Leon Cooper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leon Cooper
Nobel Laureate Leon Cooper in 2007.jpg
Bizitza
Izen osoa Leon Neil Cooper
Jaiotza New York1930eko otsailaren 28a (87 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
The Bronx High School of Science
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Robert Serber
Jarduerak
Jarduerak fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Brown Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
American Physical Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Association for the Advancement of Science

Leon Neil Cooper (New York, AEB, 1930eko otsailaren 28a) fisikaria eta unibertsitateko irakasle estatubatuarra, Nobel Sariduna (1972).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cooper New Yorken jaio zen 1930eko otsailaren 28an. Fisikan lizentziatu zen Columbiako Unibertsitatean. Brown Unibertsitateko irakaslea izan zen (Providence), eta irakasle gonbidatua Norvegia, Italia eta Frantziako hainbat unibertsitateetan.

Ikerkuntza zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera solidoaren fisikan interesatua, 1957an John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoria garatu zuen.

Alfred P. Sloanen lankidea izan zen 1959 eta 1966 urteen artea.

Ondoren, Princetoneko Institute for Advanced Study aritu zen, eta baita Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluan (CERN) ere.

1972an Fisikako Nobel Saria jaso zuen John Bardeen eta John Robert Schriefferekin batera supereroankortasunaren BCS teoriagatik.

Nobel Sariaz gain, jaso ditu Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaen Comstock saria (John Robert Schriefferekin batera), Award of Excellence saria eta Descartes domina Parisko René Descartes Unibertsitatean, besteak beste.

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon Cooper Aldatu lotura Wikidatan