Malvecin gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Malvecin gaztelua edo Malamasingo gotorlekua edo gaztelua, Bizkaian, Erdi Aroan egon zen Nafarroako Erresumako gaztelu garrantzitsu bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroan Bizkaian Iruñeko Erresumak zuen gaztelu nagusiena omen zen. 1179ko Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoaren ondorioz, Gaztelako Erresumak gazteluaren jabetza lortu zuen. Jakin, badakigu ere, dokumentu horri esker, bertako tenentearen izena Pedro Vela zela.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren kokapen zehatza ezezaguna da, baina batzuentzat litekeena da Malmasin mendiko gotorlekua izatea. Iñaki García Camino arkeologoaren esanetan aipatutako laudoan agertzen den Malvecin ez dago ez Arrasaten, ez Martzanan ezta Artean ere, baizik eta Malmasinen, horixe baitzen Bizkaiko jaurerriaren mendebaldeko muga XII. mendean[1] Honela dio:

La ubicación precisa de esta fortaleza ha sido objeto de discusión. Unos la han situado en Mondragón, otros en Marzana y otros en Artea. En nuestra opinión, el topónimo del documento de 1179 (Malvezin) y el actual de la cima podrían relacionarse, más aún teniendo en cuenta el emplazamiento geográfico de ésta, en los confines del señorío de Vizcaya, objeto de disputas entre las coronas castellana y navarra a lo largo del siglo XII. Arqueología y poblamiento en Bizkaia, siglos VI-XII. La configuración de la sociedad feudal, 456. or.[1]

Iñaki Sagredo arkeologoaren aburuz, oraindik zalantza asko daude horren inguruan. Malmasin mendiaren gotorleku mota ezin da kokatu Nafarroako erresumako XII-XII. mendeko gaztelu-tenentzia izango zen eraikin motarekin, Erdi Aroko ebidentziarik gabeko Protohistoriako gotorleku batekin baizik, hau da, Burdin Aroko herri gotortu batekin[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b García Camino, Iñaki. (2002). Arqueología y poblamiento en Bizkaia, siglos VI-XIIla configuración de la sociedad feudal. Bizkaiko Foru Aldundia, 456 or..
  2. Sagredo, Iñaki. (2007). Navarra. Castillo que defendieron el Reino. III. lib.. Iruña: Pamiela ISBN 9788476815366..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa