Edukira joan

Charlie Chaplin

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Chaplin» orritik birbideratua)

Charlie Chaplin

(1920)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Spencer Chaplin
JaiotzaWalworth1889ko apirilaren 16a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Erresuma Batua  (1927ko apirilaren 12a -
BizilekuaManoir de Ban (en) Itzuli
Beverly Hills
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaManoir de Ban (en) Itzuli eta Corsier-sur-Vevey1977ko abenduaren 25a (88 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Corsier-sur-Vevey (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaCharles Chaplin
AmaHannah Chaplin
Ezkontidea(k)Mildred Harris  (1918ko iraila -  1920ko apirila)
Lita Grey  (1924ko azaroaren 24a -  1927ko abuztua)
Paulette Goddard  (1936 -  1942)
Oona O'Neill  (1943 -  1977)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaCuckoo Schools (en) Itzuli
Black-Foxe Military Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, musikagilea, zinema aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, komediantea, film-muntatzailea, autobiografialaria, antzerki aktorea, soinu banda konpositorea, aktorea, errealizadorea, produktorea eta idazlea
Lateralitateaezkerra
Altuera163 zentimetro
Lantokia(k)Londres
Los Angeles
Chicago
Corsier-sur-Vevey eta Shepperton
Enplegatzailea(k)Keystone Studios (en) Itzuli  (1914ko urtarrila -  1914ko abendua)
Essanay Studios (en) Itzuli  (1914ko abendua -  1915eko abendua)
Mutual Film (en) Itzuli  (1916 -  1917)
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
The Eight Lancashire Lads (en) Itzuli

charliechaplin.com, charliechaplin.fr eta charliechaplin.com
IMDB: nm0000122 Allocine: 5711 Rottentomatoes: celebrity/771481752 Allmovie: p12334 29141 Metacritic: person/charlie-chaplin TV.com: people/charles-chaplin IBDB: 85460
Facebook: CharlieChaplinOfficial Twitter: ChaplinOfficial LinkedIn: charlie-chaplin-official- Youtube: UCe7sQfrqTHc-hWXdenf7VxQ Spotify: 6AmG7SNdlV9boPZ7dFVnLY iTunes: 780751 Musicbrainz: 043eefc9-9d94-4d06-b6f3-93252fa52154 Songkick: 186533 Discogs: 243896 Find a Grave: 1886 Deezer: 90878 Edit the value on Wikidata

Charles Spencer Chaplin, batez ere Charlie Chaplin hipokoristikoarekin ezaguna (Walworth), Londres, 1889 apirilaren 16 – Vevey, Vaud, Suitza, 1977 abenduaren 25) zinema mutu zein soinuduneko aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea izan zen. Kennington-eko auzoan hezi zen, "music-hall"-eko aktore askoren artean. Film mutuari esker izan zuen arrakasta gehien bereziki Txarlot pertsonaiarekin. Hortik aurrera umorismoa eta film mutuen sinbolo izateagatik ospetsua da. Lehen Mundu Gerla amaitzerakoan, mundu mailan zinematografiaren gizon ezagutuena zen. Bere film askotako musikagilea izan zen. Geraldine izeneko alaba izan zuen, aktorea ere izan zena.

Chaplin the Tramp (Txarlot) pertsonaiaren itxura hartuta, 1915. urtean. Pertsonaia hori izan zen arrakasta handien eman ziona.

Charles Spencer Chaplin East Street, Walworth-en (Londresen) jaio zen 1889ko apirilaren 16an, Ingalaterran. Hannah Chaplin (sortzez Hannah Harriet Pedlingham Hill) eta Charles Chaplin Sr-ren sema zen. Bere garaian Chaplinek berak esandakoari sinetsi behar, inon ez baita gordetzen haren jaiotzari buruzko dokumentazio ofizialik. Halere, 2011n aurkitutako gutun batek argudiatu zuen Black Patch Parkeko karabana batean, Birmingham ondoko ijito akanpaleku batean sortu zela. Haren bi burasoak music-hall artistak izan ziren. Haren aita, Charles Spencer Chaplin Sr[1], aktorea eta abeslaria[2] izan zen; ama berriz, Hannah Chaplin, espektakuluaren munduan Lily Harley[3] ezizenarekin zen ezagutua. Azken urtetan Chaplinen jatorri ijitoaren ideia zabaldu bada ere, ez da frogatu.[4]

Gurasoak Chaplin jaio baino lau urte lehenago ezkondu ziren[5], eta hiru urte bete aitzin banatu, nahiz eta ez ziren dibortziatu[6]. 1891eko errolda batek agerian jarri zuen Harley Barlow Street-en bizi zela bere bi semeekin (Charles Sydney John Hawkes izeneko anaia zeukan 18851965). 1892an, Hannah Chaplinek hirugarren seme bat eduki zuen, George Wheeler Dryden (haren aita music-hall arloko Leo Dryden zen). Haur hura bere aitarekin joan zen sei hilabete zeuzkala, eta ez zuen Charlie Chaplinekin harremanik eduki beste 30 urtez.

Chaplin pobrezian bizi izan zen haurtzaroan. Lehen urteak amarekin eta Sydney anaiarekin igaro zituen Lambetheko Kennington Roade inguruan, Londresen. Ama antzerki aktorea izan zen, baina bere lanbidea laringe eritasun baten ondorioz utzi behar izan zuen. Ez zeukan diru iturririk, noizbehinka egiten zituen erizain eta jostun lan batzuez aparte; aitak ez zien diru-laguntzarik eman[7]. Egoera gero eta okerrago zegoela, Lambeth Workhouse-era igorri zuten, zazpi urte zeuzkala. Londresko Central London District School pobreentzako eskolan bizi izan zen. Chaplinek horretaz zeukan oroitzapena zen “abandonatua” izan zela[8]. Handik hemezortzi hilabeteren buruan berriz elkartu zen amarekin, baina tarte laburrerako. Ama berriz ere behartua izan zen semeak Workhousera igortzera, 1898ko uztailean. Handik gutxira, bi semeak Norwood eskolara bidali zituzten; hura ere pobreenentzako eskola zen[9].

1898ko irailean, Hannah Cane Hill erietxe psikiatrikoan sartu zuten, psikosi baten ondorioz, sifiliak eta elikadura eskasak eraginda[1]. Han egon zen bi hilabeteetan, Charlie eta Sydney aitarekin bizi izan ziren, nahiz eta ez zuten ia ezagutzen[10]. Aita alkoholikoa zuten eta umeek gutxitan ikusten zuten. Haurrenganako krudelkeriaz babesteko erakunde nazionalaren bisita ere izan zuten, aitarekin bizi zuten egoera okerraren ondorioz[11]. Aita handik bi urtera hil zen, gibeleko zirrosi baten ondorioz, 38 urte zituela (Charliek 12 urte zituen)[12].

Ama berriz ere gaixotu zen 1903an[11]. Chaplin arduratu zen, 14 urte zeuzkala, ama Cane Hillera eramateaz. Hainbat egun pasa zituen janari bila, eta zenbait aldiz kanpoan lo egin behar izan zuen, Sydney anaia armadatik itzuli zen arte[13]. Hannah handik zortzi hilabetera askatu zuten[14], baina 1905ean berriro gaixotu zen, behin betirako. Erietxean egon zen, 1928an hil zen arte[15].

Chaplin nerabea antzerkian aritu zen, Sherlock Holmes antezlanean, 1903tik 1906ra

Pobreentzako eskolan ikasten zuen eta ama erietxean zegoen bitartean, Chaplin antzerkian hasi zen. Lehen agerraldia bost urtetan egin zuen, bere ama ordezkatzeko Aldershot-en. Horren ondoren, amak bultzatu zuen antzerkian jarrai zezan. Chaplinek aurrerago idatzi zuen amak ohartarazi ziola talentu handia zeukala[16]. Aitaren harremanei esker (Aitaren aldetik amamaren ama Romanichalseko Smith familiatik zetorren, eta Chaplin oso harro zegoen horretaz), Chaplin Eight Lancashire Lads dantza taldeko kide bihurtu zen. Talde horrekin Ingalaterran gaindi ibili zen, 1899an eta 1900an. Chaplinek gogor lan egin zuen, eta publikoan arrakasta lortu zuen; baina ez zuen dantzara mugatu nahi, antzerkian ere aritu nahi zuen[17].

Bitarte horretan, amak ziurtatu nahi zuen Chaplin eskolara joaten zela, baina honek eskola utzi zuen 13 urte zituela[18]. Hainbat lanetan hasi zen—hiltegi batean, berin ufatzailea, kale saltzailea— Frohman konpainiarekin Ingalaterra barnealdean eta hiriburuan egindako bira kontratu batzuk eduki arte[19]. 14 urtetan, antzerki agentzia batean sartu zen, eta zuzendariak nabaritu zuen antzerkilari gazteak zeukan dohainaz. Laster eman zion paper nagusia, Harry Arthur Saintsburyren Jim, a Romance of Cockayne antzezlanean[20]. Obra hark ez zuen iraun bi hilabete baino gehiago, baina Chaplinek ohore asko jaso zuen[21][22][23].

Geroago, Saintsburyk beste paper bat lortu zuen Chaplinentzat, Charles Frohmanen Sherlock Holmes obran[24]. Sekulako arrakasta lortu zuen, eta horri esker antzerki haren jatorrizko bertsioan parte hartzera deitu zuten, William Gilletteren ondoan[25]. 1906ra arte jarraitu zuen antzerki hartan[26].

Laster aurkitu zuen beste lan bat antzerki talde berri batean, eta anaiarekin batera hasi zen Repairs izeneko komedia esketxak egiten[26]. 1906ko maiatzean, Casey’s Circus[27] taldean hasi zen, eta estilo burleskoan aritu zen. Horri esker, ikuskizuneko izar bihurtu zen. 18 urte bete zituenerako, antzerkilari onaren fama lortua zuen[28][29].

AEBetako lehen urratsak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sydney Chaplin Fred Karnoren talde komiko ospetsuan sartu zen, 1906an, eta hango antzezle nagusi izatea lortu zuen, 1908an[30][31][32]. Urte hartako otsailean, Charlie anaiarentzako bigarren mailako paper bat lortu zuen. Karno ez zegoen konbentzituta, lotsatiegia iruditzen zitzaiolako antzerkian aritzeko[30]. Baina Charlie Chaplinek London Coliseum antzokian egindako emanaldiak txundituta utzi zuen, eta bere taldean hartu zuen berehala[33]. 1909an paper nagusia eman zion[34], eta 1910ean Jimmy the Fearless antzerki berriko aktore nagusi jarri zuen. Arrakasta handia lortu zuen, eta prentsak antzezle gaztea goraipatu zuen[35][36].

Karnok Ipar Amerikan egin behar zuen birarako aukeratu zuen[37]. Chaplinek hango kritikariak zur eta lur utzi zituen, eta mimoan ari zen inoizko artista hoberenetako gisa deskribatu zuten[38]. Talde berean geroago oso ospetsu bilakatuko zen beste aktore bat ere joan zen: Arthur Stanley Jefferson, Stan Laurel izenarekin ezaguna. Bira hark 21 hilabete iraun zituen, eta Erresuma Batura itzuli ziren 1912ko ekainean[39]. Geldialdiak eragindako depresio txiki baten ondoren, oso pozik jarri zen urrian beste bira batean hasi zenean[40][41].

Making a Living screenshot
Chaplin (ezkerrean) bere lehen filman (Making a Living), Henry Lehrman zuzendariarekin (1914)
Chaplinen "Txarlot" pertsonaia nagusiaren hasiera, Kid Auto Races at Venice (1914) filman

AEBetako biran sei hilabete zeramatzala, New York Motion Picture Company konpainian sartzea proposatu zioten Chaplini. Haien antzezlanak Mack Sennett produktoreak ikusi zituen eta honek kontratua egin zion Chaplin gazteari Keystone Film Company izeneko enpresan, erretiroa hartzekotan zegoen Fred Mace Keystone estudioko izarra, ordezkatu zezan[42]. Chaplinek kontratua izenpetu zuen 1913ko irailean: astean 150 dolarreko soldata (2020ko 3.880 dolar[43]) eskaini zioten[44][45].

Chaplin Los Angelesko estudioetara heldu zen 1913ko abendu hasieran[46], baina ez zen antzezten hasi 1914ko otsailera arte, Mack Sennett produktoreari gazteegia iruditzen zitzaiolako[47]. Lehen film laburra, Making a Living, 1914ko otsailaren 2an atera zen, baina Chaplinek film hura gorroto zuen[48]. Bigarren filmean, Chaplinek Txarloten jantzia hartu zuen, Kid Auto Races at Venice filman. Bere autobiografian azaldu zuen jantzi zabal haietan eroso sentitu zela, eta itxura zaharragoa hartzeko, bibote txiki bat jarri zuela. Jantzi haietan sortu zen Txarlot pertsonaia.

Chaplinek laster egin zuen bere pertsonaia hori, eta hainbat proposamen egin zituen agertzen zen filmetarako, baina zuzendariek beti atzera bota zizkioten[49]. Istilu handiena Mabel Normand zuzendariarekin izan zuen, Mabel at the Wheel filmerako. Kontratua ia bertan behera utzi zuten, baina Sennettek Chaplinekin jarraitzea erabaki zuen, hainbat eskaera jasoak zituztelako, ordurako[45].

1914ko maiatzaren 4an atera zen Caught in the Rain, Chaplinek lehen aldiz zuzendutako filma. Arrakasta handia lortu zuen[50]. Ondoren, Keystonek ekoiztutako eta aktore gisa ari zen film labur gehienak zuzendu zituen[50]. Astean film bat zuzentzen zuen, garai hartan[51]. Urte bukaeran, kontratua bukatu zenean, astean 1.000 dolarreko soldata (2020ko 25.525 dolar[43]) eskatu zuen, baina Sennettek uko egin zion, gehiegi zela iruditzen zitzaiolako[52].

Chaplin eta Edna Purviance, bikotekidea, lanean (1915)
Dagoeneko 1916. urterako Chaplin arrakasta handiko fenomenoa zen. Txarlot panpinak saltzen ere ibili zen 1918

Essanay Film Manufacturing Company konpainiak Chaplini  asteko 1.250 dolar (2020ko 31.591 dolar[43]) eskaini zizkion, eta beste 10.000 dolar haiekin hasteagatik. Estudio hartan sartu zen 1914ko abendu bukaeran[53]. Estudio hartan Leo White, Bud Jamison, Paddy McGuire eta Billy Armstrong aktoreekin lan egin zuen. Aski laster ezagutu zuen Edna Purviance, San Frantziskoko taberna batean, A Night Out bere bigarren filmerako emakume aktore baten bila zebilela. Zortzi urtez, 35 filmetan parte hartu zuen Chaplinen ondoan[54]. Bikote ere izan ziren 1917ra arte[55].

Chaplinek denbora asko pasatu zuen bere filmen zuzendaritzan[56][57][58]. Hilabete bat iragan zen bere bigarren (A Night Out) eta hirugarren (The Champion) filmen artean[59]. Eta hurrengo filmak ere maiztasun horrekin ekoiztu zituen[60]. Bere pertsonaiari aldaketak egin zizkion. Keystonek kritikatu zuen “asmo txarrekoa, arrunta eta gaizki ikasia” zela. Hori aldatzeko, pertsonaia goxoagoa eta erromantikoagoa egin zuen[61]. Pertsonaiaren aldaketa hori islatu zen The Tramp filman[62][63], 1915eko apirilean, eta The Bank-en, urte bereko abuztuan. Bi film haien bukaera tristeagoa zen, eta gisa hartan film komikoetan berritasun handia egin zuen. Kritikariek are gehiago txalotu zuten Chaplinen lana[64].

Chaplin berehala egin zen oso ospetsu. Saltegiak hasi ziren Txarlot pertsonaiari lotutako produktuak saltzen, komikietan agertu zen eta baita kantuetan ere[65][66][67]. Haren fama Amerikako Estatu Batuetatik harago hedatu zen, eta zinemako lehen nazioarteko izarra izan zen[68][69]. Chaplinek Essenay-rekin zuen kontratua 1915eko abenduan bukatzekoa zen[70], eta, bere arrakastaz jakitun, 150.000 dolarreko (2020ko 3,8 milioi dolar[43]) enplegatze saria eskatu zuen. Garai berean hainbat proposamen jaso zituen Universal, Fox edota Vitagraph estudioetatik[71].

  • 1916–1917: Mutual, astean 10.000 $ gehi 150000 dolar kontratu bakoitzeko.
  • 1917: First National, milioi bat dolar kontratuko; historian milioi bat irabazten zuen lehen aktorea.

Gero eta diru gehiago irabazten zuen heinean bere erti lanetan kontrol gehiago lortu zuen.

Azkenik, Charles Chaplin Film Corporation, ekoizpen enpresa sortu zuen.

Chaplin egilea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chaplinek bere estudioa lortu zuen Hollywooden 1918. urtean. Horrekin eta maileguak lortzeko zeukan erraztasunarekin, zinema sortzeko askatasun handia lortu zuen. Estudio hauetatik sortu zituen zinemaren historiara letra handiekin sartu ziren komediak-eta. Estudio hauetan arrakasta handia lortu zuen bai hasierako film laburrekin eta film ertainekin A Dog's Life (1918) edo Shoulder Arms (1918), bai geroagoko film luzeagoekin The Gold Rush (1925), Modern Times (1936) edo The Great Dictator (1940).

1919. urtean Mary Pickford, Douglas Fairbanks eta D. W. Griffithekin batera United Artists konpainia sortu zuen, eta hiru hamarkadatan zuzendaritza taldekoa izan zen konpainia horretan, 1950. urtera arte.

1927. urtean soinudun filmak agertu eta zineman iraultza ekarri zuten. Hala eta guztiz ere, film soinudun nagusitzen hasi ziren garaietan Chaplinek soinua gehitu zien bere filmei, bai, baina nahiago izan zuen elkarrizketak saihestu eta keinuen poetikari eutsi. Soinua bere filmeei musika gehitzeko erabili zuen ezer baino lehen.

1936. urtean Modern Times ("Garai modernoak") filmaren azken partean, entzun zen lehen aldiz film batean Chaplinen ahotsa, ulergaitza den abesti bat abesten. Dena den, Modern Times film mututzat hartzen da, elkarrizketarik-eta ez dagoelako. Elkarrizketa geroago agertuko ziren. Soinudun film arruntaren munduan The Great Dictator (1940) filmarekin saretu zen, Alemania eta Austriako Adolf Hitler politikariren kontrako eta faxismoaren kontrako filma. AEB II. Mundu Gerran sartu baino urte bete lehenago ekoiztua. Film horretan Chaplinek bi pertsonaia batera egin zituen, alde batetik bizargile judu koitadu bat, jazarpenaren biktima den koitadu bat eta beste aldetik diktadore handi bat[72].

Konpromiso politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo: The Bond, 1918

Ezkerreko joera politikoa erakutsi zuen Charles Chaplinek behin baino gehiagotan. Batez ere bere filmetako ekoizle bihurtu zen hasierako garaietan ikus daiteke joera hori. AEBetan ekonomia krisi latza, Depresio Handia, egon zen garaietan sistema ekonomikoarekin kritiko agertu zen. Haurtzaroa mixeria gorrian eta heltzaroan oparotasunean bizi izan zen gizona garapen kapitalismo etengabearekin kritiko agertu zen, esate baterako Modern Times (Garai modernoak) filmean (1936).

The Great Dictator edo Monsieur Verdoux filmak dira Charles Chaplinen konpromiso politikoaren beste erakusgarri.

Joera politiko ezkertiarra izatea alde batetik eta, behar bada, batzuek oraindik ere britainiar etorkintzat hartzen zutela bestetik, Joseph McCarthy senatariak gidaturiko House Un-American Activities Committee horrek 1914. urtean ikertu zuen. Komunistatzat ere hartu zuten batzuk eta komunisten (edo) kontrako sorgin ehizaren biktima izan zen. Badaezpada AEBetatik alde egin zuen lanean lasai egin ahal izateko.

1952. urtean, Chaplinek Erresuma Batura bidaia egin zuen eta itzultzea zaila egin zitzaion, Suitzan geratu zen bizitzen eta ez zen Hollywoodera itzuli 1972. urtera arte (Oscar sari bat jasotzera joan zen).

1975. urtean Ingalaterrako Isabel II. erreginak Sir titulua eman zion: Sir Charles Spencer Chaplin.

1977. urtean hil zen Suitzako Vevey hirian. Bere gorpua lapurtu zuten familiari dirua eskatzeko asmoz baina lapurren plana ez zen ondo atera eta gorpuzkinak atzera agertu ziren.

1992. urtean Chaplin film biografikoa egin zuen Richard Attenborough zuzendariak. Film horretan Chaplin zenaren alabak parte hartu zuen. Protagonista Robert Downey Jr.. Beste aktore batzuk: Dan Aykroyd, Anthony Hopkins eta Milla Jovovich.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlie Chaplinek hainbat egotaldi egin zituen Euskal Herrian. Hiru aldiz izan zen Baigorriko Etxauz jauregian, hango jabe Harry Abadia Ürrüstoiren adiskidea baitzen[73]. 1921ean ezagutu zuten elkar. Chaplinen asmoa zen Parisi buruzko film bat egitea, eta horretarako eskatu zion laguntza Harry Abadiari. Elkar ezagutzeari esker, A Woman of Paris filma egin zuen, 1922an. 1924an, aldiz, The Gold Rush filmaren grabaketan, Abadia izan zen Chaplinen zuzendariaren laguntzaile[73].

Chaplin 1925ean, 1926an eta 1931n izan zen Etxauzian. Azken urte hartan, Chaplin Miarritzen ere egon zen, Hotel du Palais hotelean. Hotel horretako gela garestienak Charles Chaplin appartment du izena, haren omenez. 1931ko udan Donostiara joan zen bere lagun Harry Abadiarekin, zezenketa bat ikustera. Orduan haserretu ziren bi lagunak, behin betiko. Hain zuzen, Abadiak film baterako ideia aipatu zion Chaplini, eta honek ideia hori berea balitz bezala kontatu omen zien Donostian zeuzkan lagunei[73].

Film askok bi izen dauzkate, jatorrizkoa, letra etzanaz, eta herrikoia, parentesi artean.

The Kid (Mutikoa), 1921, Jackie Coogan aktore gaztetxoarekin, komedia eta drama nahastuz Chaplinen lehen film luzea.
  • Making a Living - A Busted Johnny - Troubles - Doing His Best (Txarlot kazetari), zuzendari: Henry Lehrman (1914).
  • Kid Auto Races at Venice, (Txarlot lasterketetan), zuzendari: Henry Lehrman (1914)
  • Mabel's Strange Predicament - Hotel Mix-Up (Mabelen abentura bitxia), zuzendariak: Henry Lehrman & Mack Sennett (1914)
  • Between Showers - The Flirts - Charlie and the Umbrella - In Wrong (Txarlot eta aterkia), zuzendari: Henry Lehrman (1914)
  • A Film Johnnie - Movie Nut - Million Dollar Job, zuzendari: George Nichols (1914)
  • Tango Tangles - Charlie's Recreation - Music Hall, zuzendari: Mack Sennett (1914)
  • His Favorite Pastime - The Bonehead (Denborapasa gustukoena), zuzendari: George Nichols (1914)
  • Cruel, Cruel Love - Lord Helpus (Txarlot aristokrata), zuzendariak: George Nichols & Mack Sennett (1914)
  • The Star Boarder - The Hash-House Hero - Landlady's Pet, zuzendari: George Nichols (1914)
  • Mabel at the Wheel - His Daredevil Queen - Hot Finish (Mabel gidatzen), zuzendariak: Mabel Normand & Mack Sennett (1914)
  • Twenty Minutes of Love - He Loved Her So - Cops and Watches - Loverfriends, (1914)
  • Caught in a Cabaret - The Waiter - Jazz Waiter - Faking With Society (Txarlot kafetegian) (1914)
  • Caught in the Rain - At It Again - Who Got Stung - In the Park (Txarlot parkean), (1914)
  • A Busy Day - Millitant Suffragette, (1914)
  • The Fatal Mallet - Pile Driver, (1914)
  • Her Friend the Bandit - Mabel's Flirtation, (1914)
  • The Knockout - Counted Out - The Pugilist, (Txarlot boxeolari) (1914)
The Kid (Mutikoa), 1921, Jackie Coogan aktore gaztetxoarekin, komedia eta drama nahastuz Chaplinen lehen film luzea. Egilearen haurtzaro zaila gogoan apika.
  • Mabel's Busy Day - Love and Lunch - Hot Dogs, (1914)
  • Mabel's Married Life - When You're Married - The Squarehead, (1914)
  • Laughing Gas - Tunning His Ivories - The Dentist - Down and Out, (Dentista) (1914)
  • The Property Man - Getting His Goat - The Roust About, (1914)
  • The Face on the Bar Room Floor - The Ham Actor, (1914)
  • Recreation - Spring Fever, (1914)
  • The Masquerader - Putting One Over - The Female Impersonator, (1914)
  • His New Profession - The Good for Nothing - Helping Himself, (1914)
  • The Rounders - The Revelry - Two of a Kind - Oh, What a Night!, (1914)
  • The New Janitor - The New Porter - The Blundering Boob, (1914)
  • Those Love Pangs - The Rival Mashers - Busted Hearts, (1914)
  • Dough and Dynamite - The Doughnut Designer - The Cook, (1914)
  • Gentlemen of Nerve - Some Nerve, (1914)
  • His Musical Career - The Piano Movers - Musical Tramps, (1914)
  • His Trysting Place - Family House, (1914)
  • Tillie's Punctured Romance, (1914)
  • Getting Acquainted - Fair Exchange, (1914)
  • His Prehistoric Past - The Dream (Txarlot aurrehistorian), (1914)
  • Mixed Up (1915)
  • His New Job (Txarlot ikasle), (1915)
  • A Night Out, (1915)
  • The Champion (Txarlot boxeolari), (1915)
  • In the Park, (1915)
  • A Jitney Elopement, (1915)
  • The Tramp, (1915)
  • By the Sea, (1915)
  • Work - The Paperhanger (1915)
  • His Generation (1915)
  • A Woman - The Perfect Lady - Charlie, the Perfect Lady, (1915)
  • The Bank - Charlie at the Bank, (1915)
  • Shanghaied, (1915)
  • A Night in the Show - Charlie at the Show, (1915)
  • Carmen - Charlie Chaplin's Burlesque on Carmen, (1915)
  • Police, (1916)
  • The Floorwalker, (1916)
  • The Fireman (Txarlot suhiltzaile), (1916)
  • The Vagabond, (1916)
A Dog's Life, 1918. Chaplin, berriro ere, The Tramp edo Txarlot pertsonaia antzezten.
Txarlot bere oinetakoaren zola bazkaltzen, The Gold Rush (Urrearen sukarra), 1925
The Great Dictator filmeko irudi bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Weissman, Stephen M.. (). Chaplin : a life. JR, 10 or. ISBN 978-1-906779-50-4. PMC 427612873. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  2. Robinson, David, 1930-. (). Chaplin : his life and art. Collins, 9-10, 12 or. ISBN 0-00-216387-X. PMC 12519133. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  3. Robinson, 5-7 orr.
  4. http://www.sandiegored.com/noticias/6324/Charlie-Chaplin-gitano/
  5. Robinson, 3-4, 19. orr.
  6. Robinson, 13. orr.
  7. Robinson, 16. orr.
  8. Chaplin, Charlie, 1889-1977,. My autobiography. , 29 or. ISBN 0-14-101147-5. PMC 52146333. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  9. Robinson, 24-26 orr.
  10. Chaplin, Charlie, 1889-1977,. My autobiography. , 15, 33 or. ISBN 0-14-101147-5. PMC 52146333. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  11. a b Robinson, 27. orr.
  12. Robinson, 36. orr.
  13. Weissman, Stephen M.. (). Chaplin : a life. JR, 6 or. ISBN 978-1-906779-50-4. PMC 427612873. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  14. Robinson, 41 orr.
  15. Chaplin, 88. orr.
  16. Chaplin, 41. orr.
  17. Chaplin, 44. orr.
  18. Louvish, Simon.. (). Chaplin : the Tramp's odyssey. Faber, 19 or. ISBN 978-0-571-23769-2. PMC 489632566. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  19. Chaplin, 76. orr.
  20. Robinson, 44-46.
  21. Marriot, A. J.. (). Chaplin : stage by stage. Marriot, 42-44 or. ISBN 978-0-9521308-1-9. PMC 67868526. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  22. Robinson, 46-47.
  23. Louvish, 26. orr.
  24. Robinson, David, 1930-. (1985). Chaplin : his life and art. Collins ISBN 0-00-216387-X. PMC 12519133. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  25. Chaplin, 89. orr.
  26. a b Robinson, 63-64.
  27. Marriot, 71. orr.
  28. Robinson, 64-68.
  29. Chaplin, 94. orr.
  30. a b Robinson 1986: 71. orr.
  31. Kamin, Dan, 1946-. (). The comedy of Charlie Chaplin : artistry in motion. Scarecrow Press, 12 or. ISBN 978-0-8108-6142-8. PMC 226213229. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  32. Marriot 2005: 85. orr.
  33. Robinson 1986, 76-77.
  34. Marriot 2005, 109.
  35. Marriot 2005, 126-128.
  36. Robinson 1986, 84-85.
  37. Robinson 1986, 88.
  38. Robinson 1986, 91-92.
  39. Robinson 1986, 95.
  40. Chaplin 2003, 133-134.
  41. Robinson 1986, 96.
  42. Robinson 1986, 102.
  43. a b c d (Ingelesez) «Consumer Price Index, 1800- | Federal Reserve Bank of Minneapolis» www.minneapolisfed.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  44. Robinson 1986, 103.
  45. a b Chaplin 2003, 139.
  46. Robinson 1986, 107.
  47. Chaplin 2003, 141.
  48. Robinson 1986, 110.
  49. Robinson 1986, 120.
  50. a b Maland, Charles J.. (). Chaplin and American culture : the evolution of a star image. Princeton University Press, 5 or. ISBN 0-691-09440-3. PMC 18190838. (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  51. Kamin 2011, xi.
  52. Robinson 1986, 131
  53. Robinson 1986: 135.orr.
  54. Robinson (1986): 138–139 orr.
  55. Robinson (1986): 141, 219 orr.
  56. (Ingelesez) Neibaur, James L.. (2000-10-01). «Chaplin at Essanay: Artist in Transition» Film Quarterly 54 (1): 23–25.  doi:10.2307/1213798. ISSN 0015-1386. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  57. Chaplin (2003): 165. orr.
  58. Robinson (1986): 140, 143.
  59. Robinson (1986): 143.
  60. Maland (1989): 20.
  61. Maland (1989): 21-24.
  62. Robinson (1986): 142.
  63. Neibaur (2000): 23–24.
  64. Robinson (1986): 146.
  65. Robinson (1986): 152-153.
  66. Chaplin (2003): 153.
  67. Maland (1989): 10.
  68. Louvish (2010): 74.
  69. Sklar, Robert.. (). A world history of film. (Rev. and expanded ed. argitaraldia) Harry N. Abrams, 72 or. ISBN 0-8109-0606-6. PMC 46713129. (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  70. Robinson (1986): 149.
  71. Robinson (1986): 156.
  72. Harkaitz Cano idazlearen Belarraren ahoa nobelaren ukroniaren oinarri sendoetako bat izan zen film hau.
  73. a b c Madariaga, Ainize. «Umoreak baditu bere itzalak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charlie Chaplin
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Charlie Chaplin