Felix Bloch
Itxura
Felix Bloch (Zürich, 1905eko urriaren 23a - Zurich, 1983ko irailaren 10a) suitzar jatorriko estatubatuar fisikaria izan zen.
Zürichen jaio zen eta Leipzigeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1934an, Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen irakasle gisa. Blochek garrantzi handiko lanak egin zituen gai solidoen ezaugarri elektrikoen eta magnetikoen teoriari buruz. 1952an, Fisikako Nobel Saria irabazi zuen, Edward M. Purcell amerikar fisikariarekin batera, nukleoaren ezaugarri magnetikoak zehazteko metodo sinple baina zehatza aurkitu izanagatik. 1939an, neutroien ezaugarri magnetikoak zehazteko esperimentu bat asmatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
