La Bretxa
| La Bretxa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Donostia |
| Koordenatuak | 43°19′23″N 1°58′57″W / 43.3231°N 1.98257°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1999 |
La Bretxa (horrela idatzia, gaztelerazko artikulua eta euskarazko Bretxa izena batuz), Donostiako merkataritza-gune bat da, Bretxako inguruan 1999an sortua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Bretxa 1999an sortu zenean, Bretxako Azokaren erabateko aldaketaren ondorioa izan zen. Merkatu plaza horren bi eraikinak, Arkoak izendatua (merkatu originala, Bulebarrera ematen duena) eta Arrandegikoa, hustu egin ziren. Garai bateko merkatari eta dendarien postuak Arkoak eraikinetik plaza azpira mugitu zituzten, non espazio berri bat sortu zen Bulebarreko aparkaleku berrira lotua. Espazio horretara sarrera nagusi bat Bretxako plazaren erdian sortu zen beste eraikin komertzial batetik (Cánovas eraikina) egin zuten, eskailera mekanikoz beherantz.[1]
Arkoak, Cánovas eta Arrandegi eraikinak lotuz zubia ere eraiki zen 3. solairu baten altueran.
Arkoak eraikina hirugarren sektoreko eta zerbitzuetako markei zuzenduriko merkataritza zentro bihurtu zuten: bertan ireki zen Donostia hiriguneko lehen McDonalds jatetxea. Gauza bera egin zuten Arrandegirekin, baina aisialdiarekin loturiko enpresek hartu zuten (multizine bat ireki zen bertan, besteak beste).
2009an Canovas eraikina eta zubiak kendu eta tupperware edo tuper izenez ezaguna den egitura jarri zuten plazan aurrekoaren ordez. Cánovas espazioa da hori, non beheko merkaturako lotura mantendu zuten. Bertan, azokarako sarreran, La Bretxa izena mantendu zen. Arrandegi eraikina itxi egin zen, bere zerbitzu eta frankiziak desagertuz. 2020ko hamarkadan, La Bretxa propio, Arkoak eraikina da bakarrik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Esnaola, Inaxio. (2019-09-13). «Izena hartu zuen, baina izana galdu» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2025-02-25).
