Lankide:Gotzon/Sabin Zubiri Sanchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gotzon/Sabin Zubiri Sanchez
Bizitza
Jarduerak

Sabin Zubiri Sanchéz (1922, Bilbo2008ko maiatzaren 19a, Bilbo)[1] euskal enpresaburu eta politikari abertzale bat izan zen, Euzko Alderdi Jeltzaleari oso lotua bizi izan zena, 1986an Eusko Alkartasuna alderdira sartu zen arte.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen Sabin Zubiri, 1922ko xxxxren 0an, EAJrekin lotura zuen familia baten barruan, Ama Xxxx Xxxxx izan zuen, Xxxxn jaioa, eta bizitza guztiak xxxx lanbidea izan zuena. Aita, berriz, Xxxx Xxxx, Xxxxkoa, xxxx lanean aritu zena. 00 neba-arreba izan ziren; Sabin 0.a zena.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak xxxxx ikastetxean egin zituen, eta batxilergoa xxxx ikastetxean, Bilbon. Unibertsitateko ikasketak egin zituen.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josune Cearra Xxxxrekin ezkondu zen, 0000ko xxxren 00an. Elkarrekin bost seme-alaba izan zituzten (Bingen, Xxxx, Xxxx eta Xxxx).

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintzako merkataria izan zen Zubiri, jantzi dendak izan baitzituen Bilbon, haietako bat Zabalburu plazan; zehazki emakumeentzako azpiko arropak saltzen zituen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko maiatzaren 19an hil zen Zubiri, Bilboko bere etxean.[2][3] Euskal nazionalismoaren zatiketan parte hartu bazuen ere, hil osteko haren gaineko iritzietan errespetu handiko ikuspegiak gailendu ziren.[4]

Jarduera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapeneko urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan Bilboko giro katolikoetan gizarte eta kultur jarduera askotan aritu zen Sabin Zubiri, bereziki irakaskuntza euskaraz eratzeko ekimenetan. 1959an,

Bere izena hiri honetako lehenbiziko ikastolari ere lotua dagoelarik. 1960ko hamarkadan EAJko kide aktiboa izan zen, 1964ko Gernikako Aberri Eguneko hainbat ekintzetan parte hartu zuen. Bizkai Buru Batzarran Juan Ajuriagerraren eskutik sartuz, 1969an burututako alderdiaren lehenbiziko eraldaketaren ondoren kargu horretan mantendu zelarik.

1970eko hamarkadan berrosaketa abertzalearen bultzatzaileetako bat izan zen, Mikel Isasi eta Federico Bergaretxe, Luis Maria Retolaza, Primitivo Abad eta Ajuriagerrarekin batera 1974ko Jesus Maria Leizaola Lehendakariaren Gernikarako itzulera klandestinoaren antolatzaileetako bat izan zelarik. Ekintza hauek hainbat atxiloketa suposatu zioten, espainiar ultraeskuinak Bilboko bere dendetako bat lehergailuz suntsitu zuelarik. Bestalde, urte hauetan El Ciervo aldizkariari loturik eremu katolikoan jarduera handia izan zuen. 1977an 40 urteko klandestinitatearenn ostean EAJko Bizkai Buru Batzarreko kide hautatu zuten, nagusiki alderdiaren ekonomiaz arduratuz. Kargu honetan zegoela Trantsizio Garaiko EAJren lehenbiziko krisi handia bizi izan zuen, 1979ko Bermeoko sabindar eszisioa.

1980an Deia egunkaria eta Muga aldizkaria argitaratzen zituen Iparragirre argitaletxeko administrazio kontseiluan sartu zen. Bere agintean, lehenbiziko aldiz euskal egunkari bat asteko zazpi egunez etenik gabe argitaratu zen. Carlos Garaikoetxearen adiskidemina zen, 1984an Bizkai Buru Batzarrerako bere hautagaitza aurkeztu zuen, Mitxel Unzueta abokatua eta Jesus Insausti "Uzturre" sindikalistarekin lehiatuz. Galtzaile artera eta handik bi urtetara EAJko krisi larria jazo zenean, alderdia laga eta Eusko Alkartasunako kide egin zen. Denboraldi honetan bizi laburreko Gaur Express egunkariaren sortzaileetako bat izan zelarik.

2008ko maiatzaren 19an zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sabin Zubiri hil da. 2008ko maiatzaren 19a. Berria.info
  2. (Gaztelaniaz) «Muere a los 87 años Sabin Zubiri, 'mano derecha' de Ajuriaguerra y fundador de EA | El Correo» web.archive.org 2022-07-09 (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  3. (Gaztelaniaz) Uriona, Alberto. (2008-05-19). «Sabin Zubiri, un veterano del nacionalismo vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
  4. (Gaztelaniaz) Iñaki Anasagasti. (2022-12-27). «El penúltimo jelkide» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]