John C. Mather

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John C. Mather
John-C-Mather.jpg
Bizitza
Jaiotza Roanoke1946ko abuztuaren 7a (71 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Swarthmore College
Jarduerak
Jarduerak astronomoa, fisikaria eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k) University of Maryland, College Park
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
American Physical Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

John Cromwell Mather (Roanoke, Virginia, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko abuztuaren 7a) astrofisikari eta kosmologo estatubatuarra da. 2006. urtean George Smoot eta biek Fisikako Nobel Saria jaso zuten COBE satelitearekin hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoaren inguruan egindako lanarengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an jaio zen Roanoke hiri estatubatuarrean. Swarthmore Collegen fisika ikasi eta 1968an lizentziatu zen. Ondoren, Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean ikasketak jarraitu zituen eta 1974an doktoratu zen.

Gaur egun NASA agentziaren Goddard Hegaldi Espazialen Zentroan (Goddard Space Flight Center) egiten du lan eta Marylandeko Unibertsitateko irakaslea ere bada.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John C. Mather Aldatu lotura Wikidatan