Norman Ernest Borlaug

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norman Ernest Borlaug

Norman Ernest Borlaug agronomo estatubatuarra (Cresco, Iowa, 1914ko martxoaren 25a - 2009ko irailaren 12a). Iraultza berdea delakoaren bultzatzaile nagusia izan zen. Rockefeller Fundazioaren Garia eta Artoa Hobetzeko Nazioarteko Fundazioan aritu zen lanean 1944az geroztik, Mexikon, eta, bere lantaldeak eginiko ikerketei esker, gari-mota berri bat garatu ahal izan zen, proteina gehiago zuena eta ugariagoa. Bakearen Nobel saria eman zioten 1970an, munduan gosea gainditzeko egindako ahaleginagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norman Ernest Borlaug Aldatu lotura Wikidatan