Jack Kilby
Itxura
Jack St. Clair Kilby (Jefferson City, Missouri, 1923ko azaroaren 8a-Dallas, Texas, 2005eko ekainaren 20a) estatubatuar ingeniari eta fisikaria izan zen. 1958an zirkuitu integratuaren asmakuntzan parte hartu zuen Texas Instrumentsen lanean ari zela. Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2000. urtean. Zirkuitu integratu edo mikrotxiparen asmatzaile bezala aitortua dago (Robert Noycerekin batera). Sakeleko kalkulagailuaren eta inprimagailu termikoaren asmatzailea ere bada.