Aage Bohr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aage Bohr
Aage Bohr.jpg
Bizitza
JaiotzaKopenhage1922ko ekainaren 19a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaKopenhage
HeriotzaKopenhage2009ko irailaren 8a (87 urte)
Familia
AitaNiels Bohr
AmaMargrethe Nörlund
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBohr family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
(1949 - 1950)
Tesi zuzendariaNiels Bohr
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Niels Bohr
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, akademikoa eta fisikari nuklearra
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Nordic Institute for Theoretical Physics (en) Itzuli
Los Alamosko Laborategi Nazionala
Niels Bohr Institute (en) Itzuli
Lan nabarmenakNuclear Structure (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Poloniako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)James Baker
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaapostasia katolizismoana

Find a Grave: 41819314 Edit the value on Wikidata

Aage Niels Bohr (Kopenhage, 1922ko ekainaren 19a - ibidem, 2009ko irailaren 8a) daniar fisikari nuklearra izan zen. 1975eko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Ben Mottelson eta James Rainwaterrekin batera atomoaren nukleoaz egin zituen ikerlanengatik.

Niels Bohr fisikariaren semea izan zen, Nobel Saria ere irabazi zuena. Familia Kopenhageko Unibertsitateko Fisika Teorikoko Institutuan bizi zen, eta han ezagutu zituen Aagek aitarekin lan egiten zuten zientzialariak. Kopenhageko Unibertsitatean ikasi zuen eta aitari lagundu zion bere lanean.

1943an familiak naziengandik ihes egin zuen, arbaso juduak zituelako. Bere aitarekin lan egin zuen britainiar proiektu atomikoan eta gero estatubatuarrean. Gerra ostean, Danimarkara itzuli zen ikasketak osatzera.

Estatu Batuetan Princeton eta Columbiako unibertsitateetan eman zuen denbora eta James Rainwaterren teoriak ezagutu zituen. Ben Mottelsonekin lan eginez Kopenhagen Rainwaterren teoriak frogatu zituzten esperimentuen bidez eta hirurek Nobel Saria jaso zuten 1975ean.

Aage Kopenhageko Unibertsitateko irakaslea izan zen eta bere aita hil ondoren Niels Bohr Institutuko zuzendari izendatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]