Edukira joan

Done Petri Erripetakoa monasterioa

Koordenatuak: 42°49′38″N 1°38′40″W / 42.82720122°N 1.6445598°W / 42.82720122; -1.6445598
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Pedro monasterio zaharra (Iruñea)» orritik birbideratua)
Done Petri Erripetakoa monasterioa
Historia
Sorrera1247
Kokapena
Koordenatuak42°49′38″N 1°38′40″W / 42.82720122°N 1.6445598°W / 42.82720122; -1.6445598
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea

Done Petri Erripetakoa monasterioa antzinako monasterio bat da, Iruñeko (Nafarroa Garaia) Arrotxapea auzoan kokatua. 2002. urteaz geroztik, Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Museoaren egoitza da.

Arrotxapea auzoan dagoen eraikin bat da. Arga ibaiaren ertzean dago, ibaiaren bestaldean Arantzadi auzoa parez pare duela.

Duela mende asko Iruñeko hiribildu harresituaren kanpoaldean zeuden hainbat monasteriotatik gaur egun arte dirauen bakarra da. Jatorriko eraikina XIII. mendean altxatu zen, eta gaur egungo monasterioaren egitura XVIII. mendekoa da.

Harlanduz eginiriko bi solairuko eraikina da, bi zatiz osatua: T oinplanoko eliza eta oinplano laukiluzeko bi kalostrak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]