O-ko Andre Mariaren basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
O-ko Andre Mariaren basilika
O-ko Andre Maria plaza, Iruñea, Euskal Herria.jpg
O-ko Andre Maria plaza eta ezkerrean O-ko Andre Mariaren basilika (dorre zuria).
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea O-ko Andre Maria plaza
Iruñeko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 49′ 07″ N, 1° 38′ 58″ W / 42.81862778°N,1.64958333°W / 42.81862778; -1.64958333Koordenatuak: 42° 49′ 07″ N, 1° 38′ 58″ W / 42.81862778°N,1.64958333°W / 42.81862778; -1.64958333
Arkitektura

O-ko Andre Mariaren basilika Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen basilika bat da[1].

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Alde Zaharran eta Iruñeko harresiaren gain dago, O-ko Andre Maria plazan, eta Fraide Karmeldar Oinutsen komentuaren alboan, nahiz Ingurubideko pasealekua eta Sanduandia kalearen artean, eta Ate Berria eta Agustinar Errekoletoen komentutik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez XIII. mendetik datorren basilika hau Erdi Aroan zehar antzinako nekazari kofradia baten jabetzakoa izan zen, Languinobrari zirelakoak.

Gaur egun eraikinak duen itxura 1987an burututako zoritxarreko zaharberritze bati zor dio, horretan antzinako eraikina suntsitu eta gaur egun dagoen inongo xarmarik gabeko eta basilika bat baino edozer gauza dirudien eraikin moderno hau eraiki zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnean gurtu ohi den XIV. mendeko O-ko Ama Mariaren taila gotiko bat dago, haren neurri handiak eta harriz egina dagoela eta, Iruñeko euskaraz Sainduandia deitzen zaio (Santu Handia), euskarazko jatorrizko izena gaztelaniaz erabiltzen denSanto Andía izenera eratorri zen. Hortik, alboko kalea den Sanduandia kaleak izen hori jaso izana.

Bisitak eta jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilikaren barnealdea hilabetero 18. egunean bisita liteke, eta O-ko Ama Mariaren jaieguna urtero abenduaren 18an ospatu ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Basílica de la Virgen de la O. Plaza de la Virgen de la O. Pampiruna.com (Gaztelaniaz)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea