Bretxa merkatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bretxako merkatua» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Bretxa merkatua
Berria merkatua, fatxada nagusia 001.jpg
Bretxa merkatuaren eraikin nagusia
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 19′ 24″ N, 1° 58′ 58″ W / 43.32344444°N,1.98276389°W / 43.32344444; -1.98276389Koordenatuak: 43° 19′ 24″ N, 1° 58′ 58″ W / 43.32344444°N,1.98276389°W / 43.32344444; -1.98276389
Historia eta erabilera
Irekiera1871
Arkitektura
Webgunea http://www.cclabretxa.com/laBretxa/Historia.html

Bretxa merkatua Donostiako Parte Zaharrean dagoen merkatu historikoa da. 1871an sortu zen, Bretxa izeneko lekuan, harresiak eraitsi ondoren. Egun, hiru gunetan hedatzen da: Merkatu eraikina (Boulevardean, zaharrena), Arrandegi eraikina (Iñigo kalean) eta Bretxa plaza (eta honen lurrazpia, berriena).

Bere hometako batean Andresa Portugal horma-irudia dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretxa merkatua 1870an ireki zen, baina bere izena XVIII. mende hasierako gertakari batetik datorkio. 1719an, Berwick dukearen tropek hiria erasotu zuten, eta inbasioa burutzeko Frantziako armadak bi arrakala handi (bretxa) egin zituen garai hartan bertan zegoen harresian. Gerora, 1813ko abuztuaren 31an, tropa anglo-portugaldarrek hiria bereganatu zuten, gune beretik erasotzen.

1815ean, eta batez ere, 1841eko Ugartemendiaren planean, Bretxa eremuaren sorreraren lehen zantzuak agertu ziren. 1862an hiria hedatzeko lehiaketa bat egin eta harresia eraistea erabaki zen. 1864an bota zuten harresia, eta hiri "zaharraren" eta hiri "berriaren" artean kokatu zen Bretxa eremua.

1870ean hasi ziren merkatua eraikitzen, U itxurako oinplanoa, hegoalderantz irekita zuen iturridun patioarekin.

Jose Goikoa arkitektoaren eskutik egin ziren merkatuaren lehen berritze lanak 1898an: patioa estali eta Boulevardera ematen zuen fatxada irekia itxi ziren. Eraikinean bestelako aldaketak ere egin ziren, hala nola, ate berriak ireki eta horma-atalak estaltzeko itxi.

Arrandegi eraikina

Juan Rafael Aldai arkitektoren proiektuari esker, 1928an eraiki zen gaur egun Arrandegi eraikina bezala ezagutzen dena. Egungo eraikinaren aurretik beste bi eraikin egon ziren bertan eta izen berberarekin; bata 1842 eta 1899 urte bitartean, eta, bestea, 1901. urtetik aurrera.

1999an, bi eraikinak hustu egin ziren barrualdetik, merkataritza-gunea eta gaur egungo parkina eraikitzeko. Lan hauek burutzen ziren bitartean, antzinako harresiaren arrastoak azaldu ziren, gaur egun lur azpiko parkinean ikusgai daudenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]