Zerrenda:Sute handienak
Itxura
Sute handien zerrenda bat dago artikulu honetan. Historian zehar sute handiak gertatu dira, batzuk tamainagatik handiak, beste batzuk balio sinbolikoagatik. Historian oso ezaguna da Troiako sutea. Berrikiago, Australiako edo Amazoniako suteak izan dira, edota, garrantzia sinbolikoa izan zuten Parisko Notre Dame katedraleko sutea edo Rio de Janeiroko museo nazionalekoa.
Zerrenda honetan daude izan diren sute garrantzitsuenak.
Antzinaroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a 1184 edo 1183an: Troiako sutea. Greziarrek suntsitu zuten Anatoliako hiri ospetsua, Homerok Iliada epopeian kontatzen duena. Hiri hark hainbat sute jasan zituen historian zehar, gerren eta lurrikaren ondorioz.
- K.a 47an: Alexandriako liburutegiko sutea.
- 64an: Erromako sute handia. Hamalau auzotatik hamar erre ziren.
- 70eko abuztuaren 4an: erromatarrek Jerusalemgo tenpluari su eman zioten.
Erdi Aroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 743an: Chartresko katedralari su eman zion Akitaniako duke Hunaldok. Geroztik ere beste hainbat aldiz erre zen katedral hura.
- 1212an: Londresko sute handia.
- 1416an: Amsterdamgo sute handia.
- 1452an: Amsterdamgo bigarren sutea. Ordu hartan hiriaren hiru laurdenak suntsitu ziren.
XVII-XIX. mendeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1657an: sute handia gertatu zen Edon (gaur egungo Tokio). Suak zurezko etxeak eta tenpluak suntsitu zituen, eta 30.000 lagun hil ziren.
- 1666ko irailaren 2tik 5era: Londresen bigarren sute handia gertatu zen, eta hiriaren %80 suntsitu zen.
- 1695ean: Frantziako armadak Brusela bonbardatu zuen, Bederatzi Urteko Gerran. Hiri erdia suntsitu zuen.
- 1697an: Stockholmeko errege jauregia erre zen, osoki.
- 1721ean: sutea izan zen Montrealen, eta hiriaren erdia suntsiturik gelditu zen. Orduz geroztik, debekatua izan zen zurezko etxeak eraikitzea. Urte gutxi geroago, 1734ko apirilaren 10ean, beste sute bat izan zen Saint-Paul karrikan.
- 1755eko azaroaren lehena: sute handia Lisboan. Lurrikara batek eraginik, orduko berotze eta argitze suek zurezko etxeak erre zituzten. Suteaz gain, lurrikarak eta itsasikarak 30.000 eta 100.000 lagun bitartean hil zituzten.
- 1776ko irailaren 21ean: sute handi bat gertatu zen New Yorken.
- 1795ean: sute handi batek Kopenhage gehiena erre zuen. Handik urte gutxira, 1807ko irailaren 2tik 6ra, ingelesek hiria bonbardatu zuten, eta beste sute bat eragin.
- 1812ko irailaren 15ean: sute handia gertatu zen Moskun, Rostopchin jeneral errusiarrak piztuta, Napoleonen kontrako gerraren testuinguruan.
- 1814ko abuztuaren 25ean: ingelesek Washington erre zuten, amerikarren kontra mendekatzeko, haiek Torontori su eman ziotelako.
- 1834ko urriaren 16an: Westminster jauregiko sutea, Londresen.
- 1845an: bi sutek Quebec hiriaren bi herenak suntsitu zituzten. Handik zenbait urtera, 1866ko urriaren 19an, beste sute handi bat gertatu zen.
- 1852an: sute handia gertatu zen Montrealen.
- 1871ko maiatzaren 23-24an: hainbat sute piztu ziren Parisen, Komuna garaiko liskarretan. Eraikin andana bati eman zioten su.
- 1871ko urriaren 8-10ean: Chicagoko sute handian, hiriaren bi herenak suntsitu ziren.
XX. mendean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1904ko apirilaren 19an: sute handia gertatu zen Toronton.
- 1906an: sutea izan zen San Frantziskon, lurrikara baten eraginez.
- 1915ean: Siberiako 14 milioi hektarea erre ziren.
- 1933ko otsailaren 27an, Reichstag erre zen, Berlinen. Naziek komunistei leporatu zieten sua piztu izana.
- 1934ko martxoaren 22an: 1.500 lagun hil ziren Hakodaten (Japonia) piztu zen sutean.
- 1949ko abuztuaren 19an: sute handia gertatu zen Landetan. Hango basoaren %10 kiskali zen, eta 82 lagun hil ziren.
- 1973ko otsailaren 6an: sua piztu zen Parisko ikastetxe batean eta 20 lagun hil ziren (horietatik 16 haur).
- 1974ko otsailaren lehenean: 25 solairuko eraikin bat erre zen Sao Paulon (Brasil), eta 179 lagun hil ziren.
- 1978ko abuztuaren 19an: Abadaneko (Iran) zinema batean, sute batek 425 lagun hil zituen.
- 1983ko otsailaren 16an: 180 sute piztu ziren Australia hego-ekialdean, haize bizkorren eta urte askotako lehorte metatuen ondorioz. Australian mende batean izan zen hondamendi larriena izan zen.
- 1986ko urriaren 26an: leherketa bat izan zen Txernobylgo zentral nuklearrean, eta horrek sua eragin zuen.
- 1987ko maiatzaren 7an: Txina ipar-ekialdeko Heilongjiang mendietan, sute handi batek milioi bat hektarea suntsitu eta 200 pertsona hil zituen.
- 1994ko abenduaren 8an: Karamayko (Txina) zinema batean piztu zen suteak 325 lagun hil zituen.
- 1999ko martxoaren 24a: sua piztu zen Mont-Blanc-eko tunelean. Suteak 53 ordu iraun zuen, eta 39 lagun hil ziren.
XXI. Mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006ko abuztuaren 4tik 16ra: 150 bat sute piztu ziren Galizian. 92.000 hektarea erre ziren.
- 2007ko urriaren 20tik azaroaren 9ra: sute handiak gertatu ziren Kalifornian.
- 2015eko irailaren 14an: sute handi bat (Valley Fire) gertatu zen Kalifornian. Kaliforniako zati handi bat erre zuen.
- 2017ko urriaren 16an: sute andana bat piztu zen Galizian eta Portugalen[1].
- 2018ko irailaren 2an: Brasilgo museo nazionala erre zen, Rio de Janeiron. Ontasun kultural asko galdu zen[2].
- 2018ko azaroan: Kaliforniako inoizko suterik handienean, dozenaka lagun hil ziren[3].
- 2019ko apirilaren 15ean: Parisko Notre-Dame katedrala erre zen[4].
- 2019ko irailetik urrira: sute ugarik Amazoniako basoa suntsitu zuten, Brasilen[5].
- 2019ko abuztua: sute askok Australiako 6 milioi hektarea erre zuten[6][7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Susaeta, Igor. «Galizia eta Portugalgo suteak nahita piztutakoak direla diote agintariek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Imaz, Andoni. «Suak hartutako monumentuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Alzola, Karmele Uribesalgo. «Astebete igarota, gutxienez 631 lagun desagertu dira Kaliforniako suteetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Berria. «Parisko Notre Dame katedralaren gaina kiskali du sute batek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Arin, Nagore. «Azken urteetako suterik larrienak gertatzen ari dira Amazonian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Berria. «Australiako baso suteak zabaltzen ari dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- ↑ Iribar, Mikel Orbañanos. «Kolpe latza Australiako ekosistemarentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).