Owen Willans Richardson
Owen Willans Richardson (Dewsbury, Yorkshire, 1879ko apirilaren 26a - Alton, Hampshire, 1959ko otsailaren 15a) britainiar fisikaria izan zen. 1906an Princetongo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta 1914an Londresko King´s Collegeko zuzendari. 1901ean metal goriek jaurtitzen dituzten elektroiei buruzko lege kuantitatiboak formulatu zituen; hortik eratorria da metalen teoria elektronikoa. 1911 bere izeneko ekuazioa eman zuen argitara, "Richardsonen ekuazioa", emisore termoioniko baten korronte dentsitatearen eta gainalde metaliko igorlearen tenperatura absolutuaren arteko erlazioa adierazten duena. Fisikako Nobel Saria eman zioten 1928an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |