Nafarroako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t Removing Link FA template (handled by wikidata) |
||
131. lerroa: | 131. lerroa: | ||
[[Kategoria:Nafarroako erresuma]] |
[[Kategoria:Nafarroako erresuma]] |
||
{{NA lotura|la}} |
04:27, 27 martxoa 2015ko berrikusketa
Nafarroako Erresuma Regnum Navarrae | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
824 – 1620 | |||||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||||
| |||||||||
Nafarroako Erresuma (laranjaz) 1030ean | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Iruñea | ||||||||
Azalera | 11.716 km² | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Euskara, nafar-aragoiera, latina eta gaskoia | ||||||||
Erlijioa | Kristau Katoliko Erromatarra | ||||||||
Historia | |||||||||
Ezarpena | 824 | ||||||||
Zati bat Espainiarekin batzen da | 1522 | ||||||||
Beste zatia Frantziarekin batzen da eta erresuma ezeztatzen da | 1620 | ||||||||
|
Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroan IX eta XVII. mendeen artean izan zen Euskal Herriko egitura politiko independentea izan zen. Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.
Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren lurraldeak Frantziako koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena Antso III.a "Handia" errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduta.
Eneko Aritza buruzagiak sortu zuen 824. urtean, Nafarroako lehen erregea izan zenean. Erresuma independentea izateari 1620an utzi ziola esan daiteke.
Erresuma izaera behin betiko 1841. urtean (Lehen Karlistaldia amaitu ondoren) galdu zuen Nafarroa Garaiak eta 1789. urtean (Frantziako Iraultzarekin) Nafarroa Behereak.
Historia
Aurreneko historia
Iruñeko erresuma baskoien lurralde tradizionalean sortu zen. Izan ere, Iruñea, Erdi Aroko erresumaren hiriburua, Ponpeio jeneral erromatarrak gotortutako hiria baitzen (Pompaelus latinez). Lurraldea erromatarrek guztiz menperatuta zeukaten K. a. 74rako, eta lehendabiziko mendeetan, baskoiek ez zuten inolako arazorik sortu. Are gehiago, erromatar armadan parte hartu zuten.
Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeherarekin ditugun datuak murritzagoak dira. Badirudi antzinako germaniarrek Pirinioak gurutzatu nahi izan zituztenean, bertako nobleen multzo batek aurre egin omen ziela. Urte batzuk geroago, bagauda izeneko jendetza matxinatu zen V. mendean baskoien lurraldean.
Edonola ere, erromatarren agintea desagertuta, bisigodoak bilakatu ziren Iberiar Penintsulako botere nagusia. Hainbat errege godok baskoien aurka egin zuten borroka. Geroagoko zenbait kroniketan irakur daiteke errege horietako askok baskoiak menderatu zituztela (domuit vascones), baina behin eta berriro menderatzeko behar izateak esan nahiko luke ez zituztela inoiz menderatzen. Datuak urriak izanda, ez dago garbi noraino menderatu zuten bisigodoek baskoien lurraldea. Iruñean bisigodoen hilerria agertu da, eta Iruñeko apezpikua agertzen da garai honetako Toledoko kontzilioetan.
Iparraldeari dagokionez ere, datu gutxi ditugu. VII. mendean errege frankoek gaskoien (iparraldeko baskoien) lurraldea okupatu nahi izan zuten. Badirudi frankoek agintea galdu ahala nagusitu zela bertakoena, eta Akitanian zehar hedatu omen ziren.
Orreagako gudua
VIII. mendean, frankoek agintea hegoalderantz zabaldu zuten berriro. Karlomagno errege handiak Zaragozako buruzagi arabiarrarekin akordio bat egin zuen, hark Zaragoza hiria eman ziezaion, baina gudaloste frankoak hirira iristean, iruzur egin ziotela konturatu zen. Horren ondorioz, Karlomagnoren tropek Iruñea suntsitu zuten eta baskoiek mendeku hartu zuten Pirinioetan, Orreagan, segada batean soldaduak ustekabean harrapatuz 778ko abuztuaren 15ean. Errolan, Karlomagnoren lotinant bat, hil zen gudu hartan. Gertakari haietan oinarriturik, frankoek Errolanen Kantorea, lehen gesta-kanta, idatzi zuten. Hala ere, kanta horrek frankoen ikuspuntua adierazi zuen: frankoen aurkari baskoiak armada musulman gisan agertu ziren eta Errolan printzea borroka eginez heroi moduan hil zen gudu odoltsu batean, eta ez segada batean harrapatuta.
Euskal Herriko historia |
---|
Iruñeko Erresuma
Orreagako porrota gorabehera, hurrengo urteetan frankoen boterea handituz joan zen Pirinio aldean ere. Izan ere, 785ean Girona eta 801ean Bartzelona konkistatu zituzten. Garaiko ohiturari eutsita, konderri asko sortu zituzten Pirinioetako ekialdean. Mendebaldean, badirudi 806 eta 812 bitartean, Iruñea frankoen mende zegoela. Baina Karlomagnoren heriotzarekin (814) eta Ludovico Pio semearenarekin (840) frankoen botereak behera egin zuen nabarmen.
Pirinioen hego-mendebaldean beste botere bat nagusitu zen orduan: Ebro ibaiaren inguruko Banu Qasi familiarena, hain zuzen. Haiei lotuta, 824. urtearen inguruan Iruñean agintea lortu zuen Eneko Aritzak, Iruñeko lehen erregetzat hartzen denak.
Erresuma bere goren mailara Ximena dinastiarekin lortu zuen, Antso III.a errege zela: Euskal Herriko lurralde guztiak koroa berberaren menpe jarri zituen X. mendean, eta, Iruñeko errege izateaz gainera, Gaztelako Aragoiko, Ribagorzako eta Sobrarbeko konde ere izan zen.
Nafarroako armarriko kateak
Ximena dinastiako azkena Antso VII.a izan zen. Kristauekin batera, Navas de Tolosako guduan hartu zuen parte eta bera izan zen buruzagi musulmanaren dendara sartzera ausartu zen errege kristau bakarra. Nafarroako armarriaren kateek gudu hori gogoratzen dutela baieztatu izan da duela mende batzuetatik hona, hala hego euskalerritarren espainiartasuna indartzen zelakoan. Dena den, berriki Tomas Urzainki nafar historialariak azaldu du dokumentatuta dagoela armarri kateduna bazela Nafarroan lehenagotik, adibidez: Lizarrako San Mikel elizan (1160), Iruñeko Biblian (1189) eta Chartresko katedralean. Geroago espainolek kateok Espainiako erresumako armarrian ere ezarri zituzten.[erreferentzia behar]
Nafarroako Erresumaren botere galera
Erresuma errekonkistan, ezin izan zuen hegoalderantz hedatu, Aragoi eta Gaztelako konkistek Nafarroari aukera hori kendu ziotelako.
Nafar ekonomia ahul zegoen eta Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan izan ziren barne gerrek ahultasun politikoa ere eman zioten. Horretaz baliatuta, Gaztela hainbat herrialderi laguntza eskaini zien nafar korotik aldentzeko eta Gaztelakoari hurbiltzeko.
Euskal Herriko lurren banaketa
Alfonso VIII.a Gaztelakoak Gipuzkoa konkistatu zuen 1200. urtean.[1]
1224an, Bizkaiko tenenteak Gaztelako erregeari eman zion herrialde hori, tenentea bera eta bere ondorengoak Bizkaiko Jaun izatearen truke. 1379an Haroko Joanes jaun bizkaitarra Gaztelako errege bihurtu zen; dena den, Bizkaiko jaun izateari eutsi zion.
1234an, Antso VII.a, azken errege baskoia, hil zen eta Xanpaina familiak hartu zuen nafar koroa.
1332an, Gaztelako tropek Araba okupatu zutenez, errege gaztelarra onartu behar izan zuten arabarrek.
1449an, Frantziak Zuberoa okupatu zuen, Gaston Foixkoaren agintepean (artean, ingelesen menpe zegoen).
1450ean, Aiherreko itunaren ondorioz, Frantziak Lapurdi hartu zuen, lapurtar foruen truke. Gainera, 1451n, Frantziak Baiona konkistatu zuen, Lapurdi osoa bereganatuz.
1463an, Frantziako Luis XI.ak eta Gaztelako Henrike IV.ak Nafarroako Erresuma partekatzea erabaki zuten. Hala ere, 1483an, Bearno familiako Katalina Foixekoak hartu zuen nafar koroa.
Erresumaren bilakaera kartografiaren bidez
-
Nafarroako Erresuma 910ean
-
Nafarroako Erresuma 1030ean
-
Nafarroako Erresuma 1210ean
-
Nafarroako Erresuma 1360an
-
Nafarroako Erresuma 1519-1556 bitartean
Nafarroako Konkista
1512an, Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma eraso, konkistatu eta anexionatu zuten. Hala ere, Nafarroa Garaiak ez zuen erresuma titulua galdu 1841 arte. Urte hartan probintzia soil bilakatu zen.
Nafarroa Behereak erresuma independente gisa iraun zuen Biarnorekin batera 1620. urte arte. Urte horretan, Luis XIII.a Frantzia eta Nafarroako Erregeak bertan behera utzi zituen Nafarroako instituzio nagusiak. 1589az geroztik, Nafarroako Henrike III.a Frantziako Henrike IV.a bihurtu zen, eta bi erresumok lotura pertsonal bitartez elkartu zituen, ez legez. Frantziako Erresumako erregeek "Frantzia eta Nafarroako Errege" titulua eraman zuten harrezkero.
1620an, Nafarroa eta Frantziako Luis XIII erregeak Nafarroa Frantziako koroarekin batu zuen eta, hartara, Frantziak indarrik gabe utzi zuen Nafarroa Behere eta Bearnoaren subiranotasuna.
Nafarroako Foruak
Erresumak bere foruak mantendu zituen Gaztelako Erresuman sartu arren.
Euskal Herriko zazpi lurraldeek mantendu zituzten foruak eta bakoitzak bereak garatu ziren, frantses eta espainiar zentralizazio prozesuek guztiz indargabetu zituzten arte.
Nafarroa Garaia da foru-izaera mantendu duen Euskal Herriko lurralde bakarra, bi erreforma sakon izanda, bata 1841ean eta bertzea, 1982an.
Erreferentziak
- ↑ Idoia Arrieta Elizalde: «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista», Berria, 2011-04-08.
Ikus, gainera
- Nafarroako erregeen zerrenda
- Nafarroa Garaia
- Nafarroa Beherea
- Nafarroako erresumako kronologia
- Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nafarroako Erresuma |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |