Jupiterren satelite

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galileok aurkitutako lau sateliteak

Jupiterren 63 satelite natural ezagutzen dira.

Jupiterren aurkitu ziren lehenengo sateliteak lau handienak izan ziren: Io, Europa, Ganimede eta Calisto. Galileo astronomoak aurkitu zituen 1610ean. Ilargiaz kanpo, planeta baten satelite bat behatzen zen lehenengo aldia izan zen. Izenak greziar mitologiagatik datozkie, nahiz eta hasiera batean Galileok zenbaki erromatarrekin izendatu zituen Jupiterrekiko distantziaren arabera. Ilargia baino handiagoak dira (Europa ezik, gutxigatik), Ganimede izanik eguzki-sistemako sateliterik handiena.

1979an Voyager 1 espazio-ontziak barnerago dauden hiru satelite aurkitu zituen, satelite ezagun kopurua 16tan utziz. 1999 arte ez zen aurkikuntza berririk egin. Ordutik hona, ordea, beste 47 satelite txiki aurkitu dira, gehienak oso txikiak eta orbita oso eszentrikotan. Batez beste 3 km-ko diametroa dute. Satelite txiki hauek asteroide edo kometa izandakoak direla uste da.

Sateliteak hainbat taldetan sailkatzen dira:

  • Amaltea taldea da Jupiterretik gertuen dagoena. Bertan Metis, Adrastea, Amaltea eta Thebe sateliteak daude. Galileo taldearen ostean garrantzitsuena da.
  • Galileo taldeak lau satelite nagusiak hartzen ditu.
  • Kanporago, satelite irregularrak daude. Himalia kenduta, nahiko txikiak dira. Era berean hainbat taldetan sailkatzen dira:
    • Themistok berak bakarrik osatzen duen taldea. Galileo taldea eta hurrengo taldearen artean orbitatzen du.
    • Himalia taldea, Jupiterretik 11-12.000.000 km-ra, eta batez beste 149º-ko inklinazioaz
    • Carpok beste talde bakarti bat osatzen du.
    • Ananke taldea nahiko handia da. Bataz beste, sateliteak 21.276.000 km-ra daude eta 149º-ko inklinazioaz
    • Carme taldea.
    • Pasiphae taldea, nahiko sakabanatua.

Sateliteen taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taulan Jupiterren 63 satelite ezagunak sailkatzen dira, orbita erradioaren arabera.

Izena Diametroa (km) Masa (kg) Orbita-erradioa (km) Orbita-periodoa (egun) Inklinazioa Eszentrikotasuna Taldea
Metis 43 1.2E+17 127.690 0.294780 0.000° 0.0012 Amaltea
Adrastea 26×20×16 7.5E+15 128.690 0.29826 0.000° 0.0018
Amaltea 262×146×134 2.1E+18 181.170 0.49817905 0.360° 0.0031
Thebe 110×90 1.5E+18 221.700 0.6745 0.901° 0.0177
Io 3643 8.9E+22 421.700 1.769137786 0.050° 0.0041 Galileo
Europa 3121.6 4.8E+22 671.034 3.551181041 0.471° 0.0094
Ganimede 5262.4 1.5E+23 1.070.412 7.15455296 0.204° 0.0011
Calisto 4820.6 1.1E+23 1.882.709 16.6890184 0.205° 0.0074
Themisto 8 6.9E+14 7.391.645 129.827611 15.346° 0.2006 Themisto
Leda 20 1.1E+16 11.097.245 238.824159 27.210° 0.1854 Himalia
Himalia 170 6.7E+18 11.432.435 249.726305 29.590° 0.1443
Lisitea 36 6.3E+16 11.653.225 256.995413 25.771° 0.1132
Elara 86 8.7E+17 11.683.115 257.984888 30.663° 0.1723
S/2000 J 11 4 9.0E+13 12.570.575 287.931046 26.169° 0.2058
Carpo 3 4.5E+13 17.144.875 458.624818 55.098° 0.2736 Carpo
S/2003 J 12 1 1.5E+12 17.739.540 482.691255 134.861° 0.4449 -
Euporie 2 1.5E+13 19.088.435 538.779839 131.854° 0.0960 Ananke?
S/2003 J 3 2 1.5E+13 19.621.780 561.517739 111.592° 0.2507
S/2003 J 18 2 1.5E+13 19.812.575 569.728015 98.461° 0.1570
Thelxinoe 2 1.5E+13 20.453.755 597.606695 102.844° 0.2685 Ananke?
Euanthe 3 4.5E+13 20.464.855 598.093368 123.649° 0.2000 Ananke
Helike 4 9.0E+13 20.540.265 601.401918 120.908° 0.1375 Ananke?
Orthosie 2 1.5E+13 20.567.970 602.619143 101.861° 0.2433
Iocaste 5 1.9E+14 20.722.565 609.426611 127.043° 0.2874 Ananke
S/2003 J 16 2 1.5E+13 20.743.780 610.362159 149.279° 0.3185
Ananke 28 3.0E+16 20.815.225 613.518491 149.526° 0.3963
Praxidike 7 4.3E+14 20.823.950 613.904099 132.099° 0.1840
Harpalike 4 1.2E+14 21.063.815 624.541797 143.944° 0.2441
Hermippe 4 9.0E+13 21.182.085 629.809040 149.058° 0.2290 Ananke?
Thione 4 9.0E+13 21.405.570 639.802554 116.088° 0.2526 Ananke
Mneme 2 1.5E+13 21.427.110 640.768660 147.647° 0.2214
S/2003 J 17 2 1.5E+13 22.134.305 672.751882 139.842° 0.2379 Carme
Aitne 3 4.5E+13 22.285.160 679.641347 143.251° 0.3927
Kale 2 1.5E+13 22.409.210 685.323873 133.342° 0.2011
Taigete 5 1.6E+14 22.438.650 686.674715 140.521° 0.3678
S/2003 J 19 2 1.5E+13 22.709.060 699.124764 140.956° 0.1961
Chaldene 4 7.5E+13 22.713.445 699.326904 119.572° 0.2916
S/2003 J 15 2 1.5E+13 22.721.000 699.676116 109.168° 0.0932 Ananke?
S/2003 J 10 2 1.5E+13 22.730.815 700.129403 115.021° 0.3438 Carme?
S/2003 J 23 2 1.5E+13 22.739.655 700.537990 137.576° 0.3931 Pasiphae
Erinome 3 4.5E+13 22.986.265 711.964625 143.354° 0.2552 Carme
Aoede 4 9.0E+13 23.044.175 714.656754 112.763° 0.6012 Pasiphae
Kallichore 2 1.5E+13 23.111.825 717.806112 141.240° 0.2042 Carme?
Kalike 5 1.9E+14 23.180.775 721.020662 137.125° 0.2140 Carme
Euridome 3 4.5E+13 23.230.860 723.358859 143.033° 0.3770 Pasiphae?
S/2003 J 14 2 1.5E+13 23.238.595 723.720459 138.885° 0.2462 Pasiphae
Pasithee 2 1.5E+13 23.307.320 726.932963 144.112° 0.3289 Carme
Cillene 2 1.5E+13 23.396.270 731.098603 115.507° 0.4116 Pasiphae
Eukelade 4 9.0E+13 23.483.695 735.199980 118.384° 0.2829 Carme
S/2003 J 4 2 1.5E+13 23.570.790 739.293961 98.660° 0.3003 Pasiphae
Hegemone 3 4.5E+13 23.702.510 745.500007 150.314° 0.4077
Arche 3 4.5E+13 23.717.050 746.185469 146.289° 0.1492 Carme
Carme 46 1.3E+17 23.734.465 747.008062 120.659° 0.3122
Isonoe 4 7.5E+13 23.832.630 751.646937 118.554° 0.1665
S/2003 J 9 1 1.5E+12 23.857.810 752.838751 135.452° 0.2762
S/2003 J 5 4 9.0E+13 23.973.925 758.341296 117.922° 0.3071
Pasiphae 60 3.0E+17 24.094.770 764.082032 143.037° 0.2953 Pasiphae
Sinope 38 7.5E+16 24.214.390 769.779665 146.657° 0.2468
Sponde 2 1.5E+13 24.252.625 771.603566 112.409° 0.4432
Autonoe 4 9.0E+13 24.264.445 772.167762 129.073° 0.3690
Callirrhoe 9 8.7E+14 24.356.030 776.543335 131.895° 0.2644
Megaclite 5 2.1E+14 24.687.240 792.436947 143.760° 0.3078
S/2003 J 2 2 1.5E+13 30 290 845 1077.018006 151.523° 0.1882 -


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jupiterren satelite Aldatu lotura Wikidatan