Zerrenda:Europako eremu urriko hizkuntzak
Itxura
(«Europako eremu urriko hizkuntzen zerrenda» orritik birbideratua)
Artikulu honetan Europako eremu urriko hizkuntzak zerrendatu dira, baina zerrenda ez dago guztiz osatuta. Wikipedia lagun dezakezu zerrenda osatuz. |
Europako eremu urriko hizkuntza kontinente zaharrean estatus ofizialik ez daukana edo herrialde bakoitzaren barruan biztanle gutxiengoren batek hitz egiten duena da. Batzuk, galtzeko arriskuan daude.
Hizkuntza hauetako batzuek herrialde batean baino gehiagotan mintzatzen dira. Herrialdeka sailkatuko ditugu.
Alemania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Behe-saxoniera: 5 milioi Alemania iparraldean.
- Ekialdeko frisiera: 2.000 hiztun inguru, Saxonia Beherea eta Slesvig-Holstein estatuetan.
- Iparraldeko frisiera: 10.000 hiztun inguru, Schleswig-Holstein estatuan.
- Sorbiera: 67.000 hiztun inguru Brandenburg eta Saxonia eskualdeetan.
Belgika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lorrenera: Belgikan gaumais deitua. Hiztun kopuru ezezaguna, Gaume eskualdean. Valoniako erregio hizkuntza gisa aitortua.
- Luxenburgera: Arlon barrutian eta Sankt Vith kantoian.
- Pikardiera: hiztun kopuru ezezaguna, Tournai eta Mons distrituetan.
- Xanpainera: Sugnyko hiru herrixkatan.
- Valoniera: 600.000 hiztun Valonian.
Britainia Handia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskoziera: Eskozian eta Irlandan. 1,5 milioi hiztun (herrialde bietako herritarren %13).
- Eskoziako gaelera: Ia 60.000 hiztun aktibo (eskoziarren %1).
- Galesa: 611.000 hiztun Galesen (galestarren % 21), gehi ia 145.000 hiztun kanpoan (Argentina, Ingalaterra, AEB eta Kanadan).
- Kornubiera: 3.500 hiztun inguru (Kornuallestarren %0.7a).
- Manxera: 300 bat hiztun bigarren hizkuntza bezala Man uhartean.
- Normandieraren aldaerak: Anglo-normandar uharteetan.
- Ulsterko eskoziera: Ipar Irlandan, 10.000 hiztun inguru.
Espainia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Espainiako hizkuntzak»
- Aragoiera: 30.000 hiztun guztira (Aragoiarren %2.5a).
- Asturiera: 460.000 hiztun Asturiasko Printzerrian, Leonen, Zamoran eta Salamancan (%20a).
- Montañera
- Leonera
- Extremeñoa: Extremadurako ipar-mendebaldean, oso ahuldua.
- Euskara: 700.000 hiztun aktibo (Euskal Herritar guztien %24a).
- Erromintxela: Romaniaren euskal aldaera, desagertzear.
- Galiziera: Galizia, Asturias (eonaviegoa), Bierzo (Leon) eta Caceres (Xalimako Fala).
- Katalana: Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, Andorra, Sartaldeko Zerrenda (Aragoi) eta Carxe (Murtzia).
- Kalo: Ijitoen hizkuntza, oso egoera minorizatuan Andaluzian batez ere.
- Okzitaniera (Aranera): Arango harana (Lleida).
- Portugesa: Extremadurako mugako herri batzuetan (Olivenza eta Alcantara)
Finlandia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Frantziako hizkuntzak»
- Alsaziera
- Bretainiera: 100.000 hiztun (Bretainiarren %2-3a).
- Frankoprovenzera
- Euskara: 700.000 hiztun guztira (Euskal Herritar guztien %24a).
- Galoa: Bretainia.
- Katalana (Ipar Katalunia).
- Korsikera: 100.000 hiztun (Korsikarren %33a).
- Normandiera
- Okzitaniera: Akitania, Auvernia, Erdialdea, Erdialdeko Pirinioak, Languedoc-Roussillon, Limousin, Poitou-Charentes, Proventza-Alpeak-Cote d'Azur eta Rodano-Alpeak.
Grezia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arumaniera
- Arvanitika: 30.000-150.000 hiztun artean 300 udalerritan.
- Meglenera: 3.000 hiztun inguru.
- Pomakera (bulgariera): Trazian.
- Tsakoniera
Herbehereak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendebaldeko frisiera: 400.000 hiztun inguru Friesland eta Groninga probintzietan.
- Nederlandar behe-saxoiera
Irlanda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaelera edo irlandera: 250.000 hiztun aktibo inguru (Irlandako uharte osoaren biztanleen %4a).
- Ulsterko eskoziera: Donegalgo konderria.
Italia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sakontzeko, irakurri: «Italiako hizkuntzak»
- Grekokalabriera: 2.000 bat hiztun Calabria hegoaldean.
- Grikoa: 20.000 bat hiztun Salento eskualdean.
- Franko-proventzera edo arpitanera.
- Friuliera: Friuli-Venezia Giulia.
- Katalana (Algerera): Alguer (Sardinia).
- Ladinera: 40.000 bat hiztun Veneto eta Trentino-Adige Garaian.
- Napoliera
- Okzitaniera: Calabria, Piemonte eta Liguria.
- Sardiniera: Sardinia.
- Siziliera: Sizilia eta Calabria.
- Veneziera: Veneto.
Kroazia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Istriera: 1.000 hiztun inguru Istriako penintsulan.
- Istro-romaniera: 1.000 hiztun inguru Istriako penintsulan.
Mazedonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monako
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norvegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laponiera edo samia: 20.000 hiztun inguru.
Polonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugal
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mirandera: 15.000 hiztun inguru Miranda do Douro eta Vimioso udalerrietan.
Suedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laponiera edo samia: 5.000 hiztun inguru.
- Meänkielia: 70.000 hiztunetik behera, herrialdearen ipar-ekialdean.
Suitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erromantxea: Grisons Kantoian.
- Franko-proventzera edo arpitanera.