Andre Mariaren eliza (Uxue)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
UjueIglesiajpg.jpg
Andre Mariaren elizaren kanpoaldeko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Uxue
Koordenatuak 42° 30′ 22″ N, 1° 29′ 58″ W / 42.50617778°N,1.49953889°W / 42.50617778; -1.49953889Koordenatuak: 42° 30′ 22″ N, 1° 29′ 58″ W / 42.50617778°N,1.49953889°W / 42.50617778; -1.49953889
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0001094

Andre Mariaren eliza Nafarroako Uxue udalerrian dagoen eliza bat da. Herrigunea dagoen muinoaren tontorrean dago, leku guztietatik ikusgai. 1936ko ekainaren 26ean Nafarroako Kultura Ondasun izendatua izan zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendea eraikitako tenplu-gotorleku erromanikoa da. 1370-1375 artean zaharberritua eta nafar gotiko estiloko defentsa harresitu batez inguratu izan zen.

Nabe gotiko zabala, koru gotikoa eta hiru abside erromaniko ditu. Erdikoak arku erromaniko interesgarriak ditu, aldiz alboko biek kapitel bitxiko zutabe nabarmenak eta arkupe itsuko leihoak dituzte.

Eraikinaren barnean artelan ugari daude. Guztien artean, burdinezko artisaulanen atzean, Uxueko Ama Birjina nabarmentzen da, 1190. urte aldera egina eta XIV. mendean zilarrez estalitako Nafarroako irudi erromaniko bikaina. Eliza honetan Karlos II.a Gaiztoa erregearen bihotza ere gordetzen da, bere erregealdian zehar tenpluaren zati gotikoa eraiki eta eliza erronda pasabide eta almenadun dorrez inguratu zen, gaur egun arte haietako biek iraun ahal izan dute: Lau Haizeena eta Tontorrena.

Elizak hegoalderuntz begira dagoen behatoki bat du, bertatik Nafarroako Erriberako zati handi baten ikuspegi bikainaz goza daiteke.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andre Mariaren eliza (Uxue)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa