Emily Greene Balch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emily Greene Balch
EmilyGreeneBalch.jpg
Bizitza
Jaiotza Jamaica Plain1867ko urtarrilaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cambridge1961eko urtarrilaren 9a (94 urte)
Familia
Aita Francis Vergnies Balch
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bryn Mawr College (en) Itzuli 1889)
Chicagoko Unibertsitatea
Wellesley College (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, sindikalista, kazetaria, bakearen aldeko aktibista, bakezalea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Wellesley College (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Women's International League for Peace and Freedom (en) Itzuli
AIJJR-FG-F-1-22-1925-E Balch-signature.jpg

Emily Greene Balch (1867ko urtarrilaren 8a - 1961eko urtarrilaren 9a) estatubatuar idazle, sindikalista eta bakezalea izan zen. 1946an John Raleigh Mottekin batera Bakearen Nobel Saria jaso zuen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostongo Jamaica Plain auzoan jaio zen, familia aberats batean, eta Bryn Mawr Collegen graduatu zen zen 1889an. Soziologia eta ekonomia ikasten jarraitu zuen Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan, eta 1896an Wellesley Collegeko fakultatean sartu zen. 1913an ekonomia eta soziologia irakasle bihurtu zen.[2]

Lehen Mundu Gerran Bake eta Askatasunaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga (WILPF) sortzen lagundu zuen eta AEB gatazka armatuan sartzearen aurkako kanpaina egin zuen. Bere jarduera bakezaleen ondorioz, Wellesley Collegek bere kontratua eten zuen, eta The Nation aldizkari liberal ezagunaren editore bihurtu zen.

Bake eta Askatasunaren Aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligarekin egindako lanagatik Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1946an. Eman zioten sariaren dirua WILPFri eman zion.

Balch kuakera bihurtu zen 1920an, eta ez zen inoiz ezkondu. 94 urte bete eta biharamunean hil zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1946» NobelPrize.org Noiz kontsultatua: 2020-11-05.
  2. «The Emily Balch Seminars | Bryn Mawr College» www.brynmawr.edu Noiz kontsultatua: 2020-11-05.
  3. «Improper Bostonian: Emily Greene Balch, Nobel Peace Laureate, 1946» The SHAFR Guide Online Noiz kontsultatua: 2020-11-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]