Robert B. Laughlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert B. Laughlin
Robert Laughlin, Stanford University.jpg
Bizitza
JaiotzaVisalia (Kalifornia)1950eko azaroaren 1a (70 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hezkuntza-mailaFisikako doktoregoa
Tesi zuzendariaJohn D. Joannopoulos (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Deborah Berebichez (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea eta akademikoa
Lantokia(k)Stanford
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Lan nabarmenakEffet Hall quantique
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea
profiles.stanford.edu…

Robert Betts Laughlin (Visalia, Kalifornia, AEB, 1950eko azaroaren 1a) estatubatuar fisikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean ikasi eta 1976tik 1979ra bitartean IBM konpainiarentzat lan egin zuen. 1979an Massachusettseko Teknologia Institutuan irakurri zuen doktore-tesia. 1982az geroztik, Lawrence Livermore laborategiko ikertzailea da.

1983an, urtebete lehenago H.L. Störmer alemaniarrak eta D.C. Tsui estatubatuarrak aurkitutako partikulazko Hall efektu kuantikoaren sorrerari buruzko ikerketak sakondu zituen, eta kuantuen kondentsazioarengatik sortzen dela aurkitu zuen.

Ipar Amerikako zenbait zientzia-akademia eta elkarteko kide da. 1985etik 1989ra bitartean, irakasle laguna izan zen Kaliforniako Stanford Unibertsitatean, eta 1989an fisika-arloko katedra eskuratu zuen unibertsitate berean. Sari garrantzitsuak irabazia da, horien artean, Fisikako Nobel saria, Tsui eta Störmerrekin batera, 1998an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert B. Laughlin Aldatu lotura Wikidatan