Willard Boyle
Willard Boyle | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Amherst (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Kanada |
Heriotza | Wallace (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: nefropatia |
Hezkuntza | |
Heziketa | McGill Unibertsitatea Lower Canada College (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea eta argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Bell Laborategiak |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Fisika Elkartea |
![]() ![]() |
Willard Sterling Boyle (Amherst, Eskozia Berria, 1924ko abuztuaren 19a - Wallace, Eskozia Berria, 2011ko maiatzaren 7a) kanadar fisikaria izan zen.
McGill Unibertsitatean fisikako doktoregoa lortu ondoren, Bell Laborategietan hasi zen lanean. 1962an, etenik gabe dabilen lehen errubi laserra asmatu zuen. 1969an CCD gailua (karga akoplamendurako gailua) sortu zuen, George Smithekin batera. CCD gailuek goitik behera aldatu zuten astronomia, eta industria berriak sortu zituzten (filmik gabeko bideo kamerak, adibidez). Asmakizun honegatik Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2009an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willard Boyle ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.