Tximino-baztangaren agerraldia 2022an
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tximino-baztangaren agerraldia 2022ko apirilaren 29an detektatu zen lehen aldiz, Erresuma Batuan. Nigeriara bidaiatu ondoren gaixotasunaren sintomak izan zituen britainiar egoiliar baten txostena izan zen lehenengoa. Pazientea maiatzaren 4an itzuli zen Erresuma Batura, eta indize-kasua izan zen. Dena dela, ondoren identifikatu ziren kasu askoren jatorrai ez zen identifikatu. Zenbait txostenek maiatzaren erdialdetik aurrera Londresen gertatzen den transmisio komunitarioa planteatzen dute. Halaber, Ingalaterrako ipar-ekialdeko eskualdean eta beste herrialde batzuetan ere jakinarazi dira kasuak, hala nola Portugalen, Estatu Batuetan, Espainian eta Kanadan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun Kutsakorren eta Mikrobiologiaren Espainar Elkartearen arabera, gaixotasuna ortopoxbirus zoonotiko batek eragiten du, eta animalien bitartez kutsatzen da. Inkubazio epea 7-14 egunekoa izan ohi da, baina 5-21ekoa ere izan daiteke. Gaixotasunak 2-4 asteko iraupena izan dezake.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baztanga arrunta 1980an desagerrarazi zuten arren, tximino-baztanga endemikoa da Afrikan, eta noizbehinka kasu bakanak atzeman izan dituzte Erresuma Batuan.
Kutsatzeko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximinoaren baztanga era askotara hedatzen da pertsonen artean:
- Sintomak dituen norbaitekin kontaktu fisikoa izatea.
- Birusarekin kutsatutako gauzak ukitzen dituzu (arropa, eskuoihalak, gainazalak, etab.)
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sintomak baztanga arruntarenak dira, baina arinagoak:[1]
- Sukarra
- Buruko, bizkarreko edota muskuluetako mina
- Hotzikarak eta nekea.
- Baztanga arruntarekin gertatu ez bezala, baina, tximino-baztangak gongoilak handitzea ekar dezake gizakien artean.
- Larruazalean erupzioak ere agertu ohi dira, gehienbat aurpegian, eskuetan eta oinetan.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, Araban alegia, ere gaixoak hasieratik detektatu ziren. Lehenengo gaixoak bi gizonezko ziren, eta Osakidetzaren Arabako Unibertsitate Ospitalean artatu zituzten, baina, sintoma larririk ez zutenez, etxean bakartzeko agindu zieten, erietxeratzeko beharrik gabe. Positiboak maiatzaren 25ean eman ziren ezagutzera.[2] Hirugarren kasua Gipuzkoan aurkitu zen, maiatzaren 27an; hau ere ez zen larria.[3] Ekainaren hasierarako sei ziren kasuak, beste hiru Bizkaian agertu baitziren, guztiak gizonezkoak.[4]
Uztailaren bukaera aldera afektatuak 85 pertsona ziren: 59ri Bizkaian, 7ri Araban eta 19ri Gipuzkoan. Osakidetzak azaldu zuenez, azken kasu horiek ez zeukaten, lehenengo kasuek bezala, lotura epidemiologikorik atzerriko beste kasu batzuekin; aurretik kutsatutako pertsonen kontaktuak ziren ordurako. Hala ere, azaldu zuen gaixotu ziren guztiek sintoma arinak izan zituztela eta etxean bakartzeko agindu zietela. Kutsatuetatik 83 gizonak ziren, eta bi emakumeak.[5]
Larrialdia ezarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) nazioarteko larrialdia deklaratu zuen 2022ko uztailaren 23an azkenean, tximino baztanga-agerraldiaren ondorioz. Ordurako 16.000 kasu baino gehiago (horietako bost hilgarriak) deklaratu ziren 75 herrialdetan, horietako asko Europan. Tedros Adhanom Ghebreyesus, OMEko zuzendari nagusiak prentsaurreko batean eman zuen erabakiaren berri. Aipatu zuenez, osasun-sare nazionalek prebentzio-neurriak zabaltzera behartuko zituen nazioarteko larrialdia ezarri izanak. Tedrosek adierazi zuenez, OMEk nazioarteko larrialdia deklaratzeko erabilitako irizpideen artean dago «birusa azkar transmititzen ari dela aurretik kasurik izan ez dituen herrialde askotan».[6]
OMEko arduradun nagusiak adierazi zuen, halaber, kutsatzeko arriskua maila «altura» igo zela Europan, kasuen %80 kontzentratzen baititu, eta gainerako eskualdeetan, Afrikan barne, berriz, maila «moderatua» mantentzen zela; bertan gaixotasuna endemikoa da duela hamarkada batzuetatik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8846567/zer-da-tximinobaztanga-eta-zeintzuk-dira-sintomak/
- ↑ Ion Orzaiz Berrian. "Araban baieztatu dituzte tximino baztangaren lehen bi kasuak". .
- ↑ https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2022/05/27/elevan-tres-casos-confirmados-viruela/1217605.html
- ↑ https://www.diariovasco.com/sociedad/salud/osakidetza-detecta-sexto-caso-viruela-mono-20220603140856-nt.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.diariovasco.com%2F
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/2106/005/002/2022-07-29/85-lagun-tximino-baztangak-jota.htm
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20220723/tximino-baztangagatik-nazioarteko-larrialdia-ezarri-du-omek
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/216342/omek-nazioarteko-larrialdia-eman-du-tximino-baztangarengatik.htm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Munduko Osasun Erakundearen txostena.