Elie Wiesel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elie Wiesel
Elie Wiesel 2012 Shankbone.JPG
unibertsitateko irakasle

Bizitza
Jaiotza Sighetu Marmației1928ko irailaren 30a
Herrialdea  Errumania
 Ameriketako Estatu Batuak  (1963 -
Talde etnikoa judua
Heriotza New York2016ko uztailaren 2a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
(1948 -
Hizkuntzak frantsesa
ingelesa
Yiddisha
hebreera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, militante politikoa, Judaic scholarra, eleberrigilea, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea, kazetaria eta sindikalista
Lantokia(k) Paris eta New York
Enplegatzailea(k) Bostongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Erlijioa judaismoa
IMDb nm0927600

Eli Wiesel (hungarieraz: Wiesel Lázár; Sighetu Marmației, Transilvania, Errumania, 1928ko irailaren 30a - New York, 2016ko uztailaren 2a) jatorriz errumaniarra eta frantsesez idazten duen Estatubatuar idazlea izan zen. Wieselen lanak haren bizitzako bi esperientziaren oihartzuna dira: batetik, hamasei urte zituela Auschwitz eta Buchenwald kontzentrazio-esparruetan bizi izandako esperientzia, eta, bestetik, Sigheten bizi izandako fede hasidista.

1956an, jaioterritik irtetera behartu zuteneko pasadizoa idatzi zuen yiddish hizkuntzan: Et le monde se taisait (Eta mundua isilik gelditu zen). Handik bi urtera, La Nuit (1958, Gaua) argitaratu zen Frantzian, kontzentrazio-esparruei buruzkoa. Wieselek berak zioen ez erotzeko idazten zuela, edo erotasunaren hondoa jotzeko, bestela: Paroles d'étranger (1982, Atzerritarraren hitzak). L'Aube (1960, Egunsentia) eta Le Jour (1961, Eguna) lanetan, beste krisi-egoera batzuk jorratzen ditu. Egilearen tradizio bikoitza nabarmentzen dute lan horiek, yiddish ipuinarena, batetik, eta inspirazio hasidikoko eleberri espirituala, bestetik. 1966an, Sobietar Batasuneko juduen egoerari buruko inkesta baten ondoren, saiakera lan bat, Les Juifs du silence (Isiltasunaren juduak), eta antzerki-lan bat, Zalmen ou la Folie de Dieu (1968, Zalmen edo Jainkoaren erotasuna) idatzi zituen. 1968an, Médicis saria jaso zuen Le Mendiant de Jérusalem (Jerusalemgo eskalea) lanagatik. Judu hasidikoaren fedea azaltzen du Célébration hassidique (1972, Ospakizun hasidikoa), Célébration biblique (1975, Ospakizun biblikoa), Contre la mélancolie (1981, Malenkoniaren kontra), Célébration talmudique (1991, Ospakizun talmudikoa) lanetan. Le Testament d'un poète juif assassiné (1980, Poeta judu erail baten testamentua) obran, judu komunista gazte baten istorioa kontatzen du. Zapalkuntza eta esetsaldi antisemita oinarrizko gaiak dira Wieselen lanean, baina baita itxaropena, erbestealdia eta mundu galdu baten nostalgia ere. Le Cinquième Fils (1983, Bosgarren semea) eta L'Oublié (1989, Ahaztua) lanetan, Wieselen lanaren beste garrantzizko gai bat agertzen da: aita-seme harreman zaila. 1963an, Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen, eta Bostongo Unibertsitateko Giza Zientzietako katedraburu izendatu zuten. 1986an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, eta bi memoria-liburu argitaratu zituen: Tous les fleuves vont à la mer (1994, Ibai guztiak itsasora doaz) eta Et la mer n'est pas remplie (1996, Eta itsasoa ez dago beteta).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elie Wiesel Aldatu lotura Wikidatan