Lutxanako geltokia (Adif)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Cercanias Logo Negativo.svg Lutxana
Hurrengo trenak
Luchana La Robla.jpg
Geltokiaren eraikina
Kokapen mapa
Lineak

Desertu–Barakaldo C-1 red.svg  Zorrotza
Desertu–Barakaldo C-2 green.svg  Zorrotza
Kokapena
Helbidea Obispo Padre Olaetxea kalea, 51‎; 48903
Udalerria Barakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13305
Gunea 1. gunea
Irekiera 1888ko martxoaren 19
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 4
Jabea Administrador de Infraestructuras Ferroviarias
Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1 red.svg  Bilbo Santurtzi
C-2 green.svg  Bilbo Muskiz
Bizkaibus A3115  Bilbo - Santurtzi
A3122  Bilbo - Barakaldo - Sestao - Errepelega
A3137  Bilbo - Barakaldo
C-1 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Bilbo–Abando Indalecio Prieto
   1'
White dot.svg  Zabalburu
   2'
White dot.svg  Ametzola
   1'
White dot.svg  Autonomia
   1'
White dot.svg  Santimami
   1'
White dot.svg  Olabeaga
   2'
White dot.svg  Zorrotza
   2'
White dot.svg  Lutxana
   3'
White dot.svg  Desertu–Barakaldo
   2'
White dot.svg  Sestao
   2'
White dot.svg  La Iberia
   1'
White dot.svg  Portugalete
   2'
White dot.svg  Peñota
   2'
White dot.svg  Santurtzi
C-2 linea (Bilboko Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Bilbo–Abando Indalecio Prieto
   1'
White dot.svg  Zabalburu
   2'
White dot.svg  Ametzola
   1'
White dot.svg  Autonomia
   1'
White dot.svg  Santimami
   1'
White dot.svg  Olabeaga
   2'
White dot.svg  Zorrotza
   2'
White dot.svg  Lutxana
   3'
White dot.svg  Desertu–Barakaldo
   3'
White dot.svg  Galindo
   2'
White dot.svg  Trapaga
   2'
White dot.svg  Trapagaran
   3'
White dot.svg  Urioste
   2'
White dot.svg  Sagrada Familia
   3'
White dot.svg  Ortuella
   3'
White dot.svg  Gallarta
   2'
White dot.svg  Putxeta
   2'
White dot.svg  Muskiz

Lutxana (Lutxana-Barakaldo, batzuetan) Bizkaiako Barakaldo udalerriko geltokia da, Euskal Herrian dagoena. Bilboko Renfe Aldiriak sarearen C-1 red.svg eta C-2 green.svg linearen trenak zerbitzu da.

Gainera, Leon—Bilbo burdinbidearen zabalera metrikoko trenbideak ere baditu.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Bilbo—Santurtzi eta Bilbo—Muskiz burdinbidearen 6,600 kilometro-puntuan dago, 2 metroko altueran, Desertu–Barakaldo eta Zorrotza geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888ko martxoaren 19an Bilbotik Portugaleterako Burdinbide Konpainiak Bilbo—Santurtzi burdinbidea ireki zuen, Bilbo eta Barakaldo artean, baina ez zen geltokirik eraiki Lutxanan.[2] Ordea, geltokia 1894 urtekoa da.

1902ko abenduaren 15ean La Robla trenbidearen Balmaseda eta Lutxana arteko zabalera metrikoko trenbide tartea inauguratu zen, Irauregiko geltokitik Lutxanara arteko adarra eraiki ondoren, Lutxana La Robla trenbidearen geltoki-buru bilakatuz. Helburua zama garraioak (batik bat ikatza) Bilboko itsasadarrean kokatutako industrietara eta mineralak kargatzeko tokietara helaraztea zen.[3] Era berean, bidaiarientzako zerbitzuak ere eskaintzen hasi ziren, geltokian Bilbo eta Portugalete elkarlotzen zituen trenbidearekin lotura ezarriz. Urteetan zehar geltokiak trenbide zabalera metriko eta iberiarreko zerbitzuak jaso zituen, eta gaur egun bidaiari gutxi jasotzen dituen arren, garaian garraio lotune garrantzitsua izan zen.

1972an FEVEk geltokian bidaiarientzako zerbitzuak eten zituen. Zabalera metrikoko adarra zama garraioentzako baino ez zen mantendu. Denbora pasa ahala zama garraioak gutxituz joan ziren, eta Bizkaiko Labe Garaiei 90eko hamarkadara arte, eta Sefanitro (geroago Befesa) lantegiari 2000 urtera arte zerbitzu eman zien. Ondoren, Bizkaiko Labe Garaien Ansioko lantegira (gaur egun Bilbao Exhibition Centre erakustazoka kokatzen den orubea) heltzen zen zabalera metrikoko trenbide tartea eraitsi zen. Trenbide horrek zabalera iberiarreko trenbideak gurutzatzen zituen.

1906an zabalera iberiarrean 87 metro luzedun bazterbidea eraiki zen.

1941 urtean, Espainiako trenbideen nazionalizazioarekin batera, geltokia RENFE enpresaren esku gelditu zen.

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[4]

2007ko otsailaren 7an geltokian ETAk jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen.[5] Geltokiaren teilatua erori zen eta geltokiko eraikinera sarrerak itxi behar izan zituzten. 2010ean FEVEk, garai hartan eraikinaren jabe zena, eraikina konpondu zuen.

2017ko uztailaren 18an Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen 2018ko hasieran Espainiako Gobernuak Irauregi - Lutxana-Barakaldo trenbidearen kudeaketa transferituko ziola, bi instituzioek hala adostuta.[6]

2018ko abenduaren 15ean Irauregi - Lutxana-Barakaldo trenbidearen eskualdaketa gauzatu zen, eta ordutik, Espainiako Aldizkari Ofizialean eta EAEko Aldizkari Ofizialean jasotzen den bezala, Lutxanako geltokiaren titulartasuna Administrador de Infraestructuras Ferroviarias eta Euskal Trenbide Sareak partekatua da.[7]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbide bakarreko geltokia da, Obispo Padre Olaetxea kaletik.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Obispo Padre Olaetxea kalea, 51

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea eta nasen arteko ibilbidea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea» eta «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ez du nasa batetik bestera ibiltzeko elementu mekaniko edota eraikuntza elementurik, eskaileradun lurpeko pasabidea zeharkatu behar da eta».[8]

Geltokira sarbidea Obispo Padre Olaetxea kalea Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina nasa zentrala den plataforma baten gainean dago, oin laukizuzena eta bi solairu simetriko ditu, eta lau isurialdeko teilatuzko estalkia. Ekialdeko eta mendebaldeko fatxadei atxikita markesina bana du. Ekialdeko partean zabalera iberiarreko 1. trenbidea dago, Renfeko Aldirien zerbitzuek erabiltzen dutena; eta mendebaldeko partea Renfe Feve zabalera metrikodun zerbitzuetarako prestatuta dago, gaur egun zabalera metrikoko zerbitzurik eskaintzen ez den arren. Sarbidea iparraldeko fatxadatik egiten da, eta eraikinak Renfeko Aldirien bestibulua jasotzen du, leihatiladun txarteldegi, txartel salmenta eta balioztatze makinaz hornitutakoa. Geltokiaren eraikina Renfeko Aldirien 2. trenbidea jasotzen duen alboko nasarekin komunikatuta dago eskailerak dituen trenbideen azpiko tunelaren bitartez.

Bidaiarientzako zerbitzuak alde batera utzita, geltoki gunea zama garraiorako puntu garrantzitsua da. Zabalera metrikoko trenbidez Bilboko portua eta Kantauri itsasoko ertza elkarlotzeko modu bakarra da, gaur egun. Geltoki inguruan ez dago instalazio logistikorik, eta trenak kargatu eta deskargatzeko geltokira heldu aurreko plataforma bat erabiltzen da, non kamioiekin zamak aldatzen diren. ArcelorMittal Sestao lantegitik altzairu bobinak kargatzen dira Asturiasera; Bilboko portutik eta Zornotzatik aluminioa kargatzen da Galiziara; eta Arenas de Arija S.A. Burgosko enpresatik etorritako harea deskargatzen da. Zabalera metrikoko trenbideak zama-garraiorako bagoiak edota bidaiarientzako trenak baztertzeko erabiltzen dira, eta 2008an eta 2010ean ere hainbat tren turistiko ere baztertu ziren.

Zabalera iberiarrari dagokionez, erabiltzen ez den hirugarren trenbide bat abiatzen da geltokitik Barakaldorako norantzan, etorkizunean tarte horretako trafiko gaitasuna handitzea posible egiteko helburuarekin. Nahiz eta hirugarren trenbidea zerbitzuz kanpo egon, 2009an Lutxana eta Desertu-Barakaldo geltokiaren artean egin zen trenbideen estaltzeak hirugarren trenbide hori jasotzeko gaitasuna du, tunelari zabalera nahikoa eman zitzaion eta.

Geltokia Sefanitro lantegia kokatuta egon zen ingurura birkokatzea aurreikusi zen, Lutxana auzoan eraikitzen ari den zabalkundeari zerbitzu emateko. Horren ondorioz Burtzeña auzoan geltoki berri bat eraikitzea ere proposatu zen.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logotipo de Renfe Operadora.svg Cercanias Logo.svg [9]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Bilbo–Abando Indalecio Prieto Zorrotza C-1 red.svg  Desertu–Barakaldo Santurtzi
Bilbo–Abando Indalecio Prieto Zorrotza C-2 green.svg  Desertu–Barakaldo Muskiz

Konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]