Patrick Modiano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patrick Modiano
Patrick Modiano 6 dec 2014 - 22.jpg
(2014)
Bizitza
Izen osoa Jean Patrick Modiaño
Jaiotza Boulogne-Billancourt1945eko uztailaren 30a (75 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza Frantsesa
Familia
Ama Louisa Colpeyn
Ezkontidea(k) Dominique Zehrfuss
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV (en) Itzuli
Lycée Michel-Montaigne (en) Itzuli
Hizkuntzak Frantsesa
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria eta idazlea
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak La Place de l'Étoile (en) Itzuli
Les Boulevards de ceinture (en) Itzuli
Missing Person (en) Itzuli
Dora Bruder
Un pedigree (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
biografia
haur literatura
IMDb nm0595272

Patrick Modiano (Boulogne-Billancourt, 1945eko uztailaren 30a) frantziar idazlea da. Bere liburuetan Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamardakara arteko Parisko giroa eta gertaerak islatzen ditu. 2014an Literaturako Nobel Saria eman zioten[1].

Idazlan nagusiak ditu La Place de l’Etoile (1968), Boulevards de ceinture (1972, «Inguru bulebarra»), La Ronde de nuit (1969, «Gaubidea»), Villa triste (1975), Livret de famille (1977, «Familia liburuska»), Rue des boutiques obscures (1978, «Denda ilunen kalea»), Goncourt saria jaso zuena, Une jeunesse (1981, «Gaztaro bat») eta De si braves garçons (1982, «Hain gazte ausartak»). Zinemarako istorio bat ere idatzi du, Louis Mallerekin batera (1974, Lacombe Lucien). Hauek ditu, argitaratu dituen azken lanetan, aipagarrienak: Voyage de noces (1990, «Eztei bidaia»), Fleur de ruine (1991, «Hondamendiaren lorea»), Chien de printemps (1993, «Udaberriko zakurra»), La Petite Bijou (2001), Accident nocturne (2003), Un pedigree (2004), Dans le café de la jeunesse perdue (2007), L'Horizon (2010), L'Herbe de nuit (2012) eta Pour que tu ne te perdes pas dans le quartier (2014).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Itxaro BORDA: Modiano oraino Berria.eus

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrick Modiano Aldatu lotura Wikidatan