Hannes Alfvén

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hannes Alfvén
YoungAlfven.jpg
Bizitza
Jaiotza Norrköping1908ko maiatzaren  30a
Herrialdea  Suedia
Talde etnikoa Suediarra
Heriotza Djursholm Itzuli1995eko apirilaren  2a (86 urte)
Hobiratze lekua Djursholms Begravningsplats Itzuli
Familia
Aita Johannes Alfvén
Ama Anna-Clara Romanus-Alfvén
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Uppsalako Unibertsitatea
Royal Institute of Technology Itzuli
Hezkuntza-maila katedraduna
Tesi zuzendaria Manne Siegbahn Itzuli
Hizkuntzak suediera
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, astronomoa, astrofisikaria, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniari elektrikoa eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) Royal Institute of Technology Itzuli
Uppsalako Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences Itzuli
Royal Society
Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa

Hannes Alfvén (Norrköping, Suedia, 1908ko maiatzaren 30a - Djusholm, Suedia, 1995eko apirilaren 2a) suediar astronomo eta fisikaria izan zen.

Fisikako Nobel saria jaso zuen 1970. urtean plasmei (ioi positibo eta negatiboak dituzten gasei) eta plasma horiek eremu magnetiko eta elektrikoetan duten portaerari buruz egin zituen ikerketengatik. Oinarrizko fisika, astronomia, astrofisika eta kosmologia landu ditu. Aurora polarraren fenomenoa, eguzkiak eta lurraren eremu magnetikoak jaulkitzen dituzten partikulen elkarreraginaren bidez azaltzen duen teoria bat proposatu zuen. Marte eta Jupiterren artean planeta bat sortzeko saioak huts egin ondoren gelditu ziren hondakinak izan daitezkeela asteroideak iradoki zuen. Unibertsoa materiaz adina antimateriaz osatuta dagoela bermatzen duen teoria bat garatu zuen. Eguzki-sistemaren barruan momentu angeluarraren banaketa azaltzen saiatu direnetako bat izan zen.

"Alfvénen uhinak" aurkitu zituen: plasmetan uhin magnetohidrodinamikoak zeudela iragarri zuen 1942. urtean. Bere ideiak izarretako plasmei eta izarretako erreaktoreei aplikatu zaizkie, eta bultzada handia eman diete plasma-konfinamendu magnetiko deiturikoaren bidez fusio nuklear kontrolatua egiteko ikerketei.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hannes Alfvén Aldatu lotura Wikidatan