Jack Steinberger
Itxura
Jack Steinberger (Bad Kissingen, Bavaria, 1921eko maiatzaren 21a - Geneva, 2020ko abenduaren 12a) estatubatuar fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian jaio zen. Judu jatorrikoa zen eta hamahiru urterekin Estatu Batuetara ihes egin zuen. Kimika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean Edward Teller eta Enrico Fermirekin. 1968an Columbiako Unibertsitateko lana utzi eta Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluan sartu zen. 1988an Fisikako Nobel Saria jaso zuen Leon M. Lederman eta Melvin Schwartz fisikariarekin batera muoi neutrinoa aurkitzeagatik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]