Edukira joan

Potsdamgo Batzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Potsdameko Konferentzia» orritik birbideratua)
Potsdameko Batzarrean biltzartutako taldeko kideak: Clement Attlee, Viatxeslav Molotov, Harry S. Truman, James F. Byrnes, Ernest Bevin, William D. Leahy eta Iosif Stalin.

Potsdamgo Batzarra Bigarren Mundu Gerrako Aliatu nagusien arteko bilera izan zen, Alemaniako Potsdam hirian dagoen Cecilienhof jauregian egin zena, 1945eko uztailaren 17a eta abuztuaren 2aren artean. Bertan parte hartu zuten herrialdeak Sobietar Batasuna, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak izan ziren; izan ere, hiru herrialde horiek Ardatzeko potentziak garaitu zituzten aliatuen artean boteretsuenak ziren.

Batzar honetan biltzartu ziren hiru herrialde horietako buruzagiak Iosif Stalin, Winston Churchill (gerora Clement Attlee) eta Harry S. Truman izan ziren.

Bertan erabaki zen aliatuek Alemania kontrolatuko zutela, ordainen politika egingo zela, Alemaniak zenbait lurralde galduko zituela eta Japoniaren aurkako gerran sobietarrek parte hartuko zutela.

Erabaki aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Alemaniaren okupazioa dela eta, Kontrol batzordeak zaindu beharreko helburuak honakoak dira:

1. Alemania guztiz desarmatu eta desmilitarizatzea, eta gerra arloko produkziorako erabilgarri diren alemaniar industria guztiak itxi edo zaintzea. (...)

3. Alderdi nazionalsozialista eta beraren barruko edo azpiko talde guztiak deuseztatzea, erakunde nazi guztiak desegitea (...).

4. Alemaniaren etorkizunerako bizitza politikoa bideratzeko oinarri demokratikoa eta nazioartean parte hartzen duenerako lankidetza baketsua prestatzea (...).

5. Gerrako kriminalak eta sarraski edota gerrako krimentzat har daitezkeen plan nazietan parte hartu dutenak atxilotu eta epaitu egin behar dira (...)

6. Alemaniaren hezkuntza zainduko da doktrina nazi eta militaristak errotik kanporatzeko eta ideia demokratikoak indartsu garatu ahal izan daitezen.≫

Berlin, 1945eko abuztuaren 2ko adierazpena.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]