Julian Schwinger
Itxura
Julian Seymour Schwinger Estatubatuar fisikaria (New York, 1918ko otsailaren 12 – Los Angeles, 1994ko uztailaren 16a). 1940-1941 bitartean Kaliforniako Unibertsitatean lan egin zuen, eta 1941-1943 bitartean Purduekoan. Hiru urtez (1943-1946) Massachussettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen. Harvarden denboraldi luzea egin zuen (1946-1972), eta azkeneko urte horretatik aurrera Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen. 1965ean Fisikako Nobel saria jaso zuen, Feynman eta Tomonagarekin batera, quantumaren elektrodinamikaz egindako lanengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]