San Fermin Aldapakoaren basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñeko basilikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».
San Fermin Aldapakoaren basilika
Hotel Puerta del Camino en rojo e iglesia de S. Fermín-palazio-02.jpg
San Fermin Aldapakoaren basilikaren aurrealdea.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Maiatzaren Bia kalea, 11
Iruñeko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 49′ 12″ N, 1° 38′ 38″ W / 42.819958°N,1.643975°W / 42.819958; -1.643975Koordenatuak: 42° 49′ 12″ N, 1° 38′ 38″ W / 42.819958°N,1.643975°W / 42.819958; -1.643975
Arkitektura

San Fermin Aldapakoaren basilika Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharrean dagoen basilika eta eliza bat da. Iruindarren artean usadio eta debozio handia duen santu eta lekua da.

San Fermin Txikito jaietan jendez lepo egon ohi da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren Bia kaleko 11. zenbakian dago, Nafarroako errege-erreginen jauregiaren parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada Erdi Aroan leku honetantxe eliza bazegoela erregistratua dago, iruindar usadioaren arabera hementxe San Ferminen etxea zegoela uste baita.

Gaur egungo elizaren itxura 1701ean jaso zuen, aldiz, aurrealdea XIX. mendean Florencio Ansoleaga arkitektoaren zuzendaritzapean eraiki zen.

San Fermin Aldapakoaren basilikaren aurrealdea, Maiatzaren Bia kaletik ikusita, Nafarroako errege-erreginen jauregia eta Pamplona Catedral hotelaren parean.

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko jaiegun nagusia San Fermin Txikito jaiekin batera irailaren 25an ospatu ohi da, kondairaren arabera martirio jasan eta burua ebakita hil zen eguna. San Fermin Txikito, San Fermin Aldapa izenez ezagutzen den Iruñeko Alde Zaharreko eremu honetako jai nagusiak dira.

Irailaren 25ean, basilika honetara doan preozesioa egin eta bertan San Ferminen omenezko meza ospatzen da.

Mezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lan egunak, larunbatak eta jaiegun bezperak: 09:00etan Komunitatearen Atea (elizaren alboko atea) sarbide duen eta horretarako egokitutako Kaperan.
  • Igandeak eta jaiegunak: 09:30etan eta 12:00etan (euskaraz).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]