Frantsesezko literatura
Literatura frantsesa edo frantsesezko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da. Frantzia, Belgika eta Suitzako idazleak hartzen ditugu barne, baina baita beste hainbat herrialdetan jaiotako egileak ere, beti ere frantsesez idazten dutenak.
Mundu mailan oso ezagunak diren egileak eman ditu hizkuntza honek, esate baterako Victor Hugo, Alexandre Dumas, Jules Verne, Georges Simenon, Simone Beauvoir eta Marguerite Duras.
2019 arte frantsesezko 14 idazlek lortu dute Literaturako Nobel Saria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako frantseseko lehenengo idatzia Estrasburgoko Zinagitearen erromantzezko bertsioa da (842). XII. mendean historia kronikak idatzi ziren batez ere; egitandien kantak, horietako zaharrena Chanson de Roland (1100), Ingalaterrako eskuizkribu batetik kopiatua. XIII. mendean frantses literatura lan garrantzitsuenak, normandiarren konkistaren ondorioz, Ingalaterran egin ziren, baina XIV. menderako Frantzian idatzi ziren berriro.
Ahozko literatura bidezko epikak Erdi Aro osoan aurrera egin zuen (Roman de la rose). Antzerki zaharrenak liturgikoak izan ziren, eta lan horiez gainera, fabulak ere ugari idatzi ziren mende berean. XVI. mendea aberatsenetakoa izan zen literatura emaitzetan: Errenazimentu garaikoak dira F. Rabelais, P. de Ronsard eta M. de Montaigne. Antzerkian eta poesian Italiatik etorri ziren aldaketak eta berrikuntzak, eta prosan teologia, politika eta zientzia gaiak erabili ziren. F. de Malherbe, XVII. mendeko poeta eta teoriagile garrantzizkoa izan zen, eta hizkuntzaren dotoretasunaz arduratu zen. R. Descartes eta B. Pascal hitz lauzko saioengatik eta filosofia lanengatik dira ezagunak. Antzerkian, P. Corneille eta J. Racine Frantziako tragedia klasikoaren idazle nagusiak dira, eta Molièrek arrakasta handiko komediak idatzi zituen.
Marie de La Fayettek lehenengo eleberria idatzi zuen, La Princesse de Clèves (1672). XVIII. mendean klasikotasuna alde batera utzi zuten aldaketa handiak izan ziren: Voltaireren tragediak, P. Beaumarchaisen komediak, eta poesia eta eleberri ugari, baina garai hartako literaturaren ezaugarri nabarmenena pentsamendu errazionalaren eragina izan zen (Voltaireren Filosofia eskutitzak, eta Dideroten entziklopedia lanak).
Frantziako Iraultzak hala ere ez zituen literatura lanetarako aukera onak eskaini, eta idazleek ezkutuan idatzi zuten zenbaitetan (F.R. de Chateaubriand). Monarkia berriz indarrean jarri zenean askatasun handiagoa izan zuten idazleek; frantses erromantizismoaren garaia izan zen: poesian aipatzekoak dira A. de Lamartine, A. de Vigny, Victor Hugo, eta A. de Musset. Eleberriak ere gora egin zuen (Balzac, La Comédie humaine; Stendhalen eleberriak).
Erromantizismoaren ondoren parnasianismoaren garaia iritsi zen, eta teknika zehatzagoak erabiltzen hasi ziren (T. de Gautier, poesian). XIX. mendean errealismoa nagusitu zen, eta Emile Zolak naturalismoa sortu zuen (Guy de Maupassanten kontakizun laburrak ere eskola horretakoak ziren). Poesian, Baudelairek sinbolismoari bidea zabaldu zion (S. Mallarmé ere talde bereko poeta zen), eta A. Rimbaud poesia modernoaren aitzindaria izan zen. XX. mendeko eleberri garrantzitsuenak M. Prousten A la recherche du temps perdu (1914-1927), eta A. Gideren Les faux-Monnayeurs izan dira, besteren artean. Baina eleberriaren garai emankorrena 1940. urteaz geroztikoa da: S. de Beauvoir, A. Camus, eta J.P. Sartre. Antzerki lanetan: S. Becketten berrikuntzak, J. Geneten antzerki antisoziala eta antinaturalista, eta E. Ionescoren antzerki “garbia” dira nabarmentzekoak.
Idazle klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean de La Fontaine. Frantzia. (1621-1695). "Fables choisies".
- Charles Perrault. Frantzia. (1628- 1703). "Le Petit Chaperon rouge".
- Jean-Jacques Rousseau. Suitza / Frantzia. (1712-1778). "Discours sur les sciences et les arts".
- Denis Diderot. Frantzia. (1713-1784). "L'Encyclopédie".
- Rodolphe Töpffer. Suitza. (1799-1846). "Docteur Festus".
- Alexandre Dumas. Frantzia. (1802-1870). "Les Trois Mousquetaires"
- Victor Hugo. Frantzia. (1802-1885). "Les Misérables".
- Gustave Flaubert. Frantzia. (1821-1880). "Madame Bovary".
- Jules Verne. Frantzia / Bretainia. (1828-1905). "Le Tour du monde en quatre-vingts jours".
- Sully Prudhomme. Frantzia. (1839-1907). "Stances et poèmes".
- Anatole France. Frantzia. (1844-1924). "Le crime de Sylvestre Bonnard".
- Octave Mirbeau. Frantzia. (1848-1917). "Le Journal d'une femme de chambre".
- Emile Verhaeren. Belgika. (1855-1916). "Les villes tentaculaires".
- Henri Bergson. Frantzia. (1859-1941). "Essai sur les données immédiates de la conscience".
- Maurice Maeterlinck. Belgika. (1862-1949). "Pelléas et Mélisande".
- Romain Rolland. Frantzia. (1866-1944). "Jean-Christophe".
- Andre Gide. Frantzia. (1869-1951). "Thésée".
- Marcel Proust. Frantzia. (1871-1922). "À la recherche du temps perdu".
- Roger Martin du Gard. Frantzia. (1881-1958). "Les Thibaults".
- François Mauriac. Frantzia. (1885-1970). "Thérèse Desqueyroux".
- Louis Aragon. Frantzia. (1897-1982). "Les Lettres françaises".
- Antoine de Saint-Exupéry. Frantzia. (1900-1944). "Le Petit Prince".
- Irene Nemirovsky. Ukraina. (1903-1942). "Suite française".
- Herge. Belgika. (1907-1983). "Les Aventures de Tintin".
- Albert Camus. Frantzia. (1913-1960). "La Peste".
Idazle garaikideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Saint-John Perse. Frantzia. (1887-1975). "Anabase".
- Marguerite Yourcenar. Belgika. (1903-1987). "Mémoires d'Hadrien".
- Georges Simenon. Belgika. (1903-1989). "Mon ami Maigret".
- Jean-Paul Sartre Frantzia. (1905-1980). "L'Être et le Néant".
- Samuel Beckett. Irlanda. (1906-1989). "En attendant Godot".
- Simone Beauvoir. Frantzia. (1908-1986). "Le deuxième sexe".
- "Rob-Vel". Frantzia. (1909-1991). "Spirou".
- Emil Cioran. Errumania / Frantzia. (1911-1995). "Le mauvais démiurge".
- Claude Simon. Frantzia (1913-2005). "Hommage à Piero della Francesca".
- Marguerite Duras. Vietnam. (1914-1996). "L'Amant".
- "Morris". Valonia/Belgika. (1923-2001). "Lucky Luke".
- Ousmane Sembène. Senegal. (1923-). "Bouts de bois de Dieu".
- Jean-Michel Charlier. Valonia/Belgika. (1924-1989). "Blueberry".
- Rene Goscinny. Frantzia. (1926-1977). "Astérix et Obélix".
- Albert Uderzo. Frantzia. (1927-). "Astérix et Obélix".
- Pierre Culliford "Peyo". Belgika. (1928-1992). "Les Schtroumpfs".
- Mariama Ba. Senegal. (1929-1981). "Une si longue lettre".
- Jean-Marie Gustave Le Clezio. Frantzia. (1940-). "Désert".
- Julia Kristeva. Bulgaria. (1941-). "Pouvoirs de l'horreur".
- Evelyne Brisou-Pellen. Frantzia. (1947-). "Prisonnière des Mongols".
- Amin Maalouf. Libano. (1949-). "Les Identités meurtrières".
- Yasmina Khadra. Aljeria. (1955-). "Morituri".
- Sylviane Dupuis. Suitza. (1956-). "Creuser la nuit".
- Marie Darrieussecq. Euskal Herria. (1969-). "Truismes".
- Marjane Satrapi. Iran. (1969-). "Persepolis".
- Frederik Peeters. Suitza. (1974-). "Pilules bleues".
Nobel Saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sully Prudhomme (lehenengoa munduko saridun guztien zerrendan), Maurice Maeterlinck, Romain Rolland, Anatole France, Henri Bergson, Roger Martin du Gard, André Gide, François Mauriac, Albert Camus, Saint-John Perse, Jean-Paul Sartre eta Claude Simon.
Azken frantzesesezko Nobel saridunen artean Jean-Marie Gustave Le Clezio dugu 2008an eta Patrick Modiano bestela 2014an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)Littérature francophone virtuelle
- (Ingelesez)French literature (Digital Librarian).