Frédéric Passy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frédéric Passy
Frederic Passy.jpg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Paris1822ko maiatzaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Neuilly-sur-Seine1912ko ekainaren 12a (90 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet
Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria eta politikaria
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Académie des sciences morales et politiques

Frédéric Passy (Paris, Frantzia, 1822ko maiatzaren 20a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1912ko ekainaren 12a) politikari, ekonomialari eta bakezale Frantziarra izan zen. Bere bizitzan bakearen bilaketari ekin zion. Estatu Kontseiluan lan egin zuen kazetari izan aurretik.

1867an Bakearen Frantziar Elkartea sortu zuen eta ondoren Bake Iraunkorrerako Nazioarteko Liga. 1877an Zientzia Moral eta Politikoetako Akademiako kide izendatu zuten eta 1881tik 1889ra Frantziako Diputatu Ganberako kide izan zen. Jules Ferryren politika kolonialistaren aurka egon zen eta gerrak egotea legez debekatu nahi izan zuen. Langileen aldeko lan-istripuen aurkako lege bat ere egin zuen.

1888an sir William Randal Cremer britainiarrarekin bildu zen. Horren ondorioz parlamentario frantziar, britainiar, italiar, espainiar, danimarkar, hungariar, belgikar eta ameriketako estatubatuarrek Elkarte Interpalamentarioa sortu zuten. Passy lehen presidenteetako bat izan zen.

Pedagogian aditua irakasle izan zen 81 urte izan zituen arte eta honen inguruko lanak ere idatzi zituen. Feminismoa ere bultzatu zuen, heriotz-zigorraren aurka idatzi zuen eta merkatu librearen alde egin zuen. Bere lanen artean Les causes économiques des guerres (1905) eta Historique du mouvement de la paix (1905) daude.

1901ean Jean Henri Dunantekin batera Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frédéric Passy Aldatu lotura Wikidatan