La Perla bainuetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perlako termak» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Donostiakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «La Perla hotela».


La Perla bainuetxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Pabellones Recreativos (La Perla).jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 55″ N, 1° 59′ 21″ W / 43.315408576°N,1.98921379178°W / 43.315408576; -1.98921379178Koordenatuak: 43° 18′ 55″ N, 1° 59′ 21″ W / 43.315408576°N,1.98921379178°W / 43.315408576; -1.98921379178
Historia eta erabilera
EraikuntzaXX. mendea -
Arkitektura
Estiloa Arkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea 647
Webgunea http://www.la-perla.net/

La Perla bainuetxea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Erdialdea auzoan bainuetxe eta jatetxe bat da. Hain zuzen ere, Kontxako badian dago, izen berdineko Kontxako pasealekuan eta Aita Binuesa plazan, Kontxako hondartza aurrez-aurre duelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako erdian kokatua, egurrezko bainuetxe bat egon zen bertan. Bere balkoiek laurogeita hamar metro luze zituzten eta egunero dirudun turisten bilera leku ziren. Bertan saloi zentral bat zegoen, hainbat bainuetxe zerbitzuekin, baita hondartzara jaisteko kabinak zein marea beherarekin funtzionatzen zuen zaldiz tiratutako tranbia bat.

1908an Udaletxeak erabaki zuen berritzea, zaharkituta geratu zelako. Eraikina 1912ko uztailaren 2an ireki zen berriro, harriz eta hormigoiz eginda[1].

1924an jokua debekatu zen Donostian eta, hainbat krisiren ostean, eraikina gainbeheran sartu zen, jarduerarik gabe eta ia erortzeko arriskuarekin. 1960an Donostian lehenengo dantzaldiak antolatzen hasten dira, berriro ere. 1961an Aurelio eta Andrés Sabadell Martínezek Udaletxeari eraikina alokatu zioten dantzalekua egiteko bertan.

1990an Udaletxeak La Perla konplexua eraberritzea erabaki zuen. 1991ko otsailan ateak itxi zituen eta 1993an beheko pisu guztia eraitsi eta berreraiki zen, Joaquín Zubiriaren proiektua jaraituz. Honela jatorrizko eraikinaren funtziora itzuli zen, talasoterapia eskainiz jaietarako gune izateaz gain.

2013ko azken erreformarekin 5.500 m2eko eremua hartzen du.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia