Arno Allan Penzias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arno Allan Penzias
Arno Penzias.jpg
Bizitza
Jaiotza Munich1933ko apirilaren 26a (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
City College of New York
Lanbidea
Lanbidea astronomoa eta fisikaria
Enplegatzailea(k) Bell Labs
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala

Arno Allan Penzias (1933ko apirilaren 26a), fisikari estatubatuar bat da.

Alemaniako Bavaria estatuko hiriburu den Munichen jaio zen. Penziasek, 1978an, Fisikako Nobel Saria lortu zuen Robert Woodrow Wilsonekin nahi gabe, 1964an, mikrouhinen hondoko erradiazioa edo, ingelesez CMBa aurkitu izanagatik (urte horretako nobel saria, Pyotr Leonidovich Kapitsarekin banatu zuten beste lan bategatik). AEBetako New Jersey estatuko Holmdel herriko Bell Laborategietan antena mota berri batean lanean ari zirela, azaldu ezin zuten zarata iturri bat aurkitu zuten atmosferan. Antenaren hartzea findu ondoren, zarata hori, azkenik, CMBa bezala identifikatu zen, Big Bangaren teoriak proposatutako suposaketak baieztatzen zituena.

Penzias, City College of New Yorken graduatu zen 1954an. Columbiako Unibertsitateko maisutza (1958) eta doktoretza (1962 ditu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arno Allan Penzias Aldatu lotura Wikidatan