Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiar Subiranotasun lurrak» orritik birbideratua)
Subiranotasuneko lurrak
Plazas de soberanía
Flag of Spain.svg
Coat of Arms of Spain.svg
Mapa del sur de España neutral.png
Geografia
Hiriburua
, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
KontinenteaAfrika
Administrazioa
AdministrazioaDefentsa Ministerioa
Demografia
Bestelako informazioa

Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak edo, gaztelaniaz, plazas de soberanía, Espainiak Ipar Afrikan dituen lurraldeak dira. Marokok lurraldeok aldarrikatzen ditu, Maroko Handia kontzeptuaren barnean.

Lurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikoki bi multzotan banatzen dira: plazas mayores (euskaraz: "gune nagusiak") eta plazas menores (euskaraz: "gune txikiak"). Gune nagusiak bi dira: Ceuta eta Melilla. Espainiak hiri biak izendatzeko jadanik ez du plaza de soberanía izena erabiltzen, 1995etik aurrera autonomia hiriak direlako.

Gune txikiak, berriz, hiru uhartetxo dira. Guztiak Espainiako Armadaren kanpamenduak dira, Espainiako Gobernuak berak zuzenki administratuak. Hona hemen hirurak:

Lurraldea Koordenatuak Azalera (ha)
Alhucemak 35°12′54″N 3°53′47″W / 35.21500°N 3.89639°W / 35.21500; -3.89639
4,6
Alhucemetako haitza 35°12′48″N 3°53′21″W / 35.21333°N 3.88917°W / 35.21333; -3.88917
1,5
Tierra uhartea 35°12′55.83″N 3°54′8.10″W / 35.2155083°N 3.9022500°W / 35.2155083; -3.9022500
1,7
Mar uhartea 35°13′3.65″N 3°54′2.69″W / 35.2176806°N 3.9007472°W / 35.2176806; -3.9007472
1,4
Chafarinak 35°11′N 2°26′W / 35.183°N 2.433°W / 35.183; -2.433
52,5
Kongresuaren uhartea 35°10′43.90″N 2°26′28.31″W / 35.1788611°N 2.4411972°W / 35.1788611; -2.4411972
25,6
Elisabete II.aren uhartea 35°10′55.77″N 2°25′46.90″W / 35.1821583°N 2.4296944°W / 35.1821583; -2.4296944
15,3
Erregearen uhartea 35°10′51.72″N 2°25′24.96″W / 35.1810333°N 2.4236000°W / 35.1810333; -2.4236000
11,6
Vélez de la Gomera haitza 35°10′21.29″N 4°18′2.89″W / 35.1725806°N 4.3008028°W / 35.1725806; -4.3008028
1,9

Beste alde batetik, Perrexil uhartea, 2002an Espainiaren eta Marokoren arteko gatazka armatua izan zuen uhartetxoa, berriki espainiar subiranotasuneko lurtzat hartu da, baina historikoki ez da inoiz horrela deitu, eta juridikoki egun "ez-inoren lurra" da.

Azkenik, Alboran uhartea eta gertuko Nubes uhartea, Afrikan badaude ere, Marokok ez ditu inoiz aldarrikatu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]