarbizitza giroan hazi zen.

Istripu batengatik amak lana uzti behar izan zuenez familian ardura handia hartu behar izan zuen, tartean bere ahizparen heziketarena. Lehen Hezkuntza eskola katoliko batean egin eta gero bulego batean hasi zen lanean eta 1961ean Ralph Williams protestantearekin ezkondu zen.

1972an IRAko kidea izan zen baina bere aurrean soldadu britainiar baten heriotza ikusi eta gero talde armatua utzi zuen.

Bere ekimen publikoak 1976ko abuztuaren 10ean hasi ziren; soldadu britainiarrek tirokatu eta gero, Danny Lennon IRAko kidearen autoak familia bereko hiru ume hil zituen[1]; Williams bera lekukoa izan zen eta sinadura bilketa bat hasi zuen (6.000 lortu zuten bi egunetan) Irlandako gatazkarentzat. Mairead Corrigan istripuan hil zirenen izebarekin "Bakearen aldeko Emakumeak" taldea sortu zuen; geroago Ciaran McKeownekin "Ipar Irlandako Bakearen aldeko Mugimendua" eratu zuten.

Hauxe da "Bakearen Jendea" taldearen oinarri nagusia den "Bakearen adierazpenaren edukia"[2]:

  • Munduarentzat bakearen aldeko mugimendu honek oso mezu sinplea du.
  • Gizarte justu eta bakezale batean bizi, maitatu eta eraiki nahi dugu.
  • Geure umeentzat eta geuretzat ere geure etxeetan, lanean eta jolasean bozkario eta bake bizitzak nahi ditugu.
  • Hori onartzen dugu dedikazioa, lan gogorra eta balorea eskatzen dituen gizartea eraikitzeko.
  • Geure gizartean gatazka eta bortizkeria iturri diren arazo asko daudela onartzen dugu.
  • Piztutako bala bakoitzak eta lehertutako bonba bakoitzak lan hori zailago bihurtzen duela onartzen dugu.
  • Bonbaren, balaren eta bortizkeria mota guztien erabilera errefusatzen dugu.
  • Geure hurbileko zein urruneko auzokideekin elkarlanean airtzen gara, ezagutu ditugun tragediak memoria irakasbidea izango diren gizarte baketsua eraikitzeko.

Bakearen Nobel Sariduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an Betty Williams eta Mairead Corrigani "Ipar Irlandako prozesuan Bakearen aldeko mugimendua sortuz garatu dituzten borroka baketsuengatik" Bakearen Nobel Saria eman zieten. Izendapen hau britainiarrek errepublikarrek baino gehiago txalotua izan zen; azken hauen ustean talde horren lana IRAren ekintzen kritikan zentratzen zen eta garai horretan oso latza zen britainiar polizia eta armadaren bortizkerian ez honenbeste.

Nobel Saria jaso zuenean Belfasten zebilen lanean Ralph Williamsekin izandako bi umeekin. Banatu eta 1982an James Perkinsekin ezkondu zen; berarekin Ponte Vedra Beachen (Florida, AEB) bizi izan zen. Nobel Sariduna izanik hainbeste lekutan hitzaldiak eta eskolak eman zituen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul bere semeetakoa futbolari profesionala izan da; Galeseko Newport County eta Ingalaterrako Sheffield United, Hartlepool United, Stockport County, West Bromwich Albion eta Rochdale taldeetan aritu da, baita behin Ipar Irlandako futbol selekzioan ere.

1992an Ann Richards Texasko gobernadoreak Ume eta Gazteentzako Texasko Batzorderako Betty Williams izendatu zuen. Estatu bereko Huntsvilleko Sam Houston Estatuko Unibertsitatean irakasle gonbidatu aritu zen eta 2004an Belfastera itzuli zen.

George W. Bushez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko uztailaren 24an Brisbaneko (Australia) udaletxean eskoletako haur talde baten aurrean hauxe adierazi zuen: "Une txarrak bizi izan ditut ez-biolentzia hitzarekin, ez dudalako uste ez-biolentoa naizela". Eta segidan: "Oraintxe bertan gustatuko litzaidake George W. Bush hiltzea", ume askoren hilketaren, batez ere Ekialde Hurbilekoen arduradun eginez, "ez dakit nola lortu dudan Bakearen Nobel Sari bat, ume hauek guztiak hiltzen ikusten ditugunean edozein adinetakoak garela ere gizakien gisan dugun egitekoa bizitzaren babesle izatea delako."

2007ko uztailaren 11n antzeko adierazpen batzuk egin zituen Dallasen (Texas); geroago barkamena eskatu zuen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]